Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Transexualitatearen bideei buruzko Mar C. Llopen argazki-erakusketa, Kondestablearen jauregian ikusgai

Transexualitatearen bideei buruzko Mar C. Llopen argazki-erakusketa, Kondestablearen jauregian ikusgai

Erakusketaren egileak nola, gizon-emakume dikotomiarekin apurtu eta bizipen transgenero bat izatea erabaki duen jendearen bizi-esperientzia jasotzen du

Argazkien bidez gizon zein emakumeek egindako transexualitatearen bideak azaltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera Kondestablearen jauregiko lehen solairuan. Mar C. Llop argazkilariak nola, bizipen trans bat izatea edo gorputzaren eraldaketaren bideari ekitea erabakitzen duen jendearen esperientziak jasotzen dituzten 107 irudi dira.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Berdintasuneko eta LGTBIko zinegotzi berezi Laura Berrok erakusketa aurkeztu dute gaur goizean, Mar C. Llop egile katalanak lagunduta. Haiekin batera izan dira Ana Ugarte eta Judit Aramburu, Nafarroako trans pertsonen Transkolore elkarteko ordezkariak. Identitate-eraikuntzak. Work in progress da erakusketaren izenburua. Kondestablearen jauregian ikusgai egongo da azaroaren 11ra arte. Hauxe da bisita-ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Emakume eta gizon transgeneroen eta haien ingurukoen (familia, lagunak...) bizi-esperientzia jasotzen du proiektuak, baita gehienetan trabestismoari lotuta dagoen sekretismoa ere. Errespetuz eta sormena baliatuta egin diren argazkiak dira, 70 lagun baino gehiagoren gorputzen argazkiak, prozesuan sortzen diren sentimendu eta pentsamenduei buruzko testuez lagunduta.

Transkolore elkarte nafarra da erakusketaren antolatzailea. 2016an sortua, pertsona transek eta hurbileko lagunek osatzen dute, honako helburu hauekin: trans identitateen ikusgaitasuna sustatzea eta haien gizarteratzea erraztea, giza-aniztasunaren parte gisa, topikoak eta estereotipoak apurtuz.

Gizon-emakume dikotomiaz haratago

Izenburuak dioen bezala, Identitate-eraikuntzak gizon-emakume dikotomiatik irteteko beharra duten horien genero-eraikuntzari buruzko hausnarketa bat da, argazkien bidez egina, zeinak genero identitatearen eta sexuaren ikusmolde bitar hori zalantzan jartzen duten pertsonen errealitatea gerturatzen baitio ikusleari. Transexualen gorputzen bilakaeran arreta berezia jartzen du lanak,

ondoren erakusketa lau ataletan banatzeko: Kontzeptuak, Pertsonak, Loturak eta Iragateak. Mar C. Llop trans bizipeneranzko iragatea argazkien bidez harrapatzen hasi zen. Hortik sortu zen Iragateak. Paraleloki, argazkilariak iragate horien protagonisten erretratuak egiten hasi zen heltzen ziren unean, arropa jantzita. Horik Pertsonak atala sortu zen. Loturak atala generoa modu disidentean bizi duten pertsonek dituzten harreman anitzak erakusteko sortu zen. Azkenik, Kontzeptuak atalak hausnarketarako zenbait gai azaleratzen ditu, hitz eta irudien bidez, diskurtso, bizipen eta sentsazioak irudikatu nahian.

Egilea

Mar C. Llop freelance argazkilaria da. Bartzelonan sortu zen 1967ko uztailaren 3an. Argazkilaritza ikasi zuen Institut d"Estudis Fotogràfics de Catalunyan (1981-1986), eta bideoen errealizazioa Centre de la Imatgen(1987-1988). 1996an bere lehen argazki-estudioa abiatu zuen, eta orduz geroztik argitaletxeen eta publizitatearen munduan dihardu, eta interiorismoan, arkitekturan, modan eta erretratuan espezializatu da. Pertsona transexualen Generem! elkarteko eta Trans*forma la salut plataformako aktibista da, eta 2013az geroztik genero-aniztasunari buruzko Identitate-eraikuntzak. Work in progress proiektua gauzatzen ari da.

Iruñean, 2017ko urriaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI