Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Futbol-zelaietan ematen diren pasio sutsuei buruzko Jokoz kanpo komedia, asteazkenean, Borobil Teatroaren eskutik, Antzerki Aroaren udazkeneko edizioa

Futbol-zelaietan ematen diren pasio sutsuei buruzko Jokoz kanpo komedia, asteazkenean, Borobil Teatroaren eskutik, Antzerki Aroaren udazkeneko edizioa

Emanaldia 20:00etan izango da Nafarroako Antzerki Eskolan,eta euskara ikasten duten ikasle-taldeendako prezio berezia izango dute sarrerek

Borobil Teatroa konpainiaren Jokoz kanpo komediak emango dio hasiera, azaroaren 8an, asteazkenarekin, Antzerki Aroa zikloko beste edizio bati, gazte zein helduei zuzendutako euskarazko antzerki zikloari, alegia. Futbol-zelaietan ematen diren pasio sutsuak eta horien oinarri psikologikoa ditu ardatz antzezlanak. Hala azaldu dute, gaur, prentsaren aurrean egindako aurkezpenean. Anartz Zuazuak zuzendu du Jokoz kanpo, eta euskal umore-eszenako hiru erreferente dira aktoreak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota. Asier Sotak aurkeztu ditu antzezlanaren xehetasunak komunikabideekin egindako topaketan, Quiero Teatro konpainiako Belen Alvarezekin batera. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan.

Antzerki Aroko gainerako emanaldiak honako hauek dira: Huts Teatroa konpainiaren Hozkailua, azaroaren 22an, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE); eta Ados Teatroa konpainiaren Idiot Txou, abenduaren 13an, baita ere 20:00etan, NAEn. Antzerki Aroa antzerki-zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatzen dute elkarlanean.

Sarrerak 8 euroan salduko dira, eta gutxienez bost laguneko ikasle-taldeek 5 euroko tarifa murriztua izango dute. Hiru saioetarako abonamendua eskuratzeko aukera ere bada, 18 euroan. Sarrerak eskuragarri daude jada, on-line, www.laescueladeteatro.com webgunean eta aurrez aurre, eskolako leihatilan bertan.

Zinema, telebista eta antzerkiko aktore ezagunak

Borobil Teatroak Jokoz kanpoko agertokia futbol-zelai bihurtzen du, futbolaren munduan maiz ematen diren portaera irrazional eta onartezinak agerian uzteko. Manu eta Martinen istorioa kontatuko zaigu, bi futbol entrenatzaile, zeinek mutil koskorrak entrenatzen baitituzte, kirol miresgarri honek dituen balioak irakasteko asmoarekin. Aspalditik ezagutzen dute elkar. Finalera heltzea lortu dute, eta irabazi egin nahi dute, besterik ez. Garaipena dute bide bakarra erakusteko bizitzan ez daudela jokoz kanpo.

Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreek hezurmamitzen dituzte pertsonaiak. Joseba Apaolaza (Urretxu, 1960) aktore ezaguna da, zineman zein telebistan egindako lanengatik. Pantaila handian, Dias Contados, Silencio Roto eta Kutsidazu bidea, Ixabel filmetan parte hartu du, eta estatuko (Aquí no hay quien viva eta Sin Identidad) zein erkidegoko (Goenkale eta Eskamak kentzen) telesail arrakastatsuetan agertu izan da.

Asier Hormazak (Getxo, 1970) zinema, telebista eta antzerkiaren artean garatu du bere ibilbide profesionala. Argi eta El cazador de dragones filmetan parte hartu du, baita Goenkale eta Vaya Semanita saioetan ere. Asier Sotak (Donostia, 1974) ere eskarmentu handia du antzerkiaren munduan, hainbat konpainiarekin lan egin duelarik. ETBko DBH, Finlandia, Wazemank, Ander eta konpainia eta Goenkalen parte hartu izan du, eta Kultur Errota saioko aurkezlea izan da.

Borobil Teatroa Gipuzkoako konpainia bat da, eta xede du familia osoarendako antzerkia egitea, umorea baliatuta. Aktoreen garrantzia erabatekoa da. Izan ere, atrezzo gutxirekin hainbat agertokitan barna eramaten baitute ikuslea. Zineman eta telebistan eskarmentu handia duten profesionalek eratzen dute taldea, eta horiei esker, Borobil Teatroa konpainiaren lana borobila da.

Beste proposamenak: abentura surrealista bat eta gaurkotasunaren umorezko azterketa bat

Azaroaren 22an Huts Teatroaren txanda izango da. Hozkailua taularatuko dute, Maite eta Karlosen istorioa kontatzen duen komedia bat, ukitu surrealistekin. Biak herriz herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, beste gauza batzuen artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza dago. Jimmyri haren jaioterrian lur emango ziotela zin egin zioten. Nongoa zen galdetzea ahaztu zitzaien ordea. Abentura surrealista baten hasiera da, zeinak zinezko adiskidantza bat azaleratuko baitu, ezinezko bilaketa batean murgildurik. Unai Iturriagak idatzia, eta Manex Fuchsek zuzendua, Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira protagonistak.

Azkenik, Ados Teatroa konpainiaren Idiot Txou antzezlanak Antzerki Aroaren edizio honi buru emango dio, abenduaren 13an. Garbi Losadak zuzendua, eta Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea aktoreekin, umorea baliatuta gaurkotasunaren analisia egiten duen komedia bat da. Bi esatarik eta teknikari batek irratsaio bat egingo dute antzokitik. Irratsaioak entzule gutxi ditu, eta aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin aritzea, edo deiak jasotzen ari diren itxurak egitea, entzule faltsuen rolak hartuaz. Antzezlanaren testua bizia eta aldakorra da (gaurkotasunaren eta herri bakoitzaren araberakoa), eta inprobisazioarekin eta ikusleen interakzioarekin jolasten du.

Iruñean, 2017ko azaroaren 6an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI