Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Komunitate Garapeneko Alor berriak Iruñeko auzo guztietako auzotarren bizi-baldintzak hobetu nahi ditu

Komunitate Garapeneko Alor berriak Iruñeko auzo guztietako auzotarren bizi-baldintzak hobetu nahi ditu

Esther Cremaes zinegotzi ordezkariak iragarri du gizarte-ekimeneko zentro berriak irekiko direla Donibanen eta hiriko beste toki batzuetan

Iruñeko auzo guzti-guztietako auzotarren bizi-baldintzak hobetzea, horra Komunitate Garapeneko Alor berriaren xede nagusia. Auzoa izango da egingo den lanaren oinarrizko jomuga, eta auzo bakoitzak dituen premiak eta egiten ahal diren jarduketak ikertuko dira, betiere auzoen ezaugarri fisiko zein hiri-ezaugarrietatik abiatuta eta kontuan hartuta auzoetan garatuz joan den elkarte-sarea.

Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek prentsaurrekoan aurkeztu ditu gaur Iruñeko Udalak alor berri honendako dituen jarduketen ildo estrategikoak. Harekin batera izan da Ana Goya Arive, Alorreko zuzendari izango dena. Komunitate Garapenak egoitza izango du Udalak Descalzos kaleko 72an duen eraikin batean, Kultura eta Hezkuntzako Alorreko eraikinean, alegia.

Cremaesek iragarri duenez, gizarte-ekimeneko beste zenbait zentro zabalduko dira halakorik ez dagoen auzoetan, eta Donibanen irekiko da lehena. Udalak Gaztediaren Etxearen alde egingo duen apustua azpimarratu du: 118.000 euro baino gehiago joko duen inbertsioa egingo dute, obretan, hartara lortzeko erreferentziazko zentro bat non gazteekin eta gazteendako jarduketak eta proiektuak egingo baitira, eta zeinaren bitartez hiriko gazteen komunitate-garapena sustatuko baita.

Gazteriari dagozkion eskumenez gain, Alor berriak kirol arlokoak ere hartzen ditu bere gain, eta horretan orain arte gauzatu diren jarduketa-ildoei helduko dietela azaldu du Cremaesek. Horiek horrela, populazioaren sektore guztiek jarduera fisikoa egitea ahalbidetu eta sustatzen dituzten proiektuak mantenduko dira, Iruñean egiten diren kirol-ekitaldiak suspertuko dira eta laguntza emanen zaie kirol-entitateei.

Zeharkako lana

Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkariak zeharkako alor gisa definitu du Alor berria, zeina gainerako udal-alorrekin elkarlanean aritu eta sinergiak sortzeko asmoz sortu baita, betiere auzoetako auzotarren bizi-baldintzak hobetze aldera. Horregatik, Partaidetzako, Gizarte Ekintzako, Hiri Bizigarriko eta Kulturako Alorrekin elkarlanean aritzeaz gain, koordinazio handia izan beharko du komunitate-poliziako taldearekin, auzoetan egiten duen lana indartuta. Zentzu horretan, Cremaesek azpimarratu nahi izan du komunitate-polizia "oso balorazio ona" jasotzen ari dela non eta honezkero lanean hasi den auzoetan.

Gainera, zinegotziak adierazi duenarekin bat, auzoa ardatz nagusia izaki, udal-baliabideak gerturatu nahi zaizkie herritarrei, eta auzo bakoitzeko auzotarrek plazaratzen dituzten premiak asetzea izango da jomuga. Halaber, komunitatea aintzat hartu nahi da garatzen diren jarduketa orotan, komunitateko kide direnen inplikazioa eta parte-hartzea bermatzeko, eta gainera, hartara, zeharkakotasun-ikuspegia txertatzeko jarduketa guzti-guztietan.

Gizarte-ekimeneko zentroak sortzeaz gain, haur eta nerabeendako prebentzio-lantaldeak sustatuko dira oraindik halakorik ez dagoen auzoetan, hots, Donibanen, Iturraman, Lezkairun, Zabalguneetan, Ermitagaña-Mendebaldean eta Azpilagañan. Orobat, auzoko elkarteekin sare-lana egitea bultzatuko da.

Gazteriako proiektuak

Cremaesek azaldu duenez, Alorrak gazteriako politikak garatzeko ere lan egingo du, xede harturik programa eta zerbitzu egokiak eskaintzea, gazteek adierazitako premiekin bat. Ahalik eta pertsona gehien engaiatzen saiatuko diren jarduketa horiek bultzada emango diete gazteen bizi-kalitateari, autonomia-pertsonalari, parte-hartzeari eta garapen pertsonari.

Aipatu bezala, Gaztediaren Etxea izango da hori guztia erdiesteko tresna estrategikoa, eta hura berrantolatuko da datozen asteotan egingo diren lanen ostean.

Iruñean, 2017ko azaroaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI