Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Alfredo Sada eskultoreari buruzko erakusketa-omenaldia Kondestablen ikusgai, urtarrilaren 27ra arte

Alfredo Sada eskultoreari buruzko erakusketa-omenaldia Kondestablen ikusgai, urtarrilaren 27ra arte

Sortzaile nafarren ehun bat lanek osatzen dute erakusketa, haren figuran eta ibilbidean inspiratutakoak

Bihar zabalduko da Kondestablearen jauregian Alfredo Sada, eskultorea erakusketa, noiz eta eskultore faltzestarraren heriotzaren 25. urtemugan. Alfredo Sada Laguardia (1950-1992) jatorriz Erriberakoa zen, baina Iruñean garatu zuen ia-ia bere obra osoa. Berez, hiriko zenbait txokotan ikusgai daude bere lanak. Espazio publikoan dauden Altzifre emakumea (Gaztelugibel) eta berriki zaharberritutako Anana (Mendillorri) Udalarenak dira, eta Soina eta Ezkilazainaren bustoa, burua moztuta Iruñeko Arte Garaikidearen Bildumarenak dira.

Badira Sadaren zenbait lan ere Nafarroako Museoko eta Nafarroako Parlamentuko bildumetan, besteak beste. Gaztea zela zendu arren ospe handiko sortzailea izan zen, eta Sadaren lanak topa ditzakegu Espainiako Bankuaren funtsetan, Arte Ederretako Zirkuluan eta Juan March Fundazioan (Madrilen denak), Errioxako Museoan, Caja Españan eta Berlanga de Duero Kolegiatan (Soria). Pariseko Kultur Zentroan ere bere obra dago erakusgai.

Aurkeztutako erakusketak Nafarroako edo Nafarroan finkaturiko sortzaileen ehun bat lan biltzen ditu, zeinen bitartez omenaldia egin nahi izan dioten Sadari, artistaren eta haren ibilbidearen gainean nork bere ikuspegia ekarrita, nork bere sormenetik abiatuta. Halaber, bisitariek Sadaren eskultura batzuk ezagutzen ahalko dituzte, argazkien bidez.

Gaur goizean aurkeztu dute erakusketa Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek, Alfredo Sada elkarteko ordezkari Mila Bojek eta Nafar Ateneoko presidente Javier Torrensek. Izan ere, Iruñeko Udalak antolatu badu ere, proposamen honetan parte hartu dute Ateneoak, eskultorearen izeneko elkarteak eta artista-talde batek, 1992az geroztik Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbide Eskolako ikasle ohiak biltzen dituena. Omenaldi honetarako eskaini diren lanen kopuru handia dela eta, Kondestableko lehenengo solairuko 1. eta 2. aretoak erakusketa halabeharrez heterogeneo horretarako erabiliko dira bakarrik. Inaugurazio-ekitaldia abenduaren 14an izango da, ostegunarekin, 19:00etan.

Erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 27ra bitarte, astelehenetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Iruñean, 2017ko abenduaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI