Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 2018ko aurrekontuen proiektuak 204,5 milioi joko du, eta zerbitzu publikoen sendotzea, auzoen garapena eta inbertitzeko ahalmenaren hobekuntza lehenet

2018ko aurrekontuen proiektuak 204,5 milioi joko du, eta zerbitzu publikoen sendotzea, auzoen garapena eta inbertitzeko ahalmenaren hobekuntza lehenet

Aurtengo kontuen aldean % 4,1 egin du gora, eta inbertsio zuzenetarako 15,9 milioi aurreikusten ditu, iaz baino 4,69 milioi gehiago ( % 41,8 gehiago)

Iruñeko Udalak 204,54 milioi euroko aurrekontua aurreikusten du 2018rako, non gastua ia % 4,1 handiagoa izango baita 2017an onetsitako aurrekontuaren (196,5 milioi euro) aldean, eta hartara, Iruñean 2011tik 2015era bitartean izandako aurrekontuen aldean guztira % 14,46ko igoera (178,7 milioi) lortuta. Horrek esan nahi du, kopurutan, aurtengoan baino 8,04 milioi gehiago dagoela gasturako, hiru arrazoi nagusi direla medio: batetik, ekonomia bilakaera ona izaten ari da hirian, eta horrek berekin dakar Udalaren diru-sarrera gaitasuna indartzeko aurreikuspena; bestetik, zenbait urtetako joera negatiboaren aldean, hirigintza-sustapenera bideratutako Udalaren lursail-salmenta suspertzen ari da; eta, azkenik, 2017ko kontuen betetze-maila altuak (% 95 inguruan) bide ematen du gastua handitzeko, betiere Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legeak ezartzen dituen parametroekin bat. Aurrekontuen onespena urtarrilaren 16rako aurreikusten da, eta hala gertatzen bada, Iruñeak berritutako aurrekontuak izango ditu hiru ekitaldiz jarraian, agintaldi oso batean aurrekontu luzatuak eduki ostean.

Aurrekontuen proposamenak, zeina gaur onetsi baitu Tokiko Gobernu Batzarrak, gizarte-prestazioak bermatzearen aldeko apustua egiten du, egonkortasunari bultzada eman nahi dio enplegu publikoari dagokionez, Udalak ematen dituen zerbitzuen kalitatea etengabe handitu nahi du eta inbertsio-ahalmena hobetu, betiere auzoak erdigunean jartzen dituen hiriaren garapenerako eredu bat bultzatuta, auzoak baitira herritarrengandik gertuen dauden unitateak. Hori azpimarratu du Iruñeko alkate Joseba Asironek gaur aurrekontuen proiektua jendaurrean aurkezteko Udaletxean egin den ekitaldian.

Iruñean, 2017ko abenduaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI