Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak hurbileko merkataritzaren alde egin du berriz ere, ia 200 saltoki engaiatu dituen fidelizazio-kanpaina baten bitartez

Iruñeko Udalak hurbileko merkataritzaren alde egin du berriz ere, ia 200 saltoki engaiatu dituen fidelizazio-kanpaina baten bitartez

Azaroaren 17tik 25era izango da, Donibanen, Ermitagañan eta Mendebaldean, Arrotxapean, Iturraman, Mendillorrin eta Martín Azpilcuetan

Tokiko 92 produktu-sorta zozketatuko dituzte 194 saltokik bezeroen artean, azaroaren 17tik 25era. Hurbileko merkataritza. Hobe, hurbil! kanpaina hemen da berriz merkataritzaren balioa azpimarratu eta babesteko, hiriko auzoetako ehuna eta enplegua bizirik mantentzeko balioa, hain zuzen. Ekimenaren bultzatzaile izan dira Iruñeko Udalaeta Donibaneko, Ermitagaña eta Mendebaldeako, Arrotxapeko, Iturramako, Mendillorriko eta Martín Azpilcuetako merkataritza-eremuko merkatarien elkarteak.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek eta Nafarroako Merkatarien elkarteko koordinatzaile Inma Elcanok aurkeztu dute gaur goizean hurbileko merkataritza sustatzeko komunikazio kanpaina, zeinak xede baitu kontsumitzaileek hurbileko eremuei buruzko hausnarketa egitea, auzoa hartuta eguneroko bizitza osoa bertan gauzatzea ahalbidetzean duen gune gisa. Esparru horretan, merkataritza -enplegu sortzailea ere badena- baloratu beharreko elementuetako bat da.

Martxoan zozketa bidez banatu ziren fidelizazio-opariak hiri-bizikleta tolesgarriak baziren, oraingoan auzoko elikagai-dendek prestatutako produktu jangarrien sortak izango dira. Tokiko produktuen adierazgarri dira gainera. Adibidez, txistorra, kardu- eta piper-poto bana izan ditzake sorta batek, eta gazta zati bat, zainzuri-poto bat eta beste kontserba bat beste batek. Parte hartu ahal izateko, establezimendu parte-hartzaileetako bezeroek erosketa-txartelak sartuko dituzte horretarako jarriko diren ontzietan, harremanetarako daturen bat idatzita. Ez da erosketa-txartelen zenbatekoa aintzat hartuko, eta zozketa azaroko azken astean egingo da.

Zozketaz gain, Udalaren ekimen honek komunikazio-kanpaina bat bultzatu du, kartel eta diptikoen bidez auzotarrei jakinarazteko parte hartzen duten gune eta saltokiak zeintzuk diren. Kanpainarekin bat egin duten saltokietan eskuragarri dago informazio hori. Guztira 200 kartel eta 20.000 diptiko egin dira.

5 elkartetako 194 saltoki

Iruñeko Udalak, hiriko merkatarien elkarteekin batera ekimenak egiteaz gain, halako elkarterik ez duten eremuetan parte-hartzera irekitako ekintzak ere gauzatzen ditu, zuzenean. Hain zuzen ere, Udalaren helburua hiriko saltoki guztietara heltzea da, merkataritza txikiaren garapena babesteko eta merkatari txikien eta auzoko beste sektore edo negozioen arteko elkarlana sustatzeko, proiektu komunak bultzatze aldera.

Kasu honetan bost merkatarien elkartek parte hartzen dute kanpainan. Kanpainari atxikitako 194 establezimenduak Donibanen, Ermitagañan eta Mendebaldean, Martín Azpilcuetako merkataritza-eremuan, Mendillorrin, Iturraman eta Arrotxapean daude. 194 saltoki horien artean badira, besteak beste, kafetegiak, loradendak, zinema-aretoak, altzari-dendak, farmaziak eta burdindegiak, azken finean, hurbileko merkataritzaren ordezkari direnak, eta auzotarrek behar duten guztia barne hartzen dutenak, izan premia-premiazkoak izan epe luzerako erosketak.

Auzoko merkataritzak, halaber, gero eta prestakuntza hobea duen sektore bat izan nahi du, besteak beste, administrazio publikoetatik datozen ekimenei esker, baita tokiko administraziotik. Zentzu horretan, lan honen asmoa da hurbileko merkataritzak balio erantsia izatea, bai bezeroei emandako tratu pertsonalizatuarengatik, bai erakusmahai atzean egoteak ematen duen esperientziagatik.

Iruñean, 2017ko azaroaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI