Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Iruñeko ikastetxeendako programa berria jarri du abian: txalapartari buruzko kontzertu didaktikoak, gaztelaniaz, euskaraz, eta ingelesez

Udalak Iruñeko ikastetxeendako programa berria jarri du abian: txalapartari buruzko kontzertu didaktikoak, gaztelaniaz, euskaraz, eta ingelesez

Ikastetxeek doan eska ditzakete Hutsun Txalapartak emango dituen kontzertuak, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduak

Iruñeko Udalak kontzertu didaktikoen programa berria jarri du abian, Hutsun Txalaparta Taldearen eskutik, 2017-2018ko ikasturterako. Kontzertuak doakoak dira Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduendako, eskola-ordutegiaren barruan egingo dira eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude. Parte hartu nahi duten ikastetxeek Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko alorrarekin jarri behar dute harremanetan, educacionpamplona@pamplona.es helbidearen bitartez. Ikastetxe bakoitzak behin bakarrik eman behar du izena, eta beraz, hainbat ikasgela elkartzen ahalko dituzte saio bakar batean, modu horretan ahalik eta ikasle gehienek ikus dezaten kontzertua.

Ekimen honen helburua da instrumentu tradizional honen bilakaera hedatzea. Saioan musika-ibilbide bat egiten da, urratsez urrats, zeinaren bitartez 60ko hamarkadako txalaparta tradizionala eta txalaparta garaikidea uztartzen baitira. Jatorriaz eta txalaparta mota desberdinez gain, tobera eta kirikoketa azalduko dira ikuskizunean. Ikasleek jardueran parte hartzen ahalko dute, galderak eginez edo taula gainera igota boluntario gisa.

Kontzertuak musika-ikasgelan egiten ahal dira, ekitaldi-aretoan eta ikastetxeko patioan ere. Ikastetxeek proiektagailua eduki ezean, azalpenak tamaina handiko laminen bidez egingo dira. Behar izanez gero, soinu-ekipamendua taldeak berak eramango du; ikuskizuna hasi eta ordubete lehenago joango da eta beharrezkoa den materiala muntatuko du 30 minutuan.

Hutsun Txalaparta 2011n sortu zen, eta Simón Ahechu Agarraberes, Mikel Hernández Urrutia eta Anai Gambra Uriz dira taldekideak. Kontzertu didaktikoak egin dituzte Iruñea, Tutera, Bergara, Viana, Zangoza eta Deikazteluko ikastetxetan. Hasieratik, taldearen helburuak hiru izan dira: ikerketa, dibulgazioa eta sorkuntza artistikoa. Sorkuntza artistikoen artean azpimarratzekoak dira zirku garaikideko Lurrak ikuskizuna, Jaso, Escrich eta Lizarraga musikariekin egindako elkarlana jazzaren inguruan, Basajaun Iruñeko Ganbera Abesbatzarekin eta Magnificat Josu Elberdin eta Nafarroako Abesbatzen Elkartearekin.

Iruñean, 2017ko urriaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI