Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalaren antolaketa berrian bi alor sortu dira: Komunitate Garapena eta Gardentasuna, Berrikuntza eta Hizkuntza Politika

Udalaren antolaketa berrian bi alor sortu dira: Komunitate Garapena eta Gardentasuna, Berrikuntza eta Hizkuntza Politika

Udalaren kudeaketa hamar alorretan egituratzen da, eta horietako bik zuzendaritza eta idazkaritza teknikoa partekatuko dute

Iruñeko alkate Joseba Asironek gaur goizean sinatu du Iruñeko Udaleko kudeaketa alorrak berregituratzen dituen Udal antolaketari buruzko dekretua. Udalaren antolaketa berrian hamar alor egongo dira, orain arte baino bi gehiago. Komunitate Garapeneko Alorra eta Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra sortu dira. Halaber, 2015eko irailaz geroztik Berdintasuneko eta LGTBQIko zinegotzi berezia zena mailaz igo, eta zinegotzi ordezkaria izango da.

Udal antolaketari buruzko dekretu honek, zeinak 2015eko irailean sinatutakoa ordezten baitu, honako alor hauek ezartzen ditu: Alkatetza; Komunitate Garapena; Berdintasuna eta LGTBQI; Herritarren Partaidetza eta Gizarte Ahalduntzea; Hiri Ekologia eta Mugikortasuna; Gardentasuna, Berrikuntza eta Hizkuntza Politika; Gizarte Ekintza; Hiri Bizigarria eta Etxebizitza; Kultura eta Hezkuntza; Tokiko Ekonomia Jasangarria, eta Herritarren Segurtasuna eta Elkarbizitza. Hamar zinegotzi ordezkari egongo dira, eta udal-gobernua osatzen duten lau alderdi politikoak arduratuko dira alorrak kudeatzeaz: EH Bildu, Aranzadi, Izquierda Ezquerra eta Geroa Bai, zeinak organigrama berri honetan gobernu-ardurak hartzen baititu.

Komunitate Garapeneko Alor berriko zinegotzi ordezkaria Esther Cremaes (Geroa Bai) izango da. Besteak beste, honako gai hauen eskumena hartuko du bere gain : Gizarte Garapeneko Plan Zuzentzailea egitea, Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitarioen kudeaketa, eta prebentzio ekintza komunitarioko lantaldeak. Gazteriako Unitatea eta Kirol-gaiak ere barne hartuko ditu. Alorrak zuzendaritza eta idazkaritza tekniko propioak izango ditu.

Udal antolaketari buruzko dekretu berriak Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra ere sortu du, Aritz Romeo (EH Bildu) zinegotzi ordezkariak zuzenduko duena. Barne hartuko ditu zerbitzu juridikoak, kontratazio publikoa zein euskararen erabilera eta sustapena, eta zuzendaritza eta idazkaritza teknikoa partekatuko ditu Alkatetzarekin. Azken alor honen menpe egongo dira protokoloa, komunikazioa, Estrategia Bulegoa, eta administrazioaren koordinazio teknikoa (Udal Gerentzia), besteak beste.

Beste berrikuntzetako bat da Berdintasuneko eta LGTBQIko zinegotzi ordezkaria zena mailaz igo, eta zinegotzi ordezkari izango dela. Laura Berrok (Aranzadi) izaten jarraituko du, eta zuzendaritza eta idazkaritza teknikoa partekatuko ditu Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrarekin. Manuel Millera (Aranzadi) izango da alor horretako arduraduna, behin Iruñeko Udaleko zinegotzi kargua hartu eta gero, azaroaren 2ko Osoko Bilkuran, Alberto Labargaren ordez.

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkaria aldatzen da. Itziar Gómezek (Geroa Bai) Aritz Romeo ordeztuko du alor horretako buru gisa. Gainontzeko alorretako arduradunak mantenduko dira: Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkaria Joxe Abaurrea (EH Bildu) da; Tokiko Ekonomia Jasangarrikoa, Patricia Perales (EH Bildu); Gizarte Ekintzakoa, Edurne Eguino (IE); Hiri Ekologia eta Mugikortasunekoa, Armando Cuenca (Aranzadi), eta Kultura eta Hezkuntzakoa, Maider Beloki (EH Bildu).

Iruñean, 2017ko urriaren 30ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI