Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak lizitaziora atera du Geltokiren kudeaketa: ekonomia sozialarendako 900 m2-ko gunea, martxoan irekitzekoa, autobus-geltoki zaharrean

Udalak lizitaziora atera du Geltokiren kudeaketa: ekonomia sozialarendako 900 m2-ko gunea, martxoan irekitzekoa, autobus-geltoki zaharrean

Zazpi urterako emakida da, leihatila-gunea eta kafetegia ustiatzeko kulturarako, erakusketetarako eta salmenta solidariorako gune gisa

Geltokik beste aurrerapauso bat eman du, gaur goizean onetsi baita proiektuaren kudeaketaren eta ustiaketaren lizitazioa, zeinen bitartez zehaztuko baita gune horretan zer egingo den (proiektua) eta nola. Iruñeko Udalak autobus-geltoki zaharreko beheko solairuko zati baten administrazio-emakida arautuko duten baldintzen berri eman du. Zati hori -antzina leihatilek eta kafetegiak hartzen zuten lekua, hain zuzen- ekonomia sozial eta solidarioa zein kultura sustatzeko espazio bat izango da. Lizitazioa 2018ko hasierarako ebatziko da, hortaz, aurreikuspenen arabera, 900 metro koadro inguruko gune hori martxorako egongo da herritarrendako zabalik.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek zehaztu ditu zazpi urtez -2024ko abenduaren 31ra arte- indarrean egongo den emakida hori lizitatzeko agiriak ezartzen dituen baldintzak. Administrazioaren ikuspuntutik, gaur agiri hori onetsi izana proiektua betetzeko azken pausoetako bat da. REAS Nafarroak (Ekonomia alternatibo eta solidarioen sarea) eta beste entitate batzuek Geltoki proiektua izenburupean aurkeztutako proposamenetik sortu zen proiektua, autobus-geltoki zaharreko beheko solairuko zati bat ekonomia sozialeko gune gisa erabiltzeko. Udalak berak interes publikoko proiektu deklaratu zuen, 2017ko maiatzaren 9ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bitartez.

Geltoki proiektuaren jomuga da gizarte-ekonomia zein ekonomia solidarioa eta buruaskitasun ekonomikoa bultzatzea (produktuen salmentari esker gune horretako kultur jarduera finantzatu ahal izango baita) eta gizarte-ehuna sustatuko duen ekimen ireki eta anitz bat eraikitzea. Leihatila-gunearen eta kafetegiaren espazioa diseinatzeko kontuan hartu dira ekimenaren nondik-norakoak, eta horrekin bat, hainbat esparru sortu dira azoka sozialarendako, kultur jarduerendako, sukaldaritza-gunerako eta ekitaldi zein azokendako. Horiek horrela, gaur goizean hasiera batez onetsi dira proiektuaren ildo nagusiak eta aipatu guneak kudeatzeko moduak.

Azken hilabeteotan Iruñeko Udalak espazioak egokitzeko egindako obrek 645.528,06 euro jo dute. Inbertsio hori eta emakidadunak makinerian eta sukalde zein kafetegiaren instalazioetan egin beharko duena aintzat hartuta (gutxienez, 46.500 eurokoa), espazioa erabiltzeko kanona 2.000 euroan ezarri da, gutxienez, urteko. Kanon hori aurkezten diren eskaintzen arabera aldatu ahal izango da.

Tokiko artistak bultzatzea eta Milango Itunaren printzipioak sustatzea

Emakidaren barruan daude erabilera pribatiboko espazio hauek: leihatila-gunea eta dendak, kafetegia eta gune komunak. Azken horiek ia 450 metro koadroko azalera dute, eta barne hartzen dituzte zirkulatzeko eta iragateko erdiko espazioa, komunak, eskailerak, biltegia eta sarbideak. Pasaguneek balio ahal izango dute ohiko arte-zirkuituetatik kanpo dauden tokiko artistak sustatu, babestu eta hedatzeko, bai eta horien plataforma gisa ere, betiere kontzesioaren helburuekin bat datozen erakusketa zein arte-adierazpenak badira, eta pasaguneen neurrien arabera posible bada.

Leihatila-gunea kulturarako gunea izango da, baita erakusketa- zein salmenta-gune ere. 16 espazio dira, guztira 315 metro koadrokoak. Leihatila horietako batzuetan herritarrak hainbat gairen inguruan kontzientziatzeko espazioak egongo dira: ekonomia solidario eta arduratsua, Milango Ituna, tokiko merkataritza, kontsumo arduratsua, energia berriztagarriak, edo gizarte- zein ekonomia-eredu jasangarri bat sustatzen duen beste edozein jarduera.

Salmentara bideratutako leihatilak hainbat produktu banatzeko erabiliko dira -produktu ekologikoak, barazkiak, nafar baratzetako ortuariak, 0 kilometroko produktuak, tokiko produktu freskoak eta sasoikoak-, bigarren eskuko edo birziklatutako produktuen azoka egiteko eta artisau-produktuak saltzeko -produktuen jatorria bermatu eta ekoizleen lana ikusarazten dituzten kalitate-egiaztagiriak izango dituzte.

Kafetegia, bestalde, kultura gastronomiko jasangarria eta osasungarria sustatuko duen leku bat izango da, non eskainiko baitira produktu ekologikoak, nafar baratzetako barazki eta ortuariak, 0 kilometroko produktuak, produktu freskoak eta sasoikoak. Kafetegiaren gunearen barruan sartzen dira biltegi-kameren espazioa, jantzitokia, garbitzeko gunea, biltegia eta sukaldea. Guztira, 170 metro koadro inguru.

Iruñean, 2017ko urriaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI