Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Judith Praten argazkiak Ziudadelan ikusgai, Kongo eta Nigeriako gatazkak salatzeko Espoliazioa erakusketan, Afrika behar-beharrezkoa zikloaren barruan

Judith Praten argazkiak Ziudadelan ikusgai, Kongo eta Nigeriako gatazkak salatzeko Espoliazioa erakusketan, Afrika behar-beharrezkoa zikloaren barruan

Erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikinean izango da ikusgai, otsailaren 11ra bitarte

Urtero legez, Ziudadelan daukagu Afrika behar-beharrezkoa zikloa, eta aurten hainbat sariren irabazle den Huescako prentsa-argazkilari Judith Praten erakusketa dakarkigu. Zuri-beltzeko eta koloreko 65 argazki dira, neurri handikoak batzuk, eta ikusleak interpelatu nahi dituzte, erakutsita zein diren Afrikako gatazka nagusietako biren zioak: Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Nigeria haien aberastasunaren ondorioz hondatzen ari dira, koltanaren eta petrolioaren produkzioaren ondorioz, hurrenez hurren.

Baliabideen ingurumen-ustiapena islatzen duten argazkiak dira, eta gerra zein haren ondorioak aditzera ematen dituztenak; horrez gain, emakumeak dituzte ardatz, hartara omenaldia egiten diete, gatazka armatuetan berariazko indarkeria pairatzen baitute, propio egindako indarkeria mota bat, emakumeak eta, horren ondorioz, gizartea bera hondatzeko diseinatu eta antolatutakoa. Bizirik iraun duten emakumeen argazkiak dira, eredugarriak duintasun eta kemenaz bezainbatean, eta aldaketa-eragileak Afrikaren geroan.

Gaur goizean aurkeztu dute erakusketa Judith Pratek -egileak-, Maider Belokik eta Edurne Eguinok -Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako, eta Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkariek, hurrenez hurren-. Haiekin izan dira, baita ere, Nafarroako Gobernuko Garapenaren aldeko Lankidetza Zerbitzuko zuzendari Andrés Carbonero eta nazioarteko harremanetan espezializatutako kazetari Javier Aísa. Horrez gain, ostiralean, hilak 15, erakusketara bisita gidatu bat egingo da, 19.30ean. Ibilbidean parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, eta sarrera librea da.

Erakusketa Mistoen eraikinean dago ikusgai gaurtik aitzina, eta ordutegi honetan bisitatu ahalko da: asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an Ziudadelako erakusketa-aretoak itxita egongo dira.

Erakusketa programatzeaz gain, Iruñeko Udalak hasiera-hasieratik laguntzen dio Afrika behar-beharrezkoa ekimenari, Garapenaren aldeko Udal-Lankidetza Programaren sentsibilizaziorako diru-laguntzen bitartez. GKEen ekimenak Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko estereotipoak desegin nahi ditu, eta gogorarazi beharrezkoa dela berdintasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako lankidetza, berebiziko arreta eginez emakumeei.

Giza eskubideen ikerketatik argazki bidezko salaketara

Judith Prat (Altorricó, Huesca, 1973) Zuzenbidean lizentziaduna da, Giza Eskubideetan espezializatua, eta dokumentazio- zein prentsa-argazkilaritzan trebatzeari ekin zion, berehala jabetu baitzen topatzen zituen errealitateak kontatzeko irudiek duten botereaz.

Azken urteotan Afrikan eta Ekialde Hurbilean batik bat ibili da lanean, eta honako gai hauen inguruko argazkiak hartu ditu: gatazka armatua eta koltan-meatokiak, Kongon; Boko Haram taldearen indarkeria, Nigerian; petrolioaren erauzketa, Nigerren deltan; errefuxiatu siriarren baldintzak, Libanon, Jordanian eta Turkian; eta Kurdistango gatazka. Argazki horiek nazioko eta nazioarteko komunikabideetan argitaratu dira, eta ikusgai izan dira Quebec, Montreal, Mosku, Querétaro, Bartzelona eta Gasteizen egindako erakusketetan ere.

Juditz Praten lanek aintzatespen publikoa lortu dute, eta nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan saritu dira, besteak beste, honako hauetan: Human photojournalism contest 2015 (Kanada); Julia Margaret Cameron Award 2014 (Erresuma Batua); Photofest Award 2014 (Mexiko), Prix de la Photographie Paris 2014, 2013 eta 2014koInternational Photography Awards (IPA) Estatu Batuetan, Moscow International Photo Awards 2014, eta 2013ko Albarracíngo Argazkilaritza eta Kazetaritza Mintegia. Hilabete honetan, Heraldo de Aragón egunkariaren (Zaragoza) Arte eta Letren saria eskuratu du, Argazkilaritza modalitatean.

Iruñean, 2017ko abenduaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI