Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak coliving eta coworking proiektu bat bultzatuko du Kale Nagusiko 59an, 2018an, zeinak gazte ekintzaileei eraikin horretan bertan bizi eta lan eg

Udalak coliving eta coworking proiektu bat bultzatuko du Kale Nagusiko 59an, 2018an, zeinak gazte ekintzaileei eraikin horretan bertan bizi eta lan eg

Proiektua Demola barruan sartzen da, NUPeko kooperazio-programa bat, erronkak proposatzen dizkiena diziplina anitzetako ikasle-taldeei

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lankidetza-hitzarmena sinatuko dute coliving eta coworking proiektu berri bat bultzatzeko, zeinak enplegurako eta tokiko ekonomiarako ideia interesgarriak dituzten gazte ekintzaileei elkarrekin bizi eta lan egitea ahalbidetuko liekeen. Proiektu horretan bat egiten dute ardatz hauek: etxebizitza eskuratzeko aukera, talde-ekintzailetzarako gunea eta gizarte intereseko proiektuen sorrera. Udalak abiatu duen esperientzia pilotu bat da, non pertsonek etxebizitza bat eskuratu ahal izango duten, enpresa- zein gizarte-proiektu bat abiatzeari lotuta, hartara eraikina bihurtuta gizarte-, teknologia-, ingurumen-, kultura-, eta hiri-berrikuntzarako gune. Kale Nagusiko 59an dagoen Udalaren eraikina aukeratu da horretarako, egun PCHko egoitza. Esperientzia pilotu hau erabat indarrean egoteko muga 2018ko abenduan finkatu da, eta Udalaren asmoa da era horretako ekimenei jarraipena ematea, betiere prozesu osoaren ebaluazioa positiboa bada.

Gaur aurkeztutako proiektua Demola programaren barruan dago, kooperazio-programa berritzaile bat, non enpresa zein erakundeek erronkak proposatzen dizkieten parte hartzen duten unibertsitateetako diziplina anitzetako ikasle-taldeei. Hitzarmenaren helburu nagusia da Udalaren etorkizuneko coliving eta coworking gunea kudeatzeko eredu bat diseinatzea, baita eraikina osorik birgaitzeko ideien ekarpena egitea. Hala azaldu dute prentsaurrekoan Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreorde Cristina Bayona, eta Campus Iberusko Demola programaren arduradun Rafael Continentek.

Kale Nagusiko 59rako ekimena

Iruñeko Udalak Kale Nagusiko 59an kokatutako higiezina jarriko du proiektuaren eskura, egun Pamplona Centro Histórico (PCH) udal enpresaren egoitza dena. Eraikina urtarriletik aurrera erabat hutsik geratzea aurreikusita dago, ordurako PCHren egoitzaren lekualdaketa amaituta egongo baita, Descalzoseko 47-53ra, non Etxebizitza Bulegoarekin batera egongo baita. Kale Nagusiko 59ko eraikinak 1.088 metro koadro ditu, beheko solairuan eta lau altueratan banatuta. Eraikinean 12-14 lagun bizi ahalko lirateke, eta 2003an elementu komunak eta bi solairu birgaitu ziren. Beste bi solairuak bizitzeko apartamentuak izateko prest geratu ziren, baina azkenean hutsik eta erabilerarik gabe geratu ziren.

NUPek Demolarekin lan egiten du Campus Iberusen bidez, Ebroko ibarreko beste unibertsitate batzuekin batera bultzatzen den ekimena. Zehazki, Zaragoza, Lleida eta Errioxako unibertsitateekin. Programaren xedea da ideiak eta enpresa zein entitateendako interesgarriak eta erabilgarriak diren kontzeptu berritzaileak sortzea, eta, aldi berean, sormena bultzatzea eta unibertsitateetako talentua antzeman eta sustatzea.

Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak eta lan-eremu berriak

Elkarrekin bizi eta sortzeko auzo-guneak izena du Iruñeko Udalak planteatutako erronka, eta abiapuntu ditu gazteen lan-prekarietatea eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunak. Egoera horrek, halaber, bat egiten du lan egiteko eta ekintzailetzarako eremu berrien eskariaren gorakadarekin eta lan-esperientzia eta bizitzaren parte bat elkarbanatzeko komunitateenarekin. Esperientziak ondasunak baino gehiago baloratzen diren gune bat bilatzen da, non komunitate-bokazioa duen jendearekin konektatu ahal izango baita, bidaiariak zein bertako biztanleak ezagutu, eta ideia zein baliabideak partekatu.

Gainerako ezagupen arloak alde batera utzi gabe, eta orientazio gisa, proiektu honetan honako espezialitate hauetako ikasleek edo joan den urtean lizentzia eskuratu dutenek parte hartu lezaketela uste da: Soziologia, Politika Publikoen Soziologia, Hezkuntza, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Gizarte Lana, Diseinua eta Arkitektura.

Iruñean, 2017ko azaroaren 7an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI