Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. James Joyceren Dublindarrak lanaren egokitzapen librearen irakurketa dramatizatua, euskaraz, asteazkenean, Ados Teatroaren eskutik

James Joyceren Dublindarrak lanaren egokitzapen librearen irakurketa dramatizatua, euskaraz, asteazkenean, Ados Teatroaren eskutik

Bizitza, maitasuna, nostalgia eta iruzurra ardatz dituen lan honen irakurketa Kondestable Civivoxean izango da, 19:30ean, eta sarrera librea da

James Joyceren Dublindarrak lanaren egokitzapen librearen irakurketa dramatizatua egingo da bihar, abenduaren 20an, asteazkenarekin, euskaraz, Ados Teatroa konpainiako Garbi Losada eta José Antonio Vitoriaren eskutik. Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin elkarlanean aurkeztuko du Dublindarrak, 19:30ean, eta sarrera librea da. Egokitzapen honek Ados Teatroak egindako beste batzuen ildoari eusten dio, hala nola Umberto Ecoren El nombre de la rosa eta Tom Sharpen Wilt. Honako aktore hauek parte hartuko dute: Asier Sota, Naiara Arnedo, Aitor Beltran, Isidoro Fernández, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Iñake Irastorza eta Klara Mendizabal.

Dublindarrak 1914an idatzi zen, eta bizitzaren iraungikortasunari buruzko lan bat da, gaztaroko maitasun galduari buruzkoa, eta nostalgiak eta iruzurrak usteldutako bizitzei buruzkoa. Istorioa Dublinen kokatzen da, 1904ko Errege egunean. Erdi- zein goi-mailako klaseko eta adin ezberdinetako gizon zein emakumeak afari batera doaz. Kanpoan elurra ari du, eta etxe barruan giroa, musikaz betea, atsegina da. Gonbidatuen artean daude Gabriel -anfitrioien iloba-, eta haren emazte Gretta. Dena amaitu eta Gretta eta Gabriel joatekoak direnean, abesti bat entzuten da, eta emaztea bat-batean malenkoniatsu jartzen da, eta sufritu egiten du, musikak nerabezaroko maitale bat ekarri diolako gogora. Hilda dagoen norbaitenganako maitasuna, bere bizitzako gainerako gertakari zein sentimenduak baino boteretsuagoa. Istorioaren itxurazko xumetasunaren atzean dagoen gai sakona da garai horretan Irlandan dagoen paralisi morala eta espirituala; eta joko eta limurkeriatan galduta sutsuki bizitzen jakin ez eta haien mundua gainbehera datorrela eta arrastaka daramatzala antzeman ez duten pertsonei buruz mintzatzen da.

43 antzezlanen zuzendari eta hainbat sariren irabazle

Garbi Losadak 43 antzezlan idatzi edo zuzendu ditu bere ibilbide profesionalean zehar, 1987an hasi zenetik. Ados Teatroarekin aritzeaz gain, Istripu, Donostiako Orfeoiaren eskola, Hika, Tanttaka, Bederen, Vaivén, Aukeran eta Aguirre Teatro konpainiekin ere egin du lan. Jaso dituen 21 sarien artean honako hauek daude: Donostia saria, Max saria, Teatro Rojas, Ercilla, Aixe Getxo, Barnako Hiria, Haroko Garnacha, Eszena Zuzendarien Lehiaketa Nazionala, Arriola, Txema Zubia eta Euskadiko Antzerki Gaztea saria.

José Antonio Vitoria, zeina egokitzapenaz gain antzezlanaren eszenaratzearen ekoizpen exekutiboaz arduratu baita, Vorvik film luzeko gidoilari eta zuzendari izan da, baita hainbat film laburretako eta bideoklipetakoa ere. Gidoilari gisa hamar bat film eta telesail ugari idatzi ditu, hala nola Delirios de amor, Esencia de poder, Pilotari, Fuera de lugar eta Yo soy Bea. Antzerkiari dagokionez hamaika antzezlanen eta egokitzapenen egilea da, besteak beste, Un extraño, Amo tu cama rica, Figurantes eta El hijo de la novia. Zerrenda luze horri eszena-zuzendari gisa egindako lana gehitu behar zaio -sei alditan baino gehiagotan aritu da horretan-, baita ikuskizunen ekoizpen exekutiboan egindako lan oparoa ere.

James Joyce idazle irlandarra (Dublin, 1882 - Zurich, 1941) modernismo anglosaxoiaren literatura abangoardiaren ordezkaririk nabarmenenetako bat da. Mundu mailan ospetsua Ulises (1922) lanagatik, Finnegans Wakey eta Artistaren gaztetako portreta eleberriak ere idatzi zituen. Egokitzapenaren egileek nabarmentzen dute Joycek bere lanetan inprimatzea lortzen duen giza izadiaren erretratu sotila eta egiazkoa, baita hizkuntza maisutasunez erabiltzeko gaitasuna ere, eta literatura forma berrien garapen bikaina.

Iruñean, 2017ko abenduaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI