Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak harrera egin die Hartutako Kalte Zerebrala duten haurrekin jarduten diren bi elkarteri, gaitz honi eskainitako nazioarteko egunean

Iruñeko Udalak harrera egin die Hartutako Kalte Zerebrala duten haurrekin jarduten diren bi elkarteri, gaitz honi eskainitako nazioarteko egunean

Alkatea Hiru Hamabi | 3/12 elkarteko familiekin eta MusicAvanzako errehabilitazioko musikariekin izan da

Gaur goizean, Udalbatzak, Iruñeko alkate Joseba Asiron buru zuela, harrera egin die Hartutako Kalte Zerebrala duten haurrekin jarduten den Hiru Hamabi | 3/12 elkarteari eta musikaren bidez errehabilitazioa bilatzen duen MusicAvanza erakundearen proiektuko ordezkaritza bati. Iruñeko Udalak bat egin du modu horretan nazioartean urriaren 26an ospatzen den Hartutako Kalte Zerebralaren egunarekin.

Udalarekin elkarlanean aritu ohi den elkarte honek lau urte daramatza HKZk haurrengan ere eragina baduela gogora ekartzen, haiek ere izan baititzakete garezur zein garuneko traumatismoak, nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak, tumoreak zein iktusak. Azpimarratu nahi du, halaber, behin lehenengo trauma gainditzean, haurren errehabilitazioak berariazko profilak dituela. Harrera-aretoan egindako ekitaldian izan dira, udal-taldeetako ordezkariez gain, Hiru Hamabi elkarteko presidente Yolanda Fonseca eta MusicAvanzako zuzendari Santy March.

Musika terapia gisa, baita haurrekin ere

Nafarroako Hiru Hamabi | 3/12 elkartea jaio ondoren hartutako kalte zerebrala duten haurrekin eta haien familiekin lan egiten duen bakarra da estatuan. Une honetan Nafarroako 10 familia dira elkarteko kide. Datorren hilabetean lau urte beteko ditu, eta sortu zenetik Iruñeko Udalarekin elkarlanean aritu da, bai bide-segurtasuneko kanpainetan (Mugikortasunaren Astea), bai errealitate hori ikusarazteko proiektuetan ikastetxeetan zein instituzioekin egindako topaketetan. Gaur egun, elkarteko kide diren bi haur -biak iktus baten biktimak- etengabeko musika-prestakuntza jasotzen ari dira, MusicAvanzaren eskutik.

Bestalde, MusicAvanza irabazi asmorik gabeko erakunde bat da baita ere, 2014an sortua; garunaren errehabilitazioa lantzen du musikaren bidez eta, gaur gaurkoz, haurrak laguntzera bideratuta dago. MusicAvanzak, Hiru Hamabiren eskutik, Musika Haurren HKZrentzat formatu txikiko kontzertua eskainiko du larunbatean, 18:30ean, Kondestablearen jauregiko Areto Gotikoan.

Santy Marchek, bi iktus izan dituen biolin-jotzaile profesionalak, eta Javier Lópezek, entzefalitis baten ondorioz HKZ duen piano-jotzaileak, Irlandako folkean oinarritutako programa bat joko dute, zeina baliogarria gertatu baitzitzaien motibazio zein errehabilitazio metodo gisa. Haiekin batera Carmen Mateos izango da, abeslaria eta Madrilgo Díaz Fundazioko errehabilitazioko medikua. Kanten arteko atsedenaldietan medikuak musikak garunean eragiten dituen mesedeak azalduko ditu. Musika eta dibulgazioa uztartzen dituen saio honetarako sarrera librea izango da.

Iruñean, 2017ko urriaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI