Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Lezkairuk 13.000 m2-ko plaza bat izango du auzoaren erdigunean azaro amaieratik aurrera, Alfredo Landa parkearen hegoaldean, hari jarraitutasuna emand

Lezkairuk 13.000 m2-ko plaza bat izango du auzoaren erdigunean azaro amaieratik aurrera, Alfredo Landa parkearen hegoaldean, hari jarraitutasuna emand

Zabuak, lau egonleku, pergola bat, berdeguneak eta zuhaitzak izango ditu, baita bizikletak aparkatzeko euskarriak eta iturri bat ere

Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek Lezkairuko Erdiguneko plaza bisitatu dute gaur goizean. Obra hau Alfredo Landa parkearen hegoaldean dago, Joan Paulo II.aren etorbideak eta Katalunia kaleak mugatzen dute, baita Mutiloagoiti eta María Lacunza kaleek ere. Excavaciones Fermín Osés SL enpresak berriz abiatu zituen joan den ekainean Erdiguneko plaza gauzatzeko lanak, eta laster urbanizazio-prozesua amaituta egongo da.

Zinegotziek, obra-zuzendaritzako eta eraikuntza-enpresako kideek lagunduta, aukera izan dute ikusteko amaitzear den ia 13.000 m²-ko itxura erregularreko gune hau -Gazteluko plazaren antzekoa neurrian-, zeina lotune izango baita Alfredo Landa parkearen eta Lezkairuko hegoaldearen artean eta Joan Paulo II.aren etorbidearen eta auzoaren ekialdearen artean, baita bizikidetza ludikorako gune ere. Bertako zorua egiteko harri artifiziala (granitoa imitatzen duen gris artiko koloreko lauza) eta galtzada-harriak (hori, granate eta hormigoi kolorekoak) erabili dira, horiek baitira plaza txertatzen den inguruneko material nagusiak, hartara multzo bisual harmoniko progresiboa eratuta.

Udal-jarduketa honek, denetara, 19.000 m2-ko azalera batean izan du eragina. Plazak 13.000 m2 betetzen ditu, eta beste 6.000 horiek L itxurako espazio bat betetzen dute, metalezko pergolaren albo batean, non etxebizitza-blokeak eraikiko baitira.

Elkarrekin egoteko eta paseatzeko gune bat

Auzotarren bizikidetzarako gune izateko sortu den plaza batean nahitaezkoa den bezala, Erdiguneko plazan lau egonlekuparatu dira, multzoka, elkarrekin egotea errazteko, betiere modu eroso eta atseginean. Alde horietan etorkizunean itzala emango duten landare-elementuendako eremuak ere egongo dira. Guztira 30 banku paratu dira, hormigoi armatu moldekatu eta jarraitukoak eta egurrezko beste 30 paratuko dira. Egitura metalikoa eta zurezko listoiak dituen pergola bat instalatuta dago jada, etorkizunean merkataritzagunea izango den horretatik gertuen dagoen aldean.

Halaber, Erdiguneko plazan haurrendako jolastoki bat dago, zeinak zabu inklusiboak baititu; haur txikienendako pentsatuta dago, eta alboko Alfredo Landa parkeko haurrendako jolastokiaren osagarri da, hurahaur helduagoendako diseinatubaitzen. Behin-behinean, jolastokia zuzkidura-lurzati batean dago, eta etorkizunean lekuz aldatuko da plazako beste toki batetara. Plazako gainontzeko hiri-altzariak paperontziak, iturri bat eta bizikletendako aparkalekuak dira.

Argiztapena eta lorategiak

Ingurune urbanizatuan hainbat altueratako luminariak proiektatuta daude; erdikoak argi-paldo altuak dira proiektoreekin, eta barruko bideetan 4 metroko farolak, guztiak ere argi-kutsadurarik ez eragiteko diseinatuta. Pergolak txertatuta dauka argiztapen lineal sistema propioa. Erdiguneko plazako argiztapen osoa Led teknologiarekin diseinatuta dago.

Hurrengo asteotan amaitu beharreko azken ukituen artean daude berdegune eta zuhaitzei dagozkienak, horiek landatzeko unerik egokienaren zain baitaude. Guztira 2.800 m² belardi erein (plazaren azaleraren % 21,5) eta 52 zuhaitz landatuko dira. Berdegune guztietan ureztapen automatikoa jarrida. Halaber, egoteko zein paseatzeko gune bat sortu da parterre txikien artean.

Erdiguneko plazako datuak

  • Proiektua: Lezkairuko Erdiguneko plaza. Iruñeko Udal Planaren ARS-3 banaketa-arearen I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI eta XVI/GSA2 sektoreetako unitateak urbanizatzeko proiektuaren 8. fasea amaitzeko obrak.
  • Proiektuaren erredakzioa eta obra-zuzendaritza: TYM Asociados Taller de Arquitectura SL
  • Eraikuntza-enpresak:

Hasiera batean (2015eko abuztuan) Arian Construcción y gestión de Infraestructuras SA arduratu zen, 963.617,99 euroan, BEZa kanpo (kontratua indargabetu arte).

2017ko maiatzetik, eta amaitu arte, Excavaciones Fermín Osés SL enpresa arduratuko da, 769.171,00 euroan, BEZa kanpo.

Iruñean, 2017ko urriaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI