Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hamabi jantzitegi-armairu zaharrez osatutako “memoriaren makina” Ziudadelako Labean

Hamabi jantzitegi-armairu zaharrez osatutako “memoriaren makina” Ziudadelako Labean

Santiago Martínez, Morayma Meléndez eta Daniel Resanoren proiektu artistikoak bisitariari galdegiten dio inguruan duenarekiko harremanaren inguruan

Emausko Trapuketariei erositako hamabi jantzitegi-armairu zahar dira. Hamar lurrean paratuta daude, eta gainerako biak, teilatuak nola goratzen dira. Hamabi armairu desberdin dira, baina elkarri lotuak egitura labirintikoa eta ibilgarria osatzeko, hasiera zein bukaeraz hornitua. Izan ere, hori da kontua: egitura ibiltzea, armairuen artean agertzen diren testuak, irudiak eta objektuak aurkitzea eta garai bateko etxeko memoriak gogora ekartzea bertan gordetako oroitzapenen bidez. Memoria-makina batean bezala.

Horrelakoa da Oh! Ñarará, gaurtik aitzina eta otsailaren 4ra arte Ziudadelako Labean ikusgai egongo den proiektu artistikoa. Hezkuntza eta Kulturako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek aurkeztu du gaur goizean proiektua, instalazioaren egile Santiago Martínez-Magdalena, Morayma Meléndez-Suárez eta Daniel Resanorekin batera. Arratsalde honetan hasita, erakusketa asteartetik ostiralera ikus daiteke, 18:00etatik 20:30era, larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an Ziudadelako erakusketa-aretoak itxita egongo dira.

Oh! Ñarará proiektu artistikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren kultur proiektu batetik abiatu zen, Nafarroako Emausko Trapuketarien Fundazioarekin elkarlanean, eta Iruñeko Udalaren babesa jaso du. Ikerketa sozial eta artistikoaren sormen-prozesuak landuta, diziplinarteko -antropologia, soziologia eta arte garaikidea- lantalde esperimentala sortu zuten Santiago Martínez-Magdalenak (NUP), Morayma Meléndez-Suárezek (EHU), eta Daniel Resanok (Valentziako Unibertsitatea).

Memoriaren makina bat da: fantasmagoria ezagunak sortzen ditu eta bide ematen du gertuko espazioetan murgiltzeko, halakoetan non halabeharrez bultzatzen zaigun galdera lotsagabeen muinera. Tramankuluan ageri dira osagai ugari -armairuetan erraustu aurretik barruan izan zirenak- bai eta topatutako objektuak ere. Kasu honetan, haurren eta belaunaldi ezberdinen memoria ere erantsi zaio.

Santiago Martínez-Magdalena Antropologian doktorea da Nafarroa Unibertsitate Publikoan; Morayma Meléndez-Suárez soziologoa da, master bat dauka Ingurumenari aplikatutako Gizarte Zientzietan eta beste bat Arte esparruko Ikerketa eta Sormenaren inguruan (EHU); eta Daniel Resano eskulturan espezialista da Valentziako Unibertsitatean. Hiru artista horien proiektua tramankulu bat da, xede duena bisitari nafarrei galdegitea alteritate historikoei buruz eta ingurunean dugunarekiko harremanari buruz. Asmoa da gizarte-homogeneizazioa haustea eta komunitatean dauden zein ez dauden taldeen dibertsitatea artatzea, elkarren artean erlazionatzeko eta nahasteko duten modua islatzea.

Autoreen hitzetan, Oh! Ñarará globalizazio migrantean "harrera herrialdeen" kolonizazio historikoaren alteritate erresistenteen aharrausia, barrea eta hizkuntza ulergaitza (algara) da. Oh! Ñarará besteekiko dugun harremanari buruzko galderez betetako tramankulua da. Etxeko gune desberdinak zeharkatuta, garaiko memoriak etorriko zaizkigu gogora, eta Oh! Narará! igarotzea erabakitzen duten pertsona guztien oihartzunak, usainak, izerdiak jasoko ditugu.

Instalazioak 6 metro luze eta 5 metro zabal ditu, eta gutxi gorabehera 3,5 metroko garaiera. Instalazioan argiztapena dago, piezari zentzua eta izaera poetikoa eransten dizkioten testu, irudi eta objektuei argia emateko.

Iruñean, 2017ko abenduaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI