Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Manez eta Kobreak taldeak, Thierry Biscaryren proiektu berriak, kontzertua eskainiko du ostegunean Kondestable Civivoxean

Manez eta Kobreak taldeak, Thierry Biscaryren proiektu berriak, kontzertua eskainiko du ostegunean Kondestable Civivoxean

Kalakan taldeko kide ohiaren taldeak musika tradizionala eta egungo soinuak nahastuko ditu, 19:30ean izango da, eta sarrera librea da

Manez eta Kobreak Kalakan taldeko kide ohi den Thierry Biscaryren proiektu berriak kontzertua eskainiko du ostegunean, 19:30ean, Kondestable Civivoxean. Musika-abentura berri honetan Biscaryrekin (Manez) batera izango dira kobreak delakoak. Ana Telletxea (ahotsa, akordeoia), eta Fermín Garaikoetxea "Mintxo" (ahotsa, tronpeta, bonbardinoa) iruindarrak, Vianney Desplantes (ahotsa, bonbardinoa), Bixente Etchegaray (ahotsa, tronpeta), eta Laura Etchegoyen (ahotsa, saxofoia). Egungo soinu freskoak eta doinurik itsaskorrenen bizitasuna tradizioarekin nahastea. Hori da talde honen musikaren bereizgarria.

Urtero Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarrekin antolatzen duten programazioaren barruan sartzen da kontzertua. Sarrera, programa honetako gainontzeko emanaldietan bezala, librea da.

Manez

Manez da Thierry Biscaryren (Anhauze, 1976) izen artistikoa. Hainbat taldetan abeslari gisa aritu eta gero -tartean Kalakan-, Thierryk bere kantu propioak aurkezten ditu Manez eta Kobreak taldearekin. Bertan, barru-barruko testigantzatik abiatuta, senide, bizilagun, lagun eta ezagunen pasadizoak kontatzen ditu.

Abeslariak poeta eta bertsolariei eskatu die elezahar eta kondaira horien letra idaztea. Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euskitze, Aurelia Arkotxa zein Itxaro Bordak hezurmamitu dituzte hainbat pertsonaia: Behorlegitik alde egiteko behar bezainbeste zailtasun dituen Joana gaztea; haren semearen bizitza kudeatu nahiko lukeen Baigorriko nekazaria; etxez etxe eskean dabilen Arnegiko Martin Beltza ijitoa; zorigaitza gainditzeko dantza egiten duten Bermeoko alargunak; Manezen ondoan urte batzuk igaro ondoren Adur ibaian itotzen den Ñakosa; haien bakardadeak elkartzeko aukera eztabaidatzen duten Elizondoko bi alargun... Horien eskutik, kontzertuak herri poetiko bat eskaintzen du, egiazkoa zein asmatutakoa, sentimenduz betea.

... eta kobreak

Metal musika jotzaile hauek, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Taldearen erreferentziak hauek dira: Behe Nafarroako neska-mutilak (jai batzordetako gazteak, zeinak etxez etxe eske ibiltzen baitira), Garaziko Ramuntcho orkestra, koblakariak eta elizetan, tabernetan edo bazkari familiarretan kantatzen duten gizon-emakumeak. Eszenatokian taldeko kide bakoitzak pertsonaia bat dauka. Pertsonaia bakoitzak arrazoi ezberdinengatik etxetik alde egin du. Denak nomadak bihurtu dira eta batzuk ofizio berri bat hartu dute. Horrela jende asko ezagutu, munduaren aniztasuna ikusi eta eguneroko drama ttipiak behatu dituzte.

Iruñean, 2017ko urriaren 31n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI