Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mariano Arsuagak gonbita egiten du bere koadroekin Ziudadelako Mistoen eraikinean sortu duen koloretako unibertsoa habitatzera

Mariano Arsuagak gonbita egiten du bere koadroekin Ziudadelako Mistoen eraikinean sortu duen koloretako unibertsoa habitatzera

Lorategiak airean erakusketa otsailaren 4ra bitarte izanen da ikusgai

Amets edo oroitzapen batean ibiltzea. Koloretako unibertso bat habitatzea. Koadro batzuei itxura eman dieten gako sentikor eta intelektualak aurkitzea. Lantegi batean, bailara batean, agian atzo, edo agian gaur, edo une oro, bisitari bakoitzarekin topo egitean sortutako istorioak kontatzen dituzten egunkarien orriak gainbegiratzea. Pinturaren asmo guztiak barne hartzen dituen leku bat, begiratzeko, pentsatzeko, sentitzeko. Horrela aurkezten du Mariano Arsuagak Lorategiak airean erakusketa, gonbita eginez Ziudadelako Mistoen eraikinera bisita egitera, erakusketa habitatzeko.

Egileak berak egin du aurkezpena prentsaurrekoan, Kulturako eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lagunduta. Lorategiak airean Ziudadelako Mistoen eraikinean izango da ikusgai, otsailaren 4ra bitarte, eta ordutegi honetan bisitatu ahalko da: asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an Ziudadelako erakusketa-aretoak itxita egongo dira.

Elkarri lotuta dauden hiru erakusketaz osatutako proposamen baten parte da erakusketa hau. Lehenengo erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran egon da ikusgai udazken honetan; bigarrena, Ziudadelakoa da, eta hirugarrena, 2018ko udaberrian iritsiko da Gasteizko Sancho el Sabio Fundaziora. Hiruek katalogo bera daukate, elkarri lotzen dituen artxibategi bat, erakusketen jatorrizko lan-egunerokoak biltzen dituena. Egunerokoetako orrietan aipatzen dira irakurgaiak, aipuak, hau da, erreferentziak beste pintore zein testuei, egileak baliatu dituenak bizitza pinturaren bitartez adierazteko.

Lorategiak airean

Lorategiak airean erakusketak egileak landutako hiru erakusketen espiritu orokorra laburbiltzen du. Izenburuak aditzera ematen du lorategi baten eta erakusketa baten artean Arsuagak egiten duen paralelismoa: bi-biak dira mugatutako lurzatiak, non unibertsoa egon daitekeen, eta biek dute izaera bikoitza, aldi berean eraikuntza materialak eta intelektualak diren aldetik.

Hori horrela, Lorategiak airean koadroen sorta bat da, eta esku-hartze bat erakusketa-espazioaren zati batean, zeinak ikuslearen ikus-pertzepzioak areagotu nahi dituen, eta koloretako unibertso batean murgilarazi, oroipen edo amets batean nola. Koadro bat habitatu eta hura itxuratu duten gako intelektualetan eta sentikorretan murgiltzeko gonbita da. Egilearen hitzetan, esku-hartzea begiratzeko, pentsatzeko eta pintura sentitzeko beste modu bat proposatzen duen lekua da.

Ikusgai dauden lanak 2010eko udazkenetik aitzina sortutakoak dira, gaixotasun bat dela medio eta gurasoen heriotzaren ondoren egindako etenaldi baten ostean. Arsuagak aitortzen duenarekin bat, une horretan -2010eko amaieran- hasi zen immobilismoa gainditzen, eta pinturaren bidean barna paseatzeri ekin zion berriz. Egoera ilun batetik argitasunera egindako iragatea islatzen da koadroetan: ziega bateko barretatik erakusketa enborren bidez ixten duen naturaren espazio argitsura.

Erakusketa honen bitartez, Arsuagak bere lanaren hainbat alderdi aztertzen ditu, pinturaren asmo guztiak barne hartzen dituztenak: gogoeta, adierazpena, kolorearen sentikortasuna eta oinarrian dauden gako intelektualak.

Mariano Arsuaga

Mariano Arsuaga Irunen jaio zen 1954an, eta 8 urte zituenetik Tolosaldean bizi da, familiaren jaioterri den eskualdean. Nafarroako Unibertsitateko Goi Mailako Arkitektura Eskolan ikasi zuen 1971 eta 1975 artean, eta horren ostean pinturari ekitea erabaki zuen. 1984an Gipuzkoako Foru Aldundiko lan-beka bat jaso zuen 1984-1985eko ikasturterako, Alkizan pintatzen zuen bitartean, eta Euskal Artisten Elkarteko talde-muntaian parte hartu zuen, Zorroagako III. Antropologia Biltzarrerako.

Bere pinturak hainbat erakusketetarako hautatu dira, eta 1986az geroztik Berastegin bizi da, eta bertan egiten du lan. 1992ko udazkenean eta 1993ko lehen hilabeteetan, Luis Castilloren (Europa Nostrum saria, Gaudíren Kapritxoaren zaharberritze-lanarengatik) Arkitektura Eskolarekin elkarlanean aritu zen, eta Santanderren bizi zen. 1994ra arte aritu ziren elkarlanean, Torrelavegako Sagrado Corazón elizako beirateak egin zituztela, Barrio de Burgos anaien lantegian (80 metro koadro). 1993an, Italiako iparraldean barna aritu zen Maria Cuetorekin batera, 4 hilabetez, Vinci herria abiapuntu hartuta.

1994an Manuel Bellorekin argitaratu zuen Lau urtaroak izeneko serigrafia-karpeta, eta 1997an, Laureano Olaetxearekin, Gallinero lantegian, Lau aldiz elur serigrafia-edizioa egin zuen. Hainbat egileren edizioetan lagundu du, kolaborazio horietako azkena delarik Iñigo Royoren Haiengan ikusten dena kontatzen den lekua, 2016an. 1999tik 2003ra Okupgraf Grafika Topaketa Bienalak koordinatu zituen, Artelekuri lotuta, eta horien karietara, Madrilgo Kalkografia Nazionalak obra grafikoaren hedapenari ematen dion Sari Nazionala jaso zuen zentroak.

2008an María eta Aurelio Vicenterekin lantalde bat osatuta, Teatro de la Luna konpainiaren Lorazaina txotxongilo-lanaren eszenografia prestatu zuen, eta lan horren osagarri Lorategi baten dietarioa erakusketa. Biak Leidor zineman estreinatu ziren Titirijai txotxongilo-jaialdian. Lana borobiltzeko Aureliok izenburu bereko bideoa estreinatu zuen Tolosako Topic zentroan. 2015etik aitzina, Maríarekin batera zabaldu du, bizileku duten Berastegiko plazan, La Bajera izeneko espazioa, beren lana ezagutzera emateko.

Banakako 20 erakusketatik gora eta taldekako asko egin ondoren, bere obra ikusgai dago bilduma pribatuetan zein publikoetan, besteak beste honako erakunde hauen bildumetan: Gipuzkoako Diputazioa, Gipuzkoako Artxibo Probintziala, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia, Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegia, Kutxa Fundazioa, Institutu Onkologikoa, Eusko Jaurlaritza, eta Tolosa, Berastegi, Ordizia eta Iruñeko Udalak.

Iruñean, 2017ko abenduaren 15ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI