Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko eta Baionako hamabi abesbatzek musika eta antzerkia bateratuko dituzte igandean Baluarten eginen den Negua Kantuz ikuskizunean

Iruñeko eta Baionako hamabi abesbatzek musika eta antzerkia bateratuko dituzte igandean Baluarten eginen den Negua Kantuz ikuskizunean

Emanaldia Creacity mugaz gaindiko lankidetza-programaren barnean eginen da, eta 17:00etan hasiko da. Sarrerak 5 euroan daude salgai

Negua Kantuz jaialdia izanen da igandean Baluarten, Iruñeko Udalak eta Olentzeroren lagunen elkarteak elkarlanean antolaturik. Proiektu honetan bat egiten dute musikak eta antzerkiak, eta neguko solstizioa ospatzeko euskal melodia eta tradizioak berreskuratuko dituzte Iruñeko eta Baionako hamabi korutako 500 ahotsek baino gehiagok. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroan daude salgai.

Ikuskizun familiar bat da, parte hartzekoa eta belaunaldien artekoa, eta euskaraz izanen da, baina kanta guztien itzulpena pantailan agertuko da. Emanaldi honetan Iruña eta Baiona hiri senidetuen arteko elkarlana nabarmentzen da, eta apustu egiten du ikastetxeetan egiten den musikari eta kantu eta konposizio tradizionalei ikusgaitasuna ematearen alde. Negua Kantuz Creacity proiektuaren barnean dago, Iruña, Hondarribia eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala balioestea helburu duen mugaz gaindiko lan-ildo batean, non berrikuntzan oinarritutako turismo kulturaleko eta sormen artistikoko ekimenak egiten dituzten. Creacity Espainia, Frantzia eta Andorra Lurraldeen arteko Lankidetzako programaren funtsekin finantzatzen da (POCTEFA 2014-2020).

Ikusleek Kattalin eta Toti pertsonaiak lagunduko dituzte neguko solstiziorako bidean. Ibilbide horretan, lurralde honetako ohitura zaharrekin topo eginen dute, bai eta neguarekin loturiko mota askotako beste pertsonaia batzuekin ere. Bidaia horretan, musika izanen dute elementu nagusi, hamabi abesbatzaren eta zuzeneko musika eginen duen banda baten laguntza izanen baitute. Orduan aurkituko dute urteko gaurik luzeenean ikatzak gordetzen duen misterioa, bai eta adiskidetasuna eta beste sorpresa asko ere, hori guztia umorearekin nahastuta.

Hamabi abesbatza, bertsoak, dantza, antzerkia...

Jaialdian hamabi abesbatzak hartuko dute parte, Nafarroako hamar eta Baionako bi: Atargi IP, Joakin Lizarraga IP, Noain, Patxi Larrainzar, Alaitz BHIko Arte Eszenikoa, Erreniega IP, Erreniegako Abesbatza, Navarro Villoslada BHI, Buztintxuri IP, Gares, Haiz"Egoa eta Ecole Largenté. Horiekin batera Suakai musika banda ariko da, eta bi aktore profesional. Ikuskizunaren argumentua bi aktore horien eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek osatutako antzerki-talde baten inguruan garatuko da.

Ikuskizunari Julio Soto bertsolariak emanen dio hasiera, eta Oberena eta Lau Urrats dantza-taldeak ere ariko dira, "Mesías Sarritan" eta "Olentzero" piezak dantzatzen. Jaione Urtasunek, Aitor Urquizak eta Maialen Díazek zuzendu dute ikuskizuna, eta Xabier Martínez Álava da koordinatzaile nagusia. Dinamismo bisual handiko muntai honetan, abesbatzak ere antzezpenaren parte izanen dira, haiek baitira ikuskizunaren benetako protagonistak. Izan ere, pertsonaien historia osatzeko eta aberasteko koreografia txikiak eginen dituzte. Arreta handiz prestaturiko argiztapenak eta bandaren zuzeneko musikak atmosfera ezberdinak osatuko dituzte, eta publikoarekin ere aritzeko aukera bultzatuko dute.

Iruñean, 2017ko abenduaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI