Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Txoborro eta Tor magoek Aztikeriak ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, Sanduzelaiko Civivoxean, haurrendako euskarazko programazioaren barruan

Txoborro eta Tor magoek Aztikeriak ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, Sanduzelaiko Civivoxean, haurrendako euskarazko programazioaren barruan

Bi saio egingo dira, 12:00etan eta 18:00etan, eta sarrerak online zein Civivoxean bertan eros daitezke, 3 euroan

Txoborro eta Tor magoek Aztikeriak ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, bi saiotan, Sanduzelaiko Civivoxean, Iruñeko Udalak antolatzen duen haurrendako euskarazko programazioaren barruan. Saioak 12:00etan eta 18:00etan izango dira, eta sarrerak 3 euroan salduko dira. Sanduzelaiko Civivoxean bertan zein online eros daitezke, www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan.

Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Hori da ikuskizunaren abiapuntua. Txoborro eta Tor magoak dira magia eta antzerkia bat egiten diren ikuskizun honen protagonistak, hartara sortuta unibertso magiko bat non antza ezerk ez duen zentzurik. Karta-joko, desagerpen, asmakizun eta bestelako balentrien artean, neurri handiko eskapismo-saio bat egingo dute, baita ikusleren bat lebitarazi ere. Saioa 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Akelar 2012an sortu zen, bi mago horien elkarlanetik. Taula gainean bi mago izatean irekitzen diren aukera zabalak esploratzeko asmoarekin sortu zen, bi magorekin eragin handiagoko efektu magikoak lortu baitaitezke, baita saio ikusgarriagoak ere. Akelarrek era guztietako magia-ikuskizunak zein -zerbitzuak diseinatu eta ekoizten ditu, proiektu guztietan sormena eta berrikuntza nagusi direlarik. Biek eskarmentu handia dute hala ikusleen aurrean nola beste agertoki batzuetan, telebistan adibidez, non parte hartu baitute hainbat proposamenetan: Txoborro ETBko Magoak saioko gidoilaria da, eta Tor, ETBk egunero ematen duen 3txulo haurrendako saioan agertzen da, trukoak egiten. Halaber, maila nazionaleko beste telebista kate batzuetan parte hartu dute, hala nola Antena 3en eta La1n, erkidegokoetan -Canal 4 Navarra-, zein tokikoetan -Hamaika Telebista, Telebilbao, BizkaiaTV eta Tele7-.

Larunbateko emanaldiaren ondoren, Iruñeko Udalaren haurrendako euskarazko programazioa azaroaren 18an itzuliko da, larunbatarekin, 18:00etan, Iturramako Civivoxean, beste bi saiorekin. Amaia Elizagoienek eta Olaia Inziartek Itoitz. Urpeko ipuinak antzeztuko dute, musika, ipuin-kontaketa eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizuna.

Iruñean, 2017ko azaroaren 2an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI