Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorrak Udal-administrazioa modernizatzearen aldeko apustua egingo du, kontratazio publikoari eta sm

Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorrak Udal-administrazioa modernizatzearen aldeko apustua egingo du, kontratazio publikoari eta sm

Alorreko buru eta zinegotzi ordezkaria Aritz Romeo da; alorrak 7,5 milioi inguruko aurrekontua du eta 60 bat langile

Kudeaketa publikoak eta administrazio-zuzenbideak gardentasun, kontratazio publiko estrategiko eta berrikuntza teknologikoaz bezainbatean dituen erronkei aurre egitea eta udal-administrazioa modernizatzea. Horra Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alor berriaren helburu nagusia. Alorra aurreko astean abiatu zen, Iruñeko Udaleko kudeaketa-alorren berrantolaketa egin ondoren.

Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzi ordezkari Aritz Romeok eta Alorreko zuzendari Arturo Ferrerrek prentsaurrekoan azaldu dituzte Udalaren lehentasunezko helburu eta proiektuak, Udal Antolaketari buruzko Dekretua onetsi ondoren Alorrak bere gain hartutako eskumenen barruan. Alorrak zuzendaritza eta idazkaritza teknikoa partekatzen ditu Alkatetzarekin, eta bere gain hartu ditu honako hauekin lotutako udal-zerbitzuak eta gaiak: gardentasuna, berrikuntza (administrazio elektronikoa eta ANIMSA), Smart City estrategia, sektore publiko instituzionalaren politika orokorra (erakunde autonomoak, sozietate publikoak, Udalaren fundazioak), kontratazio publikoari buruzko politika orokorra, Udalaren zerbitzu juridikoak eta administrazio orokorra (Herritarrendako Arreta Zerbitzua -barne hartuta 010 zerbitzuak ematen duen telefono bidezko arreta, arreta telematikoa eta aurrez aurrezko arreta Herritarrendako Arreta Bulegoan-, errolda, erregistroak, izatezko bikoteen erregistroa, ezkontza zibilak, Udal Agiritegia...).

2017rako, 7,5 milioi euro inguruko aurrekontua du Alorrak, eta 60 bat langile daude plantilla organikoan. 2015eko irailaz geroztik Gobernu Gardeneko Alorrak kudeatzen zituen edukien parte bat hartu ditu bere gain, eta, beraz, jarraipena emanen die udal-gobernuak harrezkero garatzen ari den proiektu zein politikei. Kudeaketa horri gehitu behar zaio Hizkuntza Politikaren esparrua, zeinaren eginkizunak eta helburuak zehaztasunez aurkeztuko baitira datozen egunetan.

Alor berriaren helburu orokorrak

Hizkuntza Politikari dagokiona kenduta, Alorraren hiru jardun-ardatzak gardentasuna, kontratazio publiko estrategikoa eta berrikuntza eta smart citya dira. Lehen ardatzean, helburu orokorra izanen da gardentasuna eta informazio publikoaren eskuragarritasuna sustatzea. Horretarako, beharrezkoa izanen da informazioaren kudeaketa koordinatzea eta gainbegiratzea zenbait esparrutan, hala nola Udalaren intranetaren egituran, webgunean eta egoitza elektronikoan. Azken finean, gobernu irekian eta gardentasunaren sustapenean oinarritutako kudeaketa publikoa, oinarrizko betekizuna herritarrek udal kudeaketa hori kontrolatu dezaten.

Kontratazio publikoaz bezainbatean, xedea da Europa 2020 Estrategiaren helburuak erdiestea, zeina oinarrituta baitago garapen berritzaile, sozialki integratzaile eta ingurumenari dagokionez jasangarri batean. Helburua izanen da Kontratazio Publiko Estrategikoa delakoa ezartzea, hau da, Iruñeko Udalaren kontratazioa erosketa publiko arduratsua izan dadila, erosketa publiko berde, erosketa publiko berritzaile eta erosketa publiko sozialaz osatua.

Azkenik, Alorrak zein Udalak hiri konektatu baten aldeko apustua egiten dute, berrikuntzan eta teknologia berrietan oinarritua, hiri-sistemak hobeki osatu eta energia-eraginkortasun handiagoa, mugikortasun jasangarria eta tokiko gobernantza ireki eta demokratikoa lortze aldera. Horretarako, ezinbestekoa da Smart City estrategia bat abian jartzea, 2030. urtea jomuga hartuta. Honako hauek dira berrikuntza-ardatz horren helburuak: hobekuntzak agintzea eta baimentzea administrazio elektronikoan nahiz Udalaren eta ANIMSAren arteko harremanetan; aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera; Smart City estrategia koordinatu eta garatzea, berrikuntza teknologiko aplikatuarentzat, Udaleko gainerako alorrekin batera, betiere lankidetza sustatuz Nafarroako Unibertsitate Publikoko SmartCities Institutuarekin, bestelako unibertsitate-zentroekin, erakunde publikoekin eta sektoreko enpresekin.

Alorrarendako lehentasunezkoak diren proiektuak

Alorraren helburuek proiektu zehatzak dakarte berekin, aurreikusita daudenak edo dagoeneko egiten ari direnak. Kontratazio publikoari dagokionez, oso aurreratuta doa Udalaren kontratazio-agirietan gizarte- eta ingurumen-klausulak gehitzeko aholkularitza teknikoko kontratua. Era berean, hainbat tresna (protokolo eta konpromisoak) sortuko dira kontratazioen zintzotasunaz eta ustelkeriaren aurkako prebentzioaz bezainbatean. Trebatu proiektua hedatu nahi da, 2019ra arteko programazio berri batekin, eta udal-sektore publikoa Udalaren kontratazio-politiketan sartu nahi da.

Gardentasunari eta teknologia berriei dagokienez, 2018rako lehentasunezko aurrekontu-inbertsio gisa, webgune berri baten aldeko apustua egiten da, irisgarria eta gardentasun zein Open Data atalen diseinu berria izanen duena. Gobernu onari buruzko kode bat ere sortuko da, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak egindakoan oinarritua, eta Udalbatzako nahiz gobernu-taldeko kideek sinatu beharko dute. Horrez gain, udal-sektore publiko osoarendako betebeharrak ezarriko dira, gardentasunaren inguruko gaietan.

Administrazio elektronikoaz bezainbatean, honako hauekin zerikusia duten proiektuak sustatuko dira: Agiri Elektronikoaren plan zuzentzailearen gauzatzea, Udalaren aplikazio eta tresnak hobetzeko berrikuspena, eta udal-sektore publikoa sartzea digitalizazio-programan nahiz administrazio elektronikoan. Administrazio elektronikoari buruzko ordenantza berria ere landuko da. Udalak ANIMSA bultzatuko du, Nafarroako tokiko esparruko administrazio elektronikoaren tresna estrategikoa izanen baita.

Smart City 2030 Estrategia idazteko prozesuarekin batera, jarraipena emanen zaio hiri adimentsuari buruzko STARDUST proiektu pilotuaren garapenari, Udalaren Bulego Estrategikoarekin eta Hirigintza Gerentziarekin bat, Europak 5,5 milioirekin finantzatzen duelarik. Iruñeko Udal Agiritegia ezagutzera emateko jardueren programa osatzen ari da Udala, eta besteak beste, artxibo historikoko piezen erakusketak, ate irekien egunak eta bisita gidatuak antolatuko dira. Azkenik, aurrerapausoak ematen ari dira Herritarrendako Arreta Zerbitzua ISO 9001:2015 Kalitate-arauaren bertsio berrira egokitzeko eta zerbitzu horren estrategia zehazteko, herritarrei etengabean arreta hobea emateko xedearekin.

Iruñean, 2017ko azaroaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI