Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Azaroaren 2an hasiko da Bidegorrien Planean parte hartzeko fasea, ziklo-sare berriaren oinarrizko proposamena lantze aldera

Azaroaren 2an hasiko da Bidegorrien Planean parte hartzeko fasea, ziklo-sare berriaren oinarrizko proposamena lantze aldera

Bi lansaioetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 010ean, 948 420 100ean edo movilidad@pamplona.es helbidean

Heldu den azaroaren 2an izanen da 2017-2022 aldirako Bidegorrien Plan berrian lan egiteko parte-hartze fasearen lehengo saioa, eta azaroaren 9an bigarrena. 2005eko plana ordezkatuko duen plan hori prestatzeko lanetan ari da uneotan Iruñeko Udala. Ekimen honen helburua da mugikortasun-eredu berri baten diseinua sustatzea, betiere Mugikortasun Jasangarriko Itunarekin bat, oinarri hartuta sistemaren jasangarritasuna, irisgarritasuna, segurtasunazein eraginkortasuna; eta kolektibo zein pertsona guztiak barne hartzea, horretarako garraiobide jasangarriagoei bultzada emanez, bizikletari, adibidez. Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak eta Mugikortasuneko arduradun Alexia Cantok eman dute xehetasun guztien berri gaur goizean, prentsaurrekoan.

2017-2022 aldirako Bidegorrien Plana lehen fasean da, hots, plana egin eta idazteko fasean. 2017an honako lan hauek egiten ari dira: Iruñean dagoen bizikleta-mugikortasunaren egoeraren eta dauden azpiegituren deskribatzea, ikerketa eta diagnostikoaren bidez; sare berrian esku hartzeko irizpideak zehaztea; eta oinarrizko proposamena zedarritzea, etorkizunean jarduketak gauzatzeari begira. Aldi berean, dagoen sarean gauzatuko diren hobekuntza jakin batzuk prestatzen ari dira. Bigarren fasean, zeina 2018an gauzatuko baita, xehetasun teknikoak zehaztuko dira: batetik ziklo-sare berriaren ezaugarriak, eta, bestetik, proposatutako esku-hartzeen plangintza eta programazioa horiek abian jartzeko.

Lansaioak informazioa emateko eta proposamen inguruan eztabaidatzeko

Planaren erredakzio-fasearen barruan kontsulta partizipatibo bat dago, non eztabaidatuko baitira egungo sarea aztertzetik eta ziklisten mugikortasunaren diagnostikotik ateratako ondorioak, eta definituko baitira, baita ere, Iruñeko ziklo-sare berrian esku hartzeko irizpideak eta aipatu sarearendako oinarrizko proposamena egingo baita. Kontsulta partizipatiboak bi saio izango ditu. Bietako edozeinetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta (948 420 100, mugikorretik, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada), edo mezu bat bidalita movilidad@pamplona.es helbidera. Saioen antolakuntza egiteko bertaratuko diren lagunen arabera, gomendagarria da izena ematea saioa noiz eta gutxienez bi egun lehenago.

Lehengo saioan, azaroaren 2koan, hasierako azterketa eta diagnostikoa jorratuko dira, baita ziklo-sare berrian esku hartzeko irizpideak ere. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Nafarroako Blanca aretoan izanen da (Navarrería kalea, 39). Saioaren lehenengo zatian mahai gainean jarriko dira abiapuntu izan diren datuen analisia eta diagnostikoa, eta mugikortasun-azturen eta egungo azpiegitura ziklisten balorazioaren inguruko inkestaren emaitzak. Bertaratuek komentarioak elkartrukatu ostean, sare berrian esku hartzeko irizpideak azalduko dira, eta eztabaida egingo da. Bilera amaitzeko ateratako ondorioen laburpena egingo da, eta saioa ebaluatzeko fitxa bat bete beharko da.

Bigarren saioa azaroaren 9an izango da, toki eta ordu berean. Oinarrizko sarearen proposamenari helduko diote bertaratuek, planoei erreparatuta iritziak elkartrukatuz, eta, baita ere, saioa ebaluatzeko fitxa bete beharko dute.

1.000 iritzi, mugikortasun-aztura eta azpiegitura ziklisten inguruko inkestari esker

Azaroaren 2an egitekoa den lehenengo saio horretan aurkeztuko dira mugikortasun-azturen inguruan eta egungo azpiegitura ziklisten balorazioaren inguruan iruindarrei egin zaien inkestaren emaitzak. Inkesta horren jomuga zen herritarren artean mugikortasun-azturetan izandako aldaketen berri izatea eta jakitea nolako pertzepzioa duten egungo sare ziklistaz bezainbatean. Galdetegi laburra zen, zeinaren bitartez hauteman baitira eguneroko mugikortasun-premiak eta horiek asetzeko funtsean erabiltzen diren garraiobideak. Halaber, galdegiten zen bizikleta erabiltzeko norberaren zein hiriaren baldintzen inguruan, hots, zein baldintza bete beharko lituzkeen Iruñeak bizikletan mugitu ahal izateko.

Inkesta Iruñeko hainbat auzotako kaleetan eta online egin zen, Iruñeko Udaleko mugikortasuneko webgunearen bitartez eta sare sozialetan. Guztira, 1.000 bat iritzi jaso dira (% 50 online eta % 50 aurrez aurre, Iruñeko auzo guztiak aintzat hartu direlarik).

% 72k azpiegitura ziklista eskatzen du, eta autoz egiten diren joan-etorriak laburrak dira, eta zama gabeak

Bildutako datuekin bat, inkestatutako lagunen % 77,2k adierazi du Iruñean bizikleta gehiago erabili dezaten azpiegitura ziklista gehiago egon beharko liratekeela, % 43k aipatu du kalean aparkatzeak seguruagoa izan beharko lukeela, eta % 37,2k esan du bizikleta etxean gordetzeak errazagoa izan beharko lukeela.

Bada datu azpimarragarririk: inkestatutako lagunen % 41 autoz mugitu ohi dira, joan-etorri gehienak 2 eta 5 km artekoak dira, eta horien % 66k ez du ez lagunik ez zamarik garraiatzen; beraz, autoz mugitzen diren erabiltzaileen % 27,06ren logistika bateragarria da bizikletaren erabilerarekin.

Bestalde, bizikleta erabili ohi duten erabiltzaileei galdetzean zer aldatu beharko litzatekeen galtzadan ibil daitezen, % 40,54k esan du jada galtzadan ibiltzen dela, eta % 18,2k ez litzatekeela inolaz ere galtzadan ibiliko. Gainerako erantzunak askotarikoak dira: zirkulazio gutxiago egotea, ibilgailuak abiadura motelagoan ibiltzea, bideko gainerako erabiltzaileen errespetua eta, gutxiagotan aipatu bada ere, galtzadan ibiltzen diren ziklista kopurua handitzea. Datuok aditzera ematen dute prestakuntza, zirkulazioaren baretzea eta komunikazioa behar-beharrezkoak direla arestian aipatutako % 18 horrek ikasi eta ikus dezan galtzadan ibiltzea posible dela.

Iruñean, 2017ko urriaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI