Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Idurre Azkue dantzariak eta Joseba Irazoki musikariak Dantzagurea aurkeztuko dute, astelehenean, Kondestable Civivoxean, Garaikide programaren barruan

Idurre Azkue dantzariak eta Joseba Irazoki musikariak Dantzagurea aurkeztuko dute, astelehenean, Kondestable Civivoxean, Garaikide programaren barruan

Dantza eta musika proposamen berritzaile honetarako sarrerak 5 euroan eros daitezke, Civivoxean eta Udalaren webgunean

Garaikide Iruñeko Udalaren euskarazko arte-adierazpen garaikideko ziklo berriaren barruan Dantzagurea ikuskizuna aurkeztuko da, datorren astelehenean, 19:30ean, Kondestable Civivoxeko areto gotikoan. Proposamen honek Idurre Azkue dantzari gipuzkoarraren gorputz-adierazpena eta Joseba Irazoki musikari nafarraren musika uztartzen ditu. Ikuskizun honetarako sarrerak 5 euroan eros daitezke, Civivoxean eta www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan.

Bi artisten proposamen bateratu honen ardatza dantzatzeko ekintza bera da, bai eta dantzatzeko eta loturarik gabe mugitzeko aukera izatean zabaltzen den askatasun-espazioa ere. Artisten definizioaren arabera, Dantzagurea kontzertu bat da, baina dantzari batez lagunduta.

Alde batetik, soinuaren bibrazioek gorputzari nola eragiten dioten, nola aldatzen eta hunkitzen duten, eta gorputzarengan nola islatzen diren aztertzen duen ikerlan sakona izan nahi du ikuskizunak. Eta aldi berean, erakutsi nahi du mugimenduak berak espazioan nola dar-dar egiten duen, harengan arrastoa utzita.

Eszenan duten presentziari dagokionez, bi aktoreek agertokian egoteko eta hura betetzeko modu naturalena eta hurbilena bilatzen dute. Rock kontzertuetan bizi den izpiritura gerturatzea da helburua, inprobisazioari tarte handia utzita eta zuzenekoaren magiarekin jolastuta, zeina artisten eta ikusleen arteko loturaren bidez lortzen baita. Rock mundura egindako gerturatze hori da, hain zuzen ere, ikuskizunaren atalik berritzaileena, eta horretarako ezinbestekoa da Joseba Irazoki musikariaren papera, musika ulertu, egin eta bizitzeko duen moduagatik, eta haren ekoizpen artistikoen izaera berritzaileagatik.

Idurre Azkue y Joseba Irazoki Idurre Azkue (Zarautz, 1976) 5 urterekin hasi zen ballet klasikoan. 1992an Bartzelonara joan zen dantza garaikidea ikastera Institut del Teatreko Dantza eta Koreografiako Goi Mailako Eskolan. Danat Danza konpainiarekin hasi zen dantzari profesional gisa. Ondoren, General Eléctrica kolektiboko kide bihurtu zen, non oraindik ere hainbat dantza-ikuskizunetan parte hartzen duen, hala nola By natural piety, John Kovach eta Paradise izenekoetan, zeinen ardatz nagusia baita ikusleekin era berritzaile batean harremanetan jartzeko hizkuntza eta modu berriak bilatzea.

Hainbat konpainia eta interpretatzailerekin elkarlanean aritu da: Societat Doctor Alonso -El traspiés de Luisa eta Acid Folclòric lanetan-, La Carnicería teatroa -Rodrigo Garcíaren zuzendaritzapean-, Andrés Waksman zuzendaria, -Incógnitos lanean- eta Saioa Ibañez zein Xavier Le Roy zuzendariak. Halaber, bakarkako lanak ere egin ditu, hala nola Gora Bihotzak eta Hasta el final. Gainera, dantza-eskolak ematen ditu heldu zein haurrentzat hainbat zentrotan. 2012an Euskadira itzuli eta dantzari-performer gisa aritu zen, besteak beste, Fermin Muguruza, Idoia Zabaleta eta Olatz de Andrésekin. Ibilbide gehiena dantzari-interprete gisa osatu duen arren, azken urteetan bere lanak ekoizteari ekin dio: I love natura, Una altra història d"amor eta La danza vegetal, Urtzi Mardarasekin elkarlanean. Bere lanik berriena, hain zuzen ere, Dantzagurea da, astelehenean Kondestable Civivoxean aurkeztuko den ikuskizuna, eta hura egiteko 2014an Dantzan Bilaka eta 2015ean Bilboeszena bekak jaso zituen.

Joseba Irazoki (Bera, 1974) musikari moldakorra eta nekaezina da, konposizioan eta inprobisazioan interesatua. Joseba Irazokiren ibilbidean proiektu pertsonal ugari daude, non haren nortasun handia eta gogo berritzailea agerian utzi baititu. Horien bidez, unibertso zintzo eta zuzena helarazten die entzuleei, oinarri duena euskal folklorearen tradizioa, pop zein folk anglosaxoia, eta sei sokekin egindako esperimentazioa.

Proiektu pertsonalekin batera, beste ekimen artistiko batzuk gauzatu ditu. Horien artean Do nabarmentzen da, zeinak barne hartzen baititu Tokian Tokiko edo Pertsona abestien tamainako lanak. Proiektu honek nazioartean ospe handia lortu du, eta haren lanaren alderik esperimentalenari erantzuten dio.

Horretaz gain, Joseba Atom Rhumba taldeko kide da, eta maila handiko nazioarteko zenbait artistarekin elkarlanean aritu eta birak egin ditu, hala nola Terry Lee Hale, Barrence Whitefield, Damo Suzuki, Mikel Erentxun, Xabier Montoia, Beñat Axiary edo Pettirekin.

Iruñean, 2017ko urriaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI