Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeendako Mentoring programaren IV. edizioari amaiera eman dio

Iruñeko Udalak laneratzeko zailtasunak dituzten emakumeendako Mentoring programaren IV. edizioari amaiera eman dio

Aholkularitza eta coaching ekimen bat da, AMEDNAko emakume enpresariekin elkarlanean antolatuta eta "La Caixa" gizarte-ekintzak finantzatuta

Iruñeko Udalaren Gizarte Ekintzako Alorreko Gizarteratze eta Laneratze taldearen hamalau emakume erabiltzailek diplomak jaso dituzte gaur goizean, Mentoring para la inserción laboral de mujeres izeneko programan parte hartzeagatik. Ekimenaren laugarren edizioa da, eta programak barne hartzen ditu prestakuntza-jarduerak eta laguntza pertsonalizatua jardunean dauden emakume enpresari eta zuzendarien eskutik, betiere xede harturik laneratzea laguntzea. Mentoringak garapen pertsonaleko harreman bat dakar berekin, halako moduan non eskarmentu edo ezaguera handiko pertsona batek eskarmentu txikiagoa duen bati laguntzen baitio.

Hasieratik programak "La Caixa" gizarte-ekintzaren finantzaketa izan du eta Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AMEDNA - NEEZE) laguntza, zeina coaching eta mentoring jarduerak egiteaz arduratzen baita, eta enplegua bilatzeko ekintzak gauzatzeaz. Gizarte Ekintzako Alorreko zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok, "La Caixa"-ko Nafarroako lurralde-zuzendari Ana Diéz Fontanak eta AMEDNAko presidente Mª Victoria Vidaurrek gaur goizean banatu dizkiete diplomak parte-hartzaileei, horietakoren batek ere hitza hartu duen ekitaldi batean.

Iruñeko gizarte-zerbitzuek eta hiriko enpresa-ehunak elkarrekin lan egiten dute programa honetan emakumeak laneratzeko, hartara haien enplegagarritasuna hobetuz, eta konpetentziak, autoestimua eta lan munduarekin harremana berreskuratzeko tresnak landuz. Baina, horretaz gain, teknika, terminologia eta tresna berriak aplikatzen dira, hala nola enpresa-coachinga eta mentoringa. Era horretako estrategiak prestakuntzari lotuta daude enpresetan, beharrak aintzat hartuta.

Emakumeak laneratzeko mentoringa

Proiektuak hiru fase ditu. Lehenengoan autoezagutza eta prestakuntza landu dira, autoanalisi (AMIA) bat egin eta autoestimua zein automotibazioa indartuta; gero landu dira xede profesionala identifikatzea; lan-merkatuari buruzko nozioak eta gaitasun profesional baliogarriak ingurune dinamiko, global eta zalantzagarrietan.

Bigarren fasean, coachinga abiarazten da, prestakuntza eta garapen pertsonala indartzea bilatzen duten saioen bidez. Hirugarrenean,-mentoringari heltzen dion horretan- parte-hartzaileekin mentoring-saioak egin dituzte mentore aritu diren AMEDNA-NEEZEko zenbait emakume enpresari eta zuzendarik.

Hasiera-hasieratik genero-ikuspegi batek bideratzen du programa, kontuan hartuta emakume bakoitzaren egoera profesionala, bakoitzak nola lortzen dituen konpetentziak eta gaitasunak, baita muga diren oztopoak eta norbera ahalduntzeko beharra ere. Generozko mentoring bat da, AMEDNAk berak diseinatutako metodoari jarraitzen diona, eta mentoring-saioetan genero-sistemak eta -adierazleak txertatzen ditu.

Gizarteratze eta Laneratze Taldea

Gizarteratze eta Laneratze Taldearen (GLT) xedea da lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonek eta aldi berean bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik daudenek beren enplegagarritasuna handitzea, gizarteratze aldera. Hartara, pertsona horien prestakuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen gaitasun profesional, pertsonal eta sozialak garatzen dira.

AMEDNArekin eta "La Caixa" gizarte-ekintzarekin laneratzea bultzatzeko mentoring eta coaching ekimenaz gain, Gizarteratze eta Laneratze Taldeak beste prestakuntza-jarduera batzuk egin ditu: Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonak artatzeko prestakuntza, Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartearekin (AFAN) eta Gaztelan fundazioarekin elkarlanean; eta produkzio-jardueretako laguntzaile izateko bi -horietako bat emakumeendako soilik-, EULENekin eta Gaztelan fundazioarekin elkarlanean. Halaber, Gizarteratze eta Laneratze Taldeari lotutako Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzuak bertako erabiltzaileen azterketa egin eta haiendako eskaintzak kudeatzen ditu.

Iruñean, 2017o azaroaren 3an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI