Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gobernu Batzarrak 2017ko Lan-Eskaintza Publikoa onetsi du: 39 lanpostu barne hartzen ditu Udalean, eta Negoziazio Mahaiko sindikatuen aho batezko berm

Gobernu Batzarrak 2017ko Lan-Eskaintza Publikoa onetsi du: 39 lanpostu barne hartzen ditu Udalean, eta Negoziazio Mahaiko sindikatuen aho batezko berm

Giza Baliabideak eta Haur Eskolak ere beste Lan-Eskaintza Publiko bat prestatzen ari dira aurtengo urterako, eta bertan hezitzaileen beste 27 lanpostu izango dira

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko Lan-Eskaintza Publikoa onetsi du gaur goizeko bileran, zeinak 39 lanpostu barne hartzen baititu Iruñeko Udalean. Zehazki, 2017ko LEPan honako lanpostu hauek sartzen dira: 11 udaltzain, 10 kabo (3, txanda irekikoak; eta 7, igoera txandakoak), 11 gizarte-langile, 2 ekonomista, 2 itzultzaile, partaidetza-teknikari bat, Gazteriako teknikari bat, eta Berdintasun teknikari bat. Udaleko Negoziazio kolektiborako mahaiko indar sindikal guztiek aho batez adostu eta babestu dute jada onetsi den proposamen hau.

39 lanpostu horiek azken urtean izandako erretiroei lotutako berritze-tasetatik datoz, baita araudiak jasotzen dituen enplegua egonkortzeko tasetatik ere. Berritze-tasei lotuta 16 lanpostu eskainiko dira: 9 Udaltzaingorako (3 kabo, txanda irekikoak, eta 6 udaltzain), 2 gizarte-langile (lanpostu horien berritze-tasa % 100ekoa da), eta 5 lanpostu gainontzeko udal administrazioan (lanpostu horien berritze-tasa % 50ekoa da). Udaleko beste lanpostuak hala banatzen dira: 2 itzultzaile, partaidetza-teknikari bat, Gazteriako teknikari bat, eta Berdintasun teknikari bat. Lanpostu horietako deialdiak 2019ko lehen hiruhilekoan egin beharko dira.

Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarrietatik sortutakoekin osatzen dira. Lanpostuen zerrenda hori Iruñeko Udaleko enplegu datuak eta behin behinekotasuna aztertuta osatu da. Hori dela-eta, 2017ko LEPan gizarte-langileen 9 lanpostu gehiago sartuko dira -aurreko paragrafoko berritze-tasetan aurreikusitakoei batuko zaizkie-, 2 ekonomista lanpostu -2018ko lehen hiruhilekoan egingo litzateke horien deialdia-, eta 5 udaltzain lanpostu gehiago -Udaltzaingoko laguntzaileek bete izan dituzte etenik gabe aldi baterako lanpostu horiek-. Udaltzain lanpostu horien deialdia gaur egun abian den 2016ko LEPan onetsitako lanpostuei batuko zaizkie.

Negoziazio mahaiarekin adostutako agiriak ere udal administrazioko beste lanpostu batzuei buruzko aurreikuspenak hartzen ditu barne, zeinak baldintzatuta baitaude, berariazko azterlanengatik, 2018ko edo 2019ko lan-eskaintza publikoen parte izan daitezen. Berariazko azterlan horiek 2018ko otsailerako amaitu nahi dira, eta hainbat enplegu, kategoria eta mailatako ia 100 lanpostutan eragina izan dezakete.

27 lanpostu gehiago Haur Eskoletako hezitzaile izateko

Bestalde, Giza Baliabideetako Alorrak eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoak Lan-Eskaintza Publiko bat prestatzen ari dira, urte honetarako, non 27 haur-hezitzaile lanpostu eskainiko baitira entitate honi adskribituta. Seguru aski, erakunde autonomoko batzarrak datorren astean aurkeztuko du proposamen hori onespena jaso dezan, eta aldez aurretik Haur Eskoletako Langileen Batzordearen aho bateko babesa izatea ere bilatzen da.

LEP hori berritze-tasetatik eratorritako 5 lanposturekin eta egonkortze-tasetatik eratorritako beste 22 lanposturekin, gutxi gorabehera, osatu ahal izango da hasiera batean. Proposamen honetako lanpostuak 2016ko LEPan proposatutako eta onetsitakoei batuko litzaizkieke, eta deialdia 2018ko ekitaldia amaitzean izan liteke.

2017ko Lan Eskaintza Publikoa

  • Iruñeko Udala:
  • 11 udaltzain
  • 10 kabo (3, txanda irekikoak; eta 7, igoera txandakoak)
  • 11 gizarte-langile
  • 2 ekonomista
  • 2 itzultzaile
  • 1 partaidetza-teknikari
  • 1 gazteria-teknikari
  • 1 berdintasun-teknikari
  • Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa:
  • 27 haur-hezitzaile

Iruñean, 2017ko urriaren 24an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI