Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Punta-puntako sei bertsolarik hasiera emango diote bihar, ostegunarekin, Bertsoaroa zikloari, Gurutzeko plazako BHIn

Punta-puntako sei bertsolarik hasiera emango diote bihar, ostegunarekin, Bertsoaroa zikloari, Gurutzeko plazako BHIn

20:00etatik aurrera, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita izango dira taula gainean, eta sarrera librea da

Punta-puntako sei bertsolarik hasiera emango diote bihar, ostegunarekin, Bertsoaroa zikloari. 20:00etatik aurrera, Gurutzeko plazako BHIn bilduko dira Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes "Itturri", Sustrai Colina eta Onintza Enbeita; guztiak ere lehen mailako bertsolariak, txapelketatan eta Iruñeko Udalak programa honen aurreko edizioetan parte hartu ohi izan dutenak. Alaitz Rekondo izango da aurkezlea, eta sarrera librea da.

Abenduaren 2ra bitarte programatu diren zazpi ikuskizunetako lehenengoa da, zazpi hitzordu non sartuta baitaude emanaldiak, bertsolarien belaunaldi gazteen saioa, ikus-entzunezkoak,errezitaldiak, haurrendako antzerki-saio bat, eta hilabeteari buru emateko, Bertsoaroaren programaziotik kanpo baina hari hertsiki lotuta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalerdia, Anaitasuna pabilioian. Bertso-saioez gain, bertsolaritzaren muina sentitzeko zein islatzeko bestelako jarduera batzuk daude programaren barruan, hala nola rock kontzertu bat, tradizioaren eta ahozko transmisioaren garrantziari buruzko dokumental bat, eta literatura eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizun bat.

Sei bertsolariak

Bihar, ostegunarekin, bi nafar izango dira taula gainean: Lazkoz eta Itturri -Euskal Herriko txapeldunordea, 2005ean-. Haiekin batera egongo dira 2009ko Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio, 2014ko eta 2016ko Xilabako txapeldun Sustrai Colina, eta Onintza Enbeita, zeinak haiekin batera parte hartzen baitu ospatzen ari den Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) Arte ederretan lizentziaduna, bertsolari izateaz gain, eta euskal letren munduan egiten du lan. 15 urterekin hasi zen bertsotan ikastolako bertso-eskolan, eta 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bostetan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea: 1997an, 2001ean (urte horretan txapeldunorde izan zen), 2005ean eta 2009an (Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea izan zen). 2013an bigarren geratu zen Amets Arzallus lapurtarraren atzetik. Iritzi-artikuluak idazten ditu prentsarako, eta hainbat euskal musika-talderen letrak idatzi ditu, hala nola Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Anje Duhalde, Mikel Errazkin eta Mikel Markez. 2006an Judith Montero saxofoi-jotzailearekin batera abiatu zuen Ornitorrinkus ekimena, zeinak bertsolaritza eta musika esperimentala fusionatzen baititu.

Unai Iturriaga (Durango, 1974) egungo bertsolaritzako funtsezko figura bat da. Sorterriko bertsolaritza-eskolan ikasia, hiru aldiz izan da Bizkaiko txapeldun, eta 1993az geroztik seitan izan da Txapelketa Nagusiko finalista, 2005ean txapeldunorde geratu zelarik. Bertsolaria izateaz gain, abeslaria eta idazlea ere bada. Igor Elortza kantukidearekin eta Josu Zabala (Hertzainak) musikariarekin batera 7 Eskale eta Gu Ta Gutarrak proiektuak eraman zituen aurrera. Idazle gisa Islada (1997) liburua argitaratu du, haurrei zuzendua; eta Berandu da gelditzeko (1999) eleberria. Gainera, Udaberririk ankerrena (Elkar, 2011) komikiaren gidoigilea da, Durangoko bonbardaketari buruzkoa Espainiako Gerra Zibilean.

Eneko Lazkoz (Etxarri Aranatz, 1983) oso gazte hasi zen bertsolaritzan, eta Eskola arteko txapelketa irabazi zuen 2001. urtean. Orduz geroztik bertsolari ohikoetako bat da txapelketetan zein bertsolaritzarekin lotutako beste hitzordu batzuetan. Finalista izan da Nafarroako azken bertso-txapelketetan, eta 2017ko edizioan, bigarren postua lortu zuen. Egun, beste hainbat bertsolarirekin batera aritzen da prestaketan Lekunberriko bertso-eskolan.

Ander Fuentes "Itturri". 1979an jaio zen, Zubietan, eta irakaslea da. 2006an hasi zen bertsolaritzan, eta Nafarroako bertso-txapelketako sei ediziotan parte hartu du. Hiru aldiz iritsi da finalera: 2009an, 2015ean eta 2017an. Azken honetan, gainera, hirugarren geratu zen. Bi aldiz irabazi du, 2008an eta 2011n, Iruñeko Udalak antolatzen duen Egile berriendako Literatur lehiaketa, bertso-paperen modalitatean.

Sustrai Colina. Lapurtarra da, Urruñakoa (1982). Zuzenbidean lizentziaduna da, eta iritzi-artikuluak egiten ditu ahozko zein idatzizko prentsan. Halaber, hainbat kantaren letrak idatzi ditu. Bertsolaritza irakaslea da, eta Bertsularien Lagunak elkarteko zuzendaritza batzordeko kide. Amets Arzallusekin batera, bertsolaritzak Iparralden bizi duen gorakadaren ikur nagusia da. 2001, 2005, 2009 eta 2013ko Txapelketa Nagusietan finalista izan da. 2008an Xilabako Txapelketan txapeldunorde izan zen; 2010eko eta 2012ko edizioetan, hirugarren; eta azkenik, 2014an eta 2016an, Xilabako txapelak jantzi zituen.

Onintza Enbeita. 1979ko maiatzaren 19an jaio zen Muxikan, Bizkaiko herri txiki batean. Kazetaritzan lizentziaduna da, eta graduondokoduna da Kultur Transmisioan. Kazetari aritu da euskarazko hainbat komunikabidetan: Egunkaria, Berria, eta azken horren Matraka eranskinean, besteak beste. Euskara irakasle gisa lan egin du ere Labayru Institutuan, euskal kultura hedatzea xede duen kultur fundazioa, nahiz eta batez ere bertsolari izateagatik ezaguna den. 2016ko Bizkaiko bertso-txapelketan laugarren geratu zen.

Biharko osteguneko emanaldiaren ondoren, azaroaren 14an, asteartearekin, 19:00etan, Kondestable Civivoxean, zikloko bigarren emanaldia izango da, non bertsoak eta literatura uztartuko baitira formatu berezi batekin, Kafkaren aulkia izenburupean. Iñigo Astiz idazleak emanaldirako espresuki sortutako narrazioari erantzungo diote, bertsoz, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek. Jardun inprobisatuak, beraz, kolorea, atmosfera eta kanpo-begirada erantsiko dizkio kontakizunari. Pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute bertsolariek, Pello Ramirezen txelo eta akordeoi doinuek girotuta.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI