Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Egile berrientzako euskarazko Literatur Lehiaketan zertxobait egin du gora parte-hartzeak, 30 lan aurkeztu direlarik

Egile berrientzako euskarazko Literatur Lehiaketan zertxobait egin du gora parte-hartzeak, 30 lan aurkeztu direlarik

Epaimahaia osatzen dute Itziar Diez de Ultzurrun itzultzaileak, Irati Jimenez idazleak eta Jon Abril kultur teknikari eta bertso-saioetako epaimahaikideak

Iruñeko Udalak 30 lan jaso ditu Egile berrientzako euskarazko XXVII. Literatur Lehiaketan. Lehiaketan hiru modalitate daude: poesia, narrazioa eta bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren formazko arauekin bat). 30 lan horietako 13 poesiakoak dira, 11, narraziokoak, eta 6, bertso-paperak. Iaz 26 lan aurkeztu ziren, aurreko deialdietako kopuruen antzekoa: 2015ean 30 lan aurkeztu ziren, eta 2013an, 27 (2014an ez zen deialdirik egin). Julio Soto bertso-paperetan, Iban Garro poesian eta Ander Pérez narrazio laburrean; horra iazko irabazleak.

Hiru sari banatuko dira modalitate bakoitzeko, eta lau aipamen, aurkeztutako lan guztien artean. Lehen sariek 2.500 euro joko dute; bigarrenek, 1.000 euro, eta hirugarrenek, 500 euro. Lau aipamenek 250 euroko saria dute, aipamen bakoitzeko. Sariak ex-aequo eman ahalko zaizkie zenbait lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.

Lehiaketara aurkezten ahal ziren idazle nafarrak edo helbidea Nafarroan finkaturik dutenak. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu zezakeen modalitate bakoitzeko; gai librekoa, euskaraz idatzita eta jatorrizkoa. Haien izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izan dute parte hartu. Eta lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate jakin batean lehen saria jaso zutenak ezin ziren berriz ere modalitate horretara aurkeztu.

Adituek osatutako epaimahaia

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki izango da epaimahaiburua, eta Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailea, Irati Jimenez idazlea eta Jon Abril kultur teknikaria, epaimahaikideak. Udaleko Euskara koordinatzaile Iñaki Azkona izango da idazkaria.

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà Euskal Filologian lizentziaduna da EHUn, eta Antropologian, UHUNen. Nafarroako Gobernuko Baliabide Linguistikoen Zerbitzuan (Itzulpen atalean) lan egiten du. Zenbait lan literario itzuli eta Igela argitaletxearekin eman ditu argitara, besteak beste, Philippe Claudelen Linh jaunaren biloba eta Brodecken txostena, Georges Perecen Gauzak eta Virginia Woolfen Dalloway andrea.

Irati Jiménez Uriarte idazle eta kazetaria Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta kazetari aritu da prentsa, telebista eta irratian. Nabarra aldizkariaren zuzendari izan zen, eta komunikazio-aholkularitzan eta Interneterako edukien sorkuntzan espezializatu da. Haren lehenengo eleberriarekin -Bat, bi, Manchester (2006)- eleberri laburreko Augustin Zubikarai saria eskuratu zuen, eta Nora ez dakizun hori (2009) nobelarekin, Igartza literatur saria. Horrez gain, euskarazko ipuin onenari saria eman zioten, 2008an, Donostia Hiria sarietan.

Jon Abril Olaetxea kulturako koordinatzailea eta kazetaria da, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatu du epaimahaian parte har dezan, eskarmentua baitu antzeko jardunetan. Neskatoak dokumentalaren egilea da, non 1950 eta 1970 artean Iparraldera lanera joan ziren emakumeen bizipenak aurkezten baitira.

Iruñean, 2017ko abenduaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI