Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Olentzeroren Adiskideak Elkartearen 2017ko Txondorra saria jaso dute, kultura herrikoiari egindako ekarpenag

Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Olentzeroren Adiskideak Elkartearen 2017ko Txondorra saria jaso dute, kultura herrikoiari egindako ekarpenag

Iruñeko Udalak eta La Pamplonesak harrera egingo diote Olentzerori igande arratsaldean, Udaletxe plazan

Juan Antonio Urbeltz etnografoak eta bere emazte Marian Arregik 2017ko Txondorra saria jaso dute gaur eguerdian, Iruñeko Udaleko harrera-aretoan. Olentzeroren Lagunen Elkarteak ematen du hirugarren urtez sari hau, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Iruñeko alkate Joseba Asiron, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera, Olentzeroren Lagunen Elkarteko ordezkariak eta Udalbatzako kideak izan dira ekitaldian.

Mende erdi baino gehiago eman dute Urbeltzek eta Arregik ikerketa eta sormena uztartzen: kultura herrikoia eta euskal dantza tradizionala ikertzen eta ikuskizunak, koreografiak eta dantzak sortzen, Argia taldeko buru gisa. Dantza tradizionalen jatorria bilatzen egundoko lana egin dute elkarrekin, eta horretarako zorrotz aritu dira materiala biltzen. Hori guztia tradizioan sustraitutako ikuskizunetan islatu da, zeinek koreografia-apustu berriak egiten baitituzte. 1987tik aurrera, Urbeltzek eta Arregik ikuskizun sorta bat gauzatu zuten: Irradaka, Zortziko, Muriska, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque, Axeri-Boda, Axuri-Beltza eta Besta Berri. Ikuskizun horien bidez euskal dantza tradizionalaren eszenaratzea birsortu nahi dute.

Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista Iruñean jaio zen, 1940an. 1958an Goizaldi dantza-taldean sartu zen, 1966an Argia taldera pasatu zen;orduz geroztik taldeko zuzendaria da, eta harekin batera koreografia, musika-tresna eta jantzi tradizionalak ikertu ditu. 1988az geroztik Ikerfolk elkartea zuzentzen du, eta han ere euskal folklorea ikertzeko lan handia egiten da. Juan Antonio Urbeltz, gainera, Jorge Oteiza Museoa Fundazioko patronoa da, eta Eusko Ikaskuntzako kide, non Folklore ataleko presidente izan baitzen. Marian Arregik, bestalde, Argia taldeko musika-zuzendari izan da, eta musikariekin batera hainbat disko kaleratu eta haien partiturak prestatu ditu. Duela zenbait urte, Benito Lertxundirekin elkarlanean aritu zen, haren disko batzuetan ere parte hartu zuelarik.

Iruñean, 2017ko abenduaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI