Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Bumayé! zuzeneko musikako eta bideoarteko ikuskizunak Gayarre antzokiko atzealdea argituko du bihar, ostegunarekin

Bumayé! zuzeneko musikako eta bideoarteko ikuskizunak Gayarre antzokiko atzealdea argituko du bihar, ostegunarekin

Cabezafuego eta Beatriz Sánchezen ikuskizuna 20:00etan hasiko da.

Zuzeneko musikako eta bideoarteko ikuskizun batek Gayarre antzokiko atzealdeko fatxada argituko du bihar, ostegunarekin, 20:00etatik aitzina. Bumaye! musika-ikuskizuna da, zuzeneko proiekzioak, inprobisazioa eta umorea biltzen dituen ikuskizuna. Cabezafuegoren abestiak dira ikuskizunaren musika nagusia, zeinari Beatriz Sánchez multimedia artista eta marrazkilariak zuzenean erantsiko baitizkio bat-batean sortutako irudiak. Hainbat teknika erabiltzen ditu, collagea, marrazkia, pintura, eskultura eta abar, horiek elkarrekin nahasten ditu eta haren lan-mahaira enfokatutako webkam baten bitartez jasotzen dira.

Bestelako argiak erakustaldiaren parte da ikuskizuna, Iruñeko Udalak Eguberrietan bigarren urtez jarraian programatu duen bideoarte erakustaldia. Edizio honetan, 17 artisten sorkuntzak proiektatuko dira Alde Zaharreko hainbat fatxada, horma eta gunetan. Proiekzioak etenik gabe ikus daitezke 18:30etik 21:30era, datorren urtarrilaren 1era arte.

Proiekzio-guneek ibilbide artistiko eta sentsorial bat osatzen dute: Gayarre antzokiko kanpoaldea, Xabier kalea, Francisco Seminario pasabidea, Hilarión Eslava kalea, Pellejerías zokoa, Frantziako Portalea, Guadalupeko bastioia eta Kondestablearen jauregia. Gune horietako bakoitzean etenik gabe proiektatuko dira piezak hiru orduz.

Proiekzioez gain, abenduaren 30era arte, larunbatarekin, Ziudadelako Arma Aretoko fatxadan Le souvenir d´Ava bideo-mapping ikuskizuna egongo da. Ángel Sandimas artistaren ikus-entzunezko lan hau ordu erdiro proiektatuko da, 18:00etatik 20:30era. Gaztelaniaz emango da 18:00, 19:00 eta 20:00etan, eta euskaraz, 18:30, 19:30 eta 20:30ean.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI