Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Siria hiltzen duten amodioen artean estreinatuko da larunbatean Iruñean, Siriako holokaustoa salatzeko diziplina askotariko ikuskizuna

Siria hiltzen duten amodioen artean estreinatuko da larunbatean Iruñean, Siriako holokaustoa salatzeko diziplina askotariko ikuskizuna

Sarrerak 15 euroan daude salgai, eta bildutako dirua errefuxiatu siriarrei banatuko zaie, ACNURekin elkarlanean

Siria hiltzen duten amodioen artean estreinatuko da Iruñean, azaroaren 4an, larunbatarekin, Siriako herritarrek bizi duten holokaustoa salatzeko diziplina askotariko ikuskizuna. Arteen arteko gerra bat antzezten da, zeinak oinazea eraldatu eta dantza, musika-nota, ipuin, abesti eta abar bihurtu nahi baitu. Zer gertatuko ote zen Siriako ustezko gerra arte-diziplinen arteko gerra balitz? Litekeena da biktima siriarrak orain izatea unibertsoko biktimarik zorionekoenak eta munduko herritarren inbidiaren jomuga. Arteari hitza eman nahi zaio, ozen askoa, ezer aldatuko badu, aldaketa hori izan daitekeen txikiena bada ere. Musika zuzenean, dantza garaikidea, irudiak, poesia eta narrazio siriarrak; horiek guztiek gerra alternatibo bat proposatzen digute, gizakion indarkeria baino hiltzen ez duena.

Kulturako eta Hezkuntzako Alorreko zinegotzi ordezkari Maider Belokik gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan ikuskizuna, zeina larunbatean antzeztuko baita, 20:00etan, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumeko Ganbera Aretoan. Prentsaurrekoan izan dira, baita ere, eszena-zuzendari eta koreografo Josu Múgica eta musikari, aktore zein dantzariak. Testuen egilea den Nemer Salamun errefuxiatu siriarrak ere parte hartu du bideokonferentzia bidez.

Sarrerak jada salgai daude, 15 euroan, eta bildutako dirua errefuxiatu siriarrei banatuko zaie, ACNURekin elkarlanean. Horretaz gain, bihar, ostiralarekin, topaketa bat egongo da ikusleekin, Barañain Auditorioan, 19:30ean; eta toki horretan bertan, 20:00etan, dokumentalen emanaldi zikloa hasiko da, Boris Ljkine-ren Hope filmaren proiekzioarekin (sarrera librea da). "Cinéma vérité" moduko narrazio honek nigeriar emakume baten eta kamerundar gizon baten bidaia etsigarria kontatzen digu, Afrikako iparraldean barna, Europa amets dutelarik. ACNUReko Jaime Aznarrek aurkeztuko du filma.

Siria hiltzen duten amodioen artean dantza garaikidea, musika, irudiak, poesia eta arte komunitarioa uztartzen dituen diziplina askotariko ikuskizuna da. Zeharkako ikuskizuna da, arte eszenikoen berritzailea, bozgorailua izan nahi duena holokausto siriarra salatzeko. Izan ere, ikuskizun hau arte komunitarioko mundu mugimendu batean txertaturik dago, non arte eszenikoak eta aktibismo sozial eta politikoa elkarri lotzen baitzaizkio.

Nemer Salamun errefuxiatu siriarrarenak dira testuak, eta irakurgai daude https://siriaentreamoresquematan.wordpress.com webgunean eta https://www.facebook.com/siriaentreamoresquematan/ Facebookeko orrian.

Ikuskizun horrekin hasiko da Siriako errefuxiatuen egoeraren inguruan kontzientziatzeko Iruñeko Udalak azarorako antolatu duen jarduera sorta. Iragateak izena du, jardueren eta kultura-ekintzen ziklo bat da, xede duena indarkako migrazioen fenomenoa ulertaraztea eta omenaldia egitea batetik bestera iragaten ari diren milioika pertsona horiei. Izan ere, gure hiriak tokia eginen die kale, auditorium eta gune zibikoetan, etengabe mugitzen ari den mundu horri buruzko erakusketei, mintzaldiei, arte eszenikoei eta dokumentalei.

Iragateak, mugitzen ari den mundua ekimenaren barruan, ikuskizunaz gain, dokumentalen emanaldi ziklo bat egongo da, eta Arrastoak erakusketa ikusgai egongo da, Sarasate pasealekuan, azaroaren 8tik 25era.

Siria hiltzen duten amodioen artean

Baluarte, azaroak 4. 20:00. Sarrera: 15 euro (bildutako dirua errefuxiatu siriarrei banatuko zaie, ACNURekin elkarlanean).

Dramaturgoa: Nemer Salamun

Koreografoa eta eszena-zuzendaria: Josu Múgica

Dantzariak: Garazi Etxaburu Aulestia eta Agustín Alzaga Martínez

Aktorea: Leire Ruiz

Bideo-sortzailea: Acrónica producciones S.L.

Argiztapena: GLOBAL Servicios Culturales eta Miriam Zaragüeta.

Dantza-aholkularia: Ana Moreno

Ekoizlea: Raúl Madinabeitia

Musikariak, zuzenean: Adela Martín (pianoa), Salvador Contreras Gila (klarinetea), Anna Siwek (biolina) eta Tomasz Przylecki (biolontxeloa).

Denboraren Akaberarako Koartetoa. Olivier Messiaen. 1940an, Olivier Messiaen presoendako zelai alemaniar batean sartu zuten, eta hor, besteak beste, klarinete-, biolin- eta biolontxelo-jotzaile bana ezagutu zituen. Haientzat idatzitako trio labur baten arrakasta ikusita, interludioaren mugimenduetan beste zazpi gehiago gehitu zituen, bai eta piano bat ere musika taldean, Denboraren Akaberako Koartetoa sortzeko.

Iruñean, 2017ko azaroaren 2an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI