Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ken Zazpi taldeko euskal abeslari Eñaut Elorrietak larunbatean aurkeztuko du bere bakarkako lehenengo lana, Deserriko kantak, Iturramako Civivoxean em

Ken Zazpi taldeko euskal abeslari Eñaut Elorrietak larunbatean aurkeztuko du bere bakarkako lehenengo lana, Deserriko kantak, Iturramako Civivoxean em

20:00etan hasiko den kontzertu honekin emango zaio hasiera Civivox sareko Eszenatokiak zikloaren lauhilabetekoari, eta sarrerek 6 euro balio dute

Euskal musikari eta konpositore Eñaut Elorrietak irekiko du larunbatean Eszenatokiak programa. Iturramako Civivoxean aurkeztuko ditu, kontzertu baten bitartez, Deserriko kantak bere bakarkako lehen lanaren kantak. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euroan daude salgai, Iturramako Civivoxean bertan eta www.pamplonaescultura.es zein www.pamplona.es webguneetan.

Elorrietak kontzertu akustikoa proposatzen du zuzeneko emanaldi zaindu baten bitartez, non ikusleei gonbit egingo baitie bidaiatzera, nork bere barne kartografiako bideetan barnako ibilbidea egitera. Aldi berean, haren musikak aberri, erbeste eta deserri kontzeptuei heltzen die, eta horiek azaleratuko dira ikusleen emozioetan. Berak idatzitako testuez gain, beste poeta eta idazle batzuen testuetara jo du konplizitate bila. Horietako batzuek, hain zuzen, euren azalean bizi izan dute deserri politikoa (Joseba Sarrionandia eta Joan Oliver); beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Eñautek gai soziala bezain intimoa den hori bere egiten du, hitzak eta musika baliatuaz lurralde zatitxo bizigarri bat zedarritzeko.

Eñaut Elorrieta (Gernika, 1975) Ken Zazpi taldearen sortzaile eta abeslaria da, eta horrekin kaleratu ditu Atzo da bihar, Argiak eta Phoenicoperus azken diskoa. 2013an, Eñaut Elorrietaren ibilbide artistikoak bide berri bati ekin zion bakarkako lehen diskoa argitaratu zuenean, Deserriko kantak, Elkar disko-etxearekin. Orduz geroztik bakarlari gisa eta Ken Zazpi taldeko kide gisa aritzen da, kontzertu-bira garrantzitsua egin duelarik hango eta hemengo areto eta antzokietan. Kontzertuan entzun ahalko ditugu bere diskoko kanta hauek, besteak beste: Non dago nire herria, Nire aitaren etxea, Azken balsa eta Deserriko kontradantza.

Civivox Sareak 4 hitzordu antolatu ditu, urtarrilera bitarte, Eszenatokiak zikloaren barruan: kontzertu honekin emango zaio hasiera, azaroan beste bi kontzertu eskainiko dira, eta urtarrilean, azkena. Azaroaren 18an, Mendillorriko Civivoxean, Théâtre Bascule konpainiak Jongle antzezlana taularatuko du,1 eta 3 urte bitarteko haurrendako, bi saiotan. Sarrerak 3 euro balio du. Litusen txanda izango da azaroaren 24an, larunbatarekin, eta soul kontzertu bat eskainiko du, 6 euroan, Sanduzelaiko Civivoxean. Lauhilabetekoari buru emango dio Gussyren popak, urtarrilaren 20an, Iturramako Civivoxean. Sarrerak salgai daude jada, 6 euroan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI