Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Francesc Fernández Planasek irabazi du Iruña fokatuz argazki-lehiaketa, Buztintxuritik eraikin Singularrari egindako argazki batekin

Francesc Fernández Planasek irabazi du Iruña fokatuz argazki-lehiaketa, Buztintxuritik eraikin Singularrari egindako argazki batekin

2018ko udal-egutegia irudiztatzen duten hamabi argazkiak aurkeztu dira, lehiaketara aurkeztutako 282 irudien artean hautatuak

Francesc Fernández Planasen kamerak harrapatutako denbora singularra da Iruña fokatuz argazki-lehiaketako irabazlea. Buztintxuritik eraikin Singularrari egindako argazki bat da, irudi "biribila" epaimahaikideen arabera, 2017ko urtarrilean egina. Iruñeko Udalak gaur eguerdian banatu du saria, 800 eurokoa, baita lehiaketako beste lau sariak ere. Halaber, 2018ko udal-egutegia irudiztatzen duten hamabi argazkiak aurkeztu dira, lehiaketara aurkeztu ziren 282 irudien artean hautatuak.

Sari-banaketako ekitaldian izan dira Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Manuel Millera eta Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabal.

Iruña fokatuz lehiaketako bigarren saria, 500 eurokoa, Marta Salas Arrarásek irabazi du, 2016ko neguan argi kontra eta sepian egindako Gaztelugibeleko lainoaren argazki batekin. Hirugarren saria, 400 eurokoa, Antonio Lana Salinasentzat izan da, Iruñeko Dantzariak argazkiarengatik, non Kondestablearen jauregian joan den ekainean egin zen dantzarien erakusketaren zati bat irudikatzen baita. Argazki hau, gainera, udal-egutegia irudiztatzeko hautatutako argazkietako bat da, zehazki, urtarrilekoa.

Lehiaketako aipamen berezia Joseba Aldaz Zaragüetarentzat da, Entzierroa, beste kalea argazkiarengatik, non entzierroaren monumentuaren irudi bat agertzen den, zezen plazatik zoom-arekin eginda, elementu guztiak plano berean jarri nahian. Irudi hori ere udal-egutegirako hautatu da, uztailekoa izango da.

Eta kokapen eta azpiegitura berrien eta hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako 500 euroko saria Andrea Silanes Valenciak eta Javier Vergara Lacueyk egindako argazki batentzat izan da. Irudian José Manuel Baena Martín kaleko 2an paratutako eraikinaren fatxada agertzen da, fatxada erdia itzaletan eta beste erdia oraindik eguzkiaren berotasuna mantentzen duen unean.

Epaimahai teknikoak, irudien kalitatea eta aniztasuna aintzat hartuta, irudi finalistak aipatzea ere erabaki du, saritutako argazki eta proposamen pertsonalen aniztasuna osatzen dute eta. Roberto Vidaurre Lorenzo, Santiago Bañón Irujo, eta Andrea Silanes Valencia eta Javier Vergara Lacuey argazkilarien lanak dira finalistak.

Iruña fokatuz lehiaketaren 21. edizio honetan 111 argazkilarik parte hartu dute, guztira 282 argazki aurkeztu direlarik, non hiriari buruz duten ikuspegi pertsonala jasotzen baita. Epaimahaiak aurkeztutako irudien aniztasuna nabarmendu du, askotariko estiloak, exekuzio teknikoa, behatzeko gaitasuna eta begirada partikularra, irudien akabera, inpresioaren kalitatea eta azken aurkezpena.

Argazkiok Iruñeko historia-, arte-, kultura- eta gizarte-ondareari loturiko irudiak jasotzen dituzte, argazki berriak, egunerokoak, norberarenak, ezohikoak, oharkabean pasatzen direnak zenbait kasutan eta errepikatzen direnak beste batzuetan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI