Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Izaskun Etxeberria narrazio laburrean, Irati Majuelo poesian eta Julen Zelaieta bertso-paperetan; horra Egile Berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur

Izaskun Etxeberria narrazio laburrean, Irati Majuelo poesian eta Julen Zelaieta bertso-paperetan; horra Egile Berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur

Gaur goizean banatu dira, Kondestablearen jauregian, lehiaketak aurten eman dituen hamabi sariak

Izaskun Etxeberria narrazio laburrean, Irati Majuelo poesian eta Julen Zelaieta bertso-paperetan; horra Udalak antolatzen duen Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketaren XXVII. edizioko irabazleak. Guztira 12 sari banatu dira gaur goizean Kondestablearen jauregian egindako ekitaldi batean, zeinean parte hartu baitute Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek eta Udalbatzako kideek. Kategoria bakoitzeko hiru sari ezartzen zituen lehiaketak: lehenengo sariek 2.500 euro jotzen dute; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarrenek, 500 euro. Horiez gain, 4 aipamen ere ezartzen ziren, bakoitza 250 euroko sariarekin. Eman gabe geratu da bertso-paperen modalitateko hirugarren saria.

Edizio honetan 30 lan aurkeztu dira: poesiako 13, narrazioko 11 eta bertso-paperetako 6. Iaz 26 lan aurkeztu ziren, aurreko deialdietako kopuruen antzekoa: 2015ean 30 lan aurkeztu ziren, eta 2013an, 27 (2014an ez zen deialdirik egin). Iaz Julio Soto izan zen irabazle bertso-paperetan, Iban Garro poesian eta Ander Pérez narrazio laburrean.

Bost sari narrazio laburreko modalitatean

Izaskun Etxeberria Zufiaurreren Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean lanak lortu du narrazio laburreko modalitateko lehenengo saria. Itzultzeari buruzko istorio bat da, aspaldi utzitako hiri batera itzultzen den emakume baten ahoan. Epaimahaiaren arabera, Izaskun Etxeberriak oso modu abilean eta dotoreziaz lotu ditu protagonistaren bizitzaren oraina eta iragana: egungo planak eta itxaropenak, iraganeko sekretuak, galerak, bizitako une latzak zein gozoak, bidean ikusi eta ikasitakoa. Hori guztia hizkuntza iradokitzaile baten bidez, batzutan poetikoa ere, hitzak eta isiluneak ederki erabilita.

Saioa Alkaiza Guallarren Gatza falta zaio izan da bigarren, eta Nerea Balda Sanjuanen Hitzordua, hirugarren. Garazi Arrula Ruizen Gramoka eta Julen Azcona Martínen Bi banako ohe lanek aipamen bana lortu dute.

Iruñean, 2017ko abenduaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI