Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Arrastoak erakusketak 12 metro luzeko horma bat eraikiko du errefuxiatuen irudi, testigantza eta objektuekin, Sarasate pasealekuan

Arrastoak erakusketak 12 metro luzeko horma bat eraikiko du errefuxiatuen irudi, testigantza eta objektuekin, Sarasate pasealekuan

Instalazioa azaroaren 25era bitarte egongo da ikusgai, eta herritarrak sentsibilizatu nahi ditu mugen errealitatearen inguruan

Arrastoak erakusketak luzeran 12 metro eta garaieran 2,3 metro baino gehiago jotzen duen horma bat paratu du Sarasate pasealekuaren erdi-erdian. Bertan ikus eta bizi daitezke errefuxiatuen, desplazatuen eta etxetik alde egin eta aterpe edo bizi hobe baten bila jo behar izan zutenen irudiak, testigantzak eta objektuak. Datuen arabera, gaur egun, 65 milioitik gora pertsonak alde egin behar izan dute indarrez beren etxeetatik. Horrek, bizirauteko mugitzeak, talka egiten du aurrez aurre indarkeriazko errealitate batekin: horma. Beste datu bat: urtero alanbre arantzadunezko milioi erdi tona ekoizten dira, hots, 8 milioi kilometro burdin-hesi, Lurrari 200 aldiz bira emateko adina.

Gaurtik aurrera (asteazkena) eta azaroaren 25era bitarte (larunbata), horma horrek Sarasate pasealekutik igarotzen direnen joan-etorria etengo du. Eta hori da hain zuzen xedea: jendea geldiaraztea eta gogoeta eragitea. Erakusketa bisitatu dute gaur goizean Kulturako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta erakusketaren egileek.

Erakutsitako edukiak -grafikoak, narrazioak eta materialak- Unai Beroiz Nieto, Daniel Burgui Iguzkiza eta Luis Carmona Juanmartiñena kazetari iruindarrek Europako zenbait mugetako hainbat puntutan haien lan profesionalari lotuta 2012 eta 2017 urteen artean aldizka egin dituzten kazetaritza- eta dokumentazio-lanaren fruitua dira.

Egile izateaz gain erakusketaren komisario ere den Daniel Burguiren hitzetan, helburu nagusia, egunotan, jendeari pentsaraztea eta errealitatea erakustea da. Bisitariak axolagabe utziko ez dituen"gerrilla-galeria" gisa deskribatzen du erakusketa. Harresia biratu egiten da, eta aterpeko eremu babestu bat irekitzen da, non objektuak topatuko ditugun. Halaber, aipatzekoa da erakusketaren izaera didaktikoa, errefuxiatuek bizi dituzten harresi eta mugen errealitatearen gaineko testu eta oharren bitartez lortzen dena.

Hainbat neurritako ehun argazkik eta hainbat objektuk osatzen dute erakusketa, hiru argazkilariek Turkia eta Greziako hondartzetan -"mugako" bi aldeetan- topatutako objektu askotarikoek: pasaporteak, arropa, familia-argazkiak eta gizateriaren historian sekulan izan den indarrezko exodo eta migrazio handienaren lekuko diren txaleko puzgarriak. Horien bitartez, erakusketak jendaurrean jartzen ditu mezuak eta akuiluak, eta horiek azaltzeaz gain, emozioak adierazten dituzte eta gaurkotasuna duen gertaera bat deskribatzen dute haren testuinguru politiko, sozial eta dokumentalean.

Iragateak, mugitzen ari den mundua

Udalak bultzatutako Iragateak, mugitzen ari den mundua jarduera eta ekintza kulturalen zikloaren barruan antolatu da erakusketa, xede harturik indarkako migrazioak ulertaraztea eta omenaldia egitea batetik bestera iragaten ari diren milioika pertsonari. Horiek horrela, zikloaren barruan ere, zenbait dokumental proiektatuko dira, Kaveh Bakhtiariren L"Escale adibidez, Iturramako Civivoxean, Manuel Martorellen aurkezpenarekin.

Azaroaren 14an, asteartearekin, Sanduzelaiko Civivoxean, Alice Diopen La permanence filma ikusi ahal izango da, Fermín Martinetek aurkeztua; eta azaroaren 21ean, asteartearekin, Andrea de Georgio eta Luca Pistone egileen Odysseus 2.0. Azaroaren 22an, asteazkenarekin, emanaldi bikoitza egonen da Iturramako Civivoxean. Maltatik etorri berri diren Javier Julio zuzendariak eta Salvamento marítimo GKEko fundatzaileetako bat den Íñigo Gutiérrezek aurkeztuko dute Wait just wait dokumentala, eta ondoren Philp Brink eta Marieke van der Velden egileen The island of all together proiektatuko da.

Zikloa azaroaren 24an amaituko da, ostiralarekin, Mendillorriko Civivoxean, Unax Blanco Azpiri eta Asier García Matíasen Refugiados: camino a ninguna parte filmarekin. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera librea da.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI