Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Pedro Manterolaren Pintura atzera begirako erakusketa, Kondestablen

Pedro Manterolaren Pintura atzera begirako erakusketa, Kondestablen

Erakusketa ikusgai egongo da lehenengo solairuko areto batean abenduaren 9ra arte

Pedro Manterolaren Pintura erakusketa zabalduko da gaur arratsaldean Kondestablearen jauregian; arte garaikidearen erreferente bilakatutako sortzaile iruindarraren atzera begirako erakusketa bat da, eta jendearendako ikusgai egongo da abenduaren 9ra bitarte, lehenengo solairuko 1. eta 2. aretoetan. Zendu zela urtebete pasa berri den une honetan, Iruñeko Udalak omenaldia egin nahi izan dio pintore, arte-historialari, irakasle, Altzuzako Jorge Oteiza Museo Fundazioaren zuzendari eta EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekano izandakoari.

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta erakusketaren komisario Pedro Salaberrik jendaurrean aurkeztu dute erakusketa, bere ibilbide luzeko zenbait etapatan sailkatutako 80 bat lanez osatua. Zendutako egile nafar garrantzitsuenen lanak aldian-aldian erakusteko udal-ekimenaren barruan dago erakusketa hau.

Astelehenetik larunbatera egongo da ikusgai, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era. 500 katalogo argitaratu dira, eta salgai daude, 6 euroan.

Manterola (Iruña, 1936-2016) 60ko hamarkadan hasi zen pintatzen eta hasieran bere obra joera espresionistei lotzen bazitzaien ere, bizitzak aurrera egin ahala, beste zenbait fasetatik igaro zen: gertuko pertsonak erretratatu zituen, Boscoren pintura landu zuen -omenaldia egin zion Nire gozamenen lorategia izeneko erakusketan- eta Trantsizio garaian karga politiko nabarmeneko etapa bat izan zuen, zeinaren obrak Idatziak seriearen pean bildu baitira erakusketa honetan. Koadro horietan letra gainean letra gehiago marraztuta eta ikusgaitz bihurtutako letrak agertzen dira, eta ez da falta Miguel Hernández eta Blas de Otero gizarte-konpromiso handiko poeten aipamenik.

Bere lanetan islatzen diren bi parametro finkori eutsi zion Pedro Manterolak sormen-bizitza luzean zehar: pinturari buruzko gogoetari, zuzeneko adierazpide sinbolikoa den aldetik, eta errebeldia beti pertsonal eta agerikoari. Urteetan autorretratu ugari egiteaz gain, egilea bera koadroaren gaiaren parte bihurtzen zen askotan. Hain zuzen ere, erakusketan Azken lanak izena duen etapa piktorikoan garai ilun eta gordinago bat atzematen da, eta lan garratz eta nahasgarriak daude, sinbolismo klasikoko zenbait erreferente agertzen direlarik.

70eko hamarkadaz geroztik, Nafarroako gunerik garrantzitsuenetan egin ditu Manterolak erakusketak: Rodezno Kondearen Aretoa, Udal Aurrezki Kutxa, Ziudadela, Nafarroako Museoa eta Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoa. Bere obra ikusgai dago honako erakunde hauen bildumetan: Bilboko Arte Ederretako Museoa, Nafarroako Museoa, BBK Fundazioa, Foru Parlamentua eta Iruñeko Udala -udal-bildumako obrek osatzen dute erakusketa-.

Iruñean, 2017ko urriaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI