Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ángel Sandimas multimedia artistaren Le souvenir d´Ava bideo-mappinga proiektatuko da Arma Aretoko fatxadan, asteazkenetik larunbatera

Ángel Sandimas multimedia artistaren Le souvenir d´Ava bideo-mappinga proiektatuko da Arma Aretoko fatxadan, asteazkenetik larunbatera

Bideo-sorkuntza hori Bestelako argiak erakustaldiaren bigarren edizioaren barruan dago, eta ordu erdiro proiektatuko da, 18:00etatik 20:30era

Ziudadelako Arma Aretoko fatxadan Ángel Sandimas ikus-entzunezko artistaren Le souvenir d´Ava bideo-mapping ikuskizuna proiektatuko da bihartik (asteazkena) larunbatera arte (hilak 30). Animazioa arratsaldez proiektatuko da, ordu erdiro, 18:00etatik 20:30era. Gaztelaniaz emango da 18:00, 19:00 eta 20:00etan, eta euskaraz, 18:30, 19:30 eta 20:30ean.

Le souvenir d"Ava denboran eta espazioan barnako bidaia bat da. Avak berez sekula urruti egon ez den zerbaiten bila dabil, nekaezin. Nostalgiak, adiskidetasunak, abenturak eta fantasiak bat egiten dute argi- eta soinu-ikuskizun honetan, zeinaren bitartez Avaren oroitzapenak bizi diren tokira bidaia egingo baitugu. Proiekzioa Ángel Sandimasen jatorrizko ideia batean oinarritzen da, eta honako aktore hauek parte hartzen dute: Paula Montilla, Álex Castillo, José Mari Asín eta Txori García Úriz. Miguel Hualdek egin ditu jatorrizko soinu-banda eta soinu-diseinua.

Bideo-mappinga Bestelako argiak erakustaldiaren II. edizioko berrikuntzetako bat da. Erakustaldia abenduaren 21ean hasi zen, nazioko zein nazioarteko artisten 17 lanen proiekzioarekin, Alde Zaharreko zortzi txokotan. Lan horiek etenik gabe ikus daitezke 18:30etik 21:30era. Sormenezko ibilbide artistiko eta sentsorial horrek ikusleak zuzenduko ditu kanpoko guneetatik -Gayarre antzokia, Xabier kalea, Francisco Seminario pasabidea, Hilarión Eslava kalea, Pellejerías zokoa, Frantziako Portalea- zein barrukoetatik -Guadalupeko bastioia eta Kondestablearen jauregiko areto gotikoa-.

Bideo-mappinga. Le souvenir d´Ava

  • Zer: animazioa Arma Aretoko fatxadan (Ziudadela)
  • Nork: Ángel Sandimasen sorkuntza da Le souvenir d´Ava
  • Noiz: abenduaren 27tik (asteazkena) 30era (larunbata), 18:00etatik 20:30era, ordu erdiro.
  • Non: Ziudadelako Arma Aretoa

Iruñean, 2017ko abenduaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI