Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Energia-hezkuntzari buruzko sei lantegi, urrian eta azaroan, herritarrak sentsibilizatu eta prestatzeko energiaren erabilera arrazionalean zein kontsu

Energia-hezkuntzari buruzko sei lantegi, urrian eta azaroan, herritarrak sentsibilizatu eta prestatzeko energiaren erabilera arrazionalean zein kontsu

Energiarekin lotutako kontuen gainean gero eta gehiago jakitea oso faktore garrantzitsua da energia-pobrezia arintze aldera

Iruñeko Udalak energia-hezkuntzari buruzko lehenengo ziklo bat antolatu du urri eta azarorako, sei lantegiz osatua eta herritarrei oro har zuzendua, xede harturik herritarrak sentsibilizatzea eta prestatzea energiaren erabilera arrazionalaren gainean, eta, baita ere, ahalduntzea lantzea, kontsumoen inguruko erabakiak hartu behar diren uneei begira. Lantegiak hainbat auzotan izango dira, asteartetan, eta sarrera librea da, aurrez izena eman beharrik gabe.

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Armando Cuencak eta Energia Berdeko Zerbitzuko zuzendari Joël Dozzik gaur goizean aurkeztu dute ekimena, ohiko zerbitzu gisa mantendu nahi dena. Hartara, beste saio batzuk ere aurreikusten dira 2018 eta 2019rako, auzo gehiagotara eta lagun gehiagorengana iristeko asmoz; izan ere, energia-hezkuntzak jarraitutasuna behar du benetan bilatzen diren ondorioak eragin ditzan. Iruñeko biztanleek gauza gehiago jakitea energia-kontuen gainean. Hori da energia-aurrezki eta -eraginkortasuneko lantegi hauen xede nagusia, baita energia berriztagarriak zein energia-autonomia sustatzearena ere. Izan ere, ezagutza eta sentsibilizazioa ezinbesteko oinarri dira energia-kontsumo eta aurrezkien gaineko kudeaketa-neurri berriak sartzeko esparru pribatuan, eta bereziki etxebizitzetan.

Iruñeko energia-pobrezia aztertzeko ikerlana martxoan ezagutarazi zen, eta adierazten zuen, hain zuzen, energia-gaiei buruzko ezagutza falta dela energia-prekarietateari lotzen zaizkion faktoreetako bat. Txostenean azaltzen ziren zortzi gomendioetatik bik nabarmendu egiten zuten herritarrei informazioa eta aholkularitza emateko gune eta sistema bat antolatzeko beharra -kontsumo eta aurrezki, fakturen analisi, eta balizko jarduketa eta laguntzei buruz-, eta, batez ere, energia-hezkuntzaren beharra.

Saio praktikoak, elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko

Lehenengo ziklo honetako saioak urri eta azaroko asteartetan izango dira. Bihar, asteartearekin, lehenengo lantegia Arrotxapeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan egingo da, eta datorren astekoa, Kondestable Civivoxean. Azaroaren 7an Mendillorriko Civivoxean izango da hitzordua, 14an Sanduzelaikoan, 21ean Iturramakoan eta azaroaren 28an, asteartearekin, lehenengo zikloari amaiera emango zaio Txantreako Liburutegi Publikoan.

Energia-hezkuntzari buruzko lantegiak hiriko zentro publikoetan izango dira, eta helduei zuzenduak dira. Bi ordu iraungo dute, 19:00etatik 21:00etara, eta saio oso praktikoak izango dira, elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzekoak. Etxebizitzetako energia-kontsumoaren gainean gogoeta egitea, kontsumitzen den energiaren jatorria ezagutzea, faktura bakoitzean zer, zenbat eta zergatik ordaintzen den ulertzea... Horiek guztiak izango dira saioen helburu, hortik abiatuta planteatzeko aurrezteko zein ingurumen-eragina murrizteko moduak.

Besteak beste, alderdi hauek aztertuko dira: elektrizitate- eta gas-fakturen energia kontsumoak, trikimailuak eta aholkuak etxebizitzetan energia eraginkortasunez erabiltzeko, proposamen teknologikoak kontsumoak kontrolatzeko proposamen eta dauden aukerak energia ekoizteko zein energia-autokontsumorako.

Energia-hezkuntzari buruzko lantegiak

  • Egutegia
    • Urria
      • Urriak 24, asteartea. Ingurumen Hezkuntzako Museoa. 19:00 - 21:00
      • Urriak 31, asteartea. Kondestable Civivoxa 19:00 - 21:00
    • Azaroa
      • Azaroak 7, asteartea. Mendillorriko Civivoxa. 19:00 - 21:00
      • Azaroak 14, asteartea. Sanduzelaiko Civivoxa. 19:00 - 21:00
      • Azaroak 21, asteartea. Iturramako Civivoxa. 19:00 - 21:00
      • Azaroak 28, asteartea. Txantreako Liburutegi Publikoa 19:00 - 21:00
  • Izen-ematea
    • Sarrera librea da. Ez da izena aurretik eman behar.

Iruñean, 2017ko urriaren 23an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI