Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Azaroaren 5ean amaituko da Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketara aurkezteko epea, poesia, narrazio eta bertso-paperak modalitateetan

Azaroaren 5ean amaituko da Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketara aurkezteko epea, poesia, narrazio eta bertso-paperak modalitateetan

Lehen hiru sariek 2.500 euro joko dute; bigarrenek, 1.000 euro; hirugarrenek, 500 euro; eta lau aipamenek, 250 euro

Azaroaren 5ean amaituko da Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Lehiaketa honen XXVII. edizioan, hiru modalitate daude: poesia, narrazioa eta bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren formazko arauekin bat). Hiru sari daude modalitate bakoitzeko, eta aurkeztutako lan guztien artean banatuko diren lau aipamen. Lehen sariek 2.500 euro joko dute; bigarrenek, 1.000 euro, eta hirugarrenek, 500 euro. Lau aipamenek 250 euroko saria dute, aipamen bakoitzeko. Sariak ex-aequo eman ahalko zaizkie zenbait lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.

Lehiaketan nafarrak diren edo helbidea Nafarroan duten egileek parte hartu dezakete. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake modalitate bakoitzeko; gaia librea da, euskaraz idatzita egon behar du eta jatorrizkoa izan. Haien izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute parte hartu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Halaber, aurretiaz bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.

15 orrialde edo 25 ahapaldi, gutxienez

Aurkeztutako lanen ezaugarri teknikoei dagokienez, poesia eta narrazio laburren kasuan lanak gutxienez 15 orrialdekoak izango dira, betiere tarte bikoitza utzirik eta alde batetik bakarrik mekanografiaturik. Bertso-paperek gutxienez 25 bertso-ahapaldi izanen dituzte, elkarrekin batasuna osatzen duten gai ezberdinak gara daitezke, betiere, bertsolaritzaren arau formalak betez.

Lanak Udalaren erregistroetan aurkeztu behar dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako tokietan. Lan bakoitzaren bosna kopia aurkeztu beharko dira, izenorde batez sinaturik, zein modalitatetara aurkezten den adieraziz. Kopia horiekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, non sartuko baitira kasuan kasuko izengoitiari dagozkion egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

Epaimahaiko presidente Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria izanen da. Berarekin batera hiru literatur aditu egongo dira, horietako bat, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.

Iruñean, 2017ko urriaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI