Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ahozkotasunaren garrantzia kultura transmititzeko bide gisa eta gaur egun lan esparruan duen pisua; horra ahozko narrazioari buruzko hurrengo bi saioe

Ahozkotasunaren garrantzia kultura transmititzeko bide gisa eta gaur egun lan esparruan duen pisua; horra ahozko narrazioari buruzko hurrengo bi saioe

Mahai-inguru bat eta lantegi espres bat egingo dira (euskaraz) bihar, Kondestablen, VI. jardunaldien barruan

Ahozko narrazioko VI. literatur jardunaldien barrun bi jarduera arras ezberdin programatu dira biharko, Kondestablen. Batetik, 19:30ean, mahai-inguru bat egingo da, ahozkotasunaren eta ahozko narrazioaren merkatuko hizkuntzei buruz eztabaidatzeko, non Inés Bengoa nafar aktore eta narratzaile profesionala eta Fernando Hualde etnografo eta idazle nafarra arituko baitira. Hitzaldi-aretoan izango da, eta sarrera librea da.

Bestalde, 16:45etik 19:15era, oratoria lantzeko euskarazko lantegi espres bat egongo da, hitzaldi-aretoan, Zuzenbidean lizentziadun, prestatzaile eta coach Manu Marañonen eskutik. Eraginkortasunez komunikatzeko jarraibide orokorrak emango dira lantegian, eta aldez aurretik izena eman behar da, edozein Civivox zentrotan, 2 euroan.

Horiek horrela, ahozko narrazioko literatur jardunaldiek ahozko narrazioaren eta haren hizkuntzen panoramika bat eskaini nahi dute. Literatur sormenaren fenomenoa lantzen duen ekimen orokor baten parte dira, eta haren barruan otsaila aldera poesiara eta apirilean narraziora hurbiltzeko beste saio batzuekin osatuko da.

Ahozkotasunaren bideak

Inés Bengoa nafar aktore eta narratzaile profesionala, prestakuntzaz kazetaria, AEDAko (Ahozko narrazioko profesionalen elkartea Espainian) presidente ere bada. Fernando Hualde Gállegok Labrit Ondarean egiten du lan 2006az geroztik, Nafarroako Kultur Ondare Immaterialaren Artxiboa osatzen duten bizi-testigantzak bildu eta zaintzen. Biek Ahozkotasunaren bideei buruzko mahai-inguru batean parte hartuko dute, ostegunean.

Ahozkotasunaren eta ahozko narrazioaren merkatuko hizkuntzei buruzko eztabaida-mahaia izan nahi du saioak, eta, batez ere, fenomeno honen garrantziaren aldarria. Kalitatezko programazio batean espezializatzeko beharra defendatuko Bengoak, baita ere agertoki zehatzetan erakustea, asoziazionismo indartsua, eta azoka, jaialdi eta arte eszenikoen zirkuituetan sendo agertzea. Hualderentzat narratzailearen lanbidea eta ofizioa, kultur adierazpen bat izateaz gain, gune bat da, arrazoibide bat non bizirik irauten duten halakorik egon ezean desagertu ahalko ziren kultur ezaugarriak. Elkarrizketatuaren funtzioa ez ezik, elkarrizketatzailearena ere aldarrikatuko du, eta fenomeno honen aurrean Nafarroak duen jarrera azalduko du.

Aurkezpen eraginkorrak egitea

Mahai-inguruaren aurretik, oratoria lantzeko lantegi espresa eskainiko du Manu Marañonek -prestatzaile eta coacha, Zuzenbidean lizentziaduna, masterduna Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Jendaurrean hitz egitea liburuaren egilea-. Marañonen arabera, profesionalen erronka handietako bat da ahozko komunikazioa, eta, batez ere, jendaurrean aurkezpenak egitea. Lan esparruan, maiz, jendea konbentzitzea egokitzen zaigu, edo informazioa ematea, gauzak erkatzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea... Eta modu eraginkorrago batean egiteko nahikoa dira oinarrizko ezagutza batzuk.

Saioaren xedea da mezua errazten ikastea, egitura ezagutzea, hizkuntza egokia erabiltzea, eszenaratzea zaintzea, ikus-entzunezkoak erabiltzea... hartara inpaktua areagotze aldera; "marka pertsonala" delakoa lantzea; komunikazioa arrazionala izateaz gain, emozionala ere badela kontuan hartzea; eta positiboa izatea eta segurtasuna agertzea hobe komunikatzen laguntzen duten bi jarrera direla.

Lantegi honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, edozein Civivoxetan. Lagun bakoitzeko 2 euro ordaindu behar da.

Ahozko narrazioko VI. literatur jardunaldiak. Bestela Esanda

MAHAI-INGURUA

  • Azaroak 9, osteguna

Ahozkotasunaren bideak: ahozkotasunaren hizkuntzak eta merkatua

Nork emana: Inés Bengoa, narratzailea eta AEDAko presidentea (Ahozko narrazioko profesionalen elkartea Espainian), eta Fernando Hualde, idazlea eta ahozko tradizioaren biltzailea.

Kondestable Civivoxa 19:30 Sarrera librea

ORATORIA LANTZEKO LANTEGI ESPRESA

  • Azaroak 9, osteguna (euskaraz)

Jendaurren hizlari-aurkezpen eraginkorrak

Nork emana: Manu Marañón, prestatzailea eta coacha

Kondestable Civivoxa 16:45 - 19:15. Aldez aurretik izena eman behar da, 2 euroan, edozein Civivox zentrotan, lantegia hasi baino 24 ordu lehenagora arte.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI