Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iragateak, indarkako migrazioei buruz kontzientziatzeko jardueren eta kultura-ekintzen zikloa, Iruñean, azaroan

Iragateak, indarkako migrazioei buruz kontzientziatzeko jardueren eta kultura-ekintzen zikloa, Iruñean, azaroan

Erakusketa bat egongo da Sarasate pasealekuan; ikuskizun bat, Baluarten, azaroaren 4an; eta dokumentalen ziklo bat, Civivoxetan

Datuen arabera, gaur egun, gure munduan, 65 milioitik gora pertsonak alde egin behar izan dute indarrez beren etxeetatik. Errefuxiatuak dira, babesa bilatzen duten gizonak eta emakumeak. Gizateriaren historian inoiz ez da Lurrean bortxazko horrenbeste bidaiaririk izan: indarkeriatik, gosetik, mehatxuetatik edo klima-aldaketatik ihesean doazen pertsonak. Bizilekuz aldatzea gaur inoiz baino gehiago bizirik irauteko modua bilakatu da. Baina horrek, bizirauteko mugitzeak, talka egiten du aurrez aurre indarkeriazko errealitate batekin: horma. Izan ere, historian zehar inoiz ez da mundua horren zatituta eta banatuta egon. Urtero alanbre arantzadunezko milioi erdi tona ekoizten dira, hots, 8 milioi kilometro burdin-hesi, Lurrari 200 aldiz bira emateko adina.

Egoera horri buruz kontzientziatzeko, Iruñeko Udalak Iragateak antolatu du, jardueren eta kultura-ekintzen ziklo bat, azaroan zehar egitekoa, xede harturik indarkako migrazioen fenomenoa ulertaraztea eta omenaldia egitea batetik bestera iragaten ari diren milioika pertsona horiei. Izan ere, gure hiriak tokia eginen die kale, auditorium eta gune zibikoetan, etengabe mugitzen ari den mundu horri buruzko erakusketei, mintzaldiei, arte eszenikoei eta dokumentalei.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Belokik aurkeztu du gaur Iragateak, mugitzen ari den mundua ekimena. Harekin batera izan dira Sarasate pasealekuan jarriko den erakusketaren komisario Dani Burgui eta Baluarten egingo den ikuskizunaren ekoizle Raúl Madinabeitia. Jarduerak azaroaren 3tik 25era eginen dira.

Iruñean, 2017ko urriaren 23an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI