Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak diru-laguntzak ezarriko ditu Sarrigurengo errepideko 80 etxebizitzetan birgaitze-lan bateratuak egitea sustatzeko, Esku-Hartze Orokorreko Plan

Udalak diru-laguntzak ezarriko ditu Sarrigurengo errepideko 80 etxebizitzetan birgaitze-lan bateratuak egitea sustatzeko, Esku-Hartze Orokorreko Plan

Udalak eta Sarrigurengo errepideko 1-10 zenbakietako Jabeen Erkidegoak jarduketa-protokolo orokorra sinatu dute gaur goizean

Gaur goizean, Kondestablearen jauregian, jarduketa-protokolo bat sinatu dute Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Sarrigurengo errepideko 1-10 zenbakietako Jabeen Erkidegoko presidente Alfredo Sainzek, hiriko eremu horretako -Beloson , Mendillorri auzoaren parean- etxadietan birgaitze-lan bateratuak egitea sustatzeko. Duela ia 60 urte eraikitako etxebizitza sozialak dira, eta hobekuntzak eta jarduketak behar dituzte isolamenduaz, energia-eraginkortasunaz, irisgarritasunaz eta instalazioen eguneratzeaz bezainbatean.

Agiri horretan Iruñeko Udalak datorren urterako duen asmoa agertzen du: diru-laguntza eta laguntza lerro bat ezarriko ditu kaltetutako jabeek sustatu eta gauzatzen dituzten birgaitze-lanak laguntzeko, eta horrez gain, zenbait neurri hartuko ditu eremu horretako Esku-Hartze Orokorreko Proiektua idatzi eta kudeatzeko ordainsarien guztizkoa diru-laguntza bidez ordaintzeko. Sarrigurengo errepideko 1-10 zenbakietako Jabeen Erkidegoak izendatu eta kontratatuko ditu Esku-Hartze Orokorreko Proiektuaz -hala alderdi teknikoei nola kudeaketa eta aholkularitza juridikoari dagokienez- arduratuko diren profesionalak.

22/2016 Foru Legean, zeinaren bidez herritarrentzako laguntza-neurriak ezartzen baitira etxebizitzaren alorrean, Esku-Hartze Orokorreko Proiektuen figura ezartzen da etxebizitzak birgaitzeko jarduketa normalizatuak egiteko bai eta birgaitze-lan handiak egiteko ere, horien barruan sartzen direlarik bizitegi multzoak hobetze aldera etxebizitzen eraikinetan jardutea eskatzen dutenak, betiere energia-eraginkortasuna handitzeko, eta ingurunea urbanizatzekoak. Lan-ildo horri jarraiki, kaltetutako eraikinetako jabeen erkidegoek sustatutako birgaitze-lanak babesteko neurriak hartzen ari da Iruñeko Udala. Horien artean ditugu Lehentasunez Zaharberritu Beharreko Eremuetan birgaitze-lanak egiteko laguntzak, Eraikinen Ebaluazio Txostenak idazteko diru-laguntzak, hitzarmenen sinadura, plangintzak tramitatzea eta Esku-Hartze Orokorreko Proiektuak eta Aurreproiektuak.

Esku-Hartze Orokorreko Proiektuan jasotako jarduketak eta Udalaren konpromisoak 2018rako

Esku-Hartze Orokorreko Proiektuak eraikinak eta horien ingurunea birgaitzeko beharrezkoak diren jarduketak zedarrituko ditu, eta bermatuko du herritarren iritzia eta parte-hartzea aintzat hartuta onetsi direla. Agiriak, bai edukietan bai eraketan, bete beharreko baldintzak beteko ditu, Nafarroako Gobernuak Foru Aginduz onets dezan, betiere Gobernuak berak eraikinak birgaitzeko jarduketei emandako laguntzak -eta etxebizitzaren arloko beste jarduketa babesgarri batzuk- erregulatzen dituen 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.

Udalak, bestalde, ulertzen du Esku-Hartze Orokorreko Proiektua bizitegi-multzo horretan birgaitze-lanak egiteko administrazio-figura dela, baita Udalaren babesa jaso dezaketen birgaitze-lanak zehazteko ere. Horregatik, sinatutako protokoloan Udalak adierazi du asmoa duela behar diren neurriak hartzeko 2018an eraikin horiek birgaitzeko behar den Esku-Hartze Orokorreko Proiektua idatzi eta kudeatzeko ordainsarien guztizkoa kaltetutako erkidegoei diru-laguntza bidez ordaintzeko. Esku-Hartze Orokorreko Proiektuak jaso beharko dituen esku-hartze horiek sustatzeko, proiektuaren onespena eta kaltetutako jabeendako diru-laguntza eta laguntza lerro egoki baten ezarpena lotu nahi ditu Udalak.

Zenbait zaurgarritasun zantzu antzematen diren hiriko beste eremu batzuetan bezala, eremu horretako egoera sozioekonomikoa eta hirigintza-egoera aztertzeko ikerketak egitea ahalbidetuko luketen neurriak hartzeko asmoa agertu du Udalak protokoloan. Ikerketa horiek zaurgarritasuna eta gizarte bazterkeria prebenitzeko esku-hartzeak definitzea ahalbidetuko lukete. Hortaz, zentzu horretan akordio bat Osoko Bilkurari aurkezteko asmoa ere agertu du.

Ia 60 urteko eraikinak

1959an, Ramón Urmeneta Ajarnaute arkitektoak obra-proiektu bat idatzi zuen, Nafarroako Foru Diputazioko funtzionarioendako diruz lagundutako 80 etxebizitzetako multzo bat eraikitzeko. Garai hartako etxebizitza sozialek izan ohi zituzten eraikuntza-ezaugarriak dituzte, hots, hormigoi armatuzko egitura, zeramika-adreiluzko orri bikoitzeko fatxada, hiru aldeko isurialdeko celetypezko estalkiarekin, zurezko pertsianak, eta akabera xumeak barrualdean zein kanpoaldean.

Guztira 10 atari eraiki ziren, bakoitza 8 etxebizitza eta merkataritza-lokalekin, modulu bateko, bi edo hiru modulutako blokeetan elkartuta. Gaur egun Sarrigurengo errepideko 1 eta 10 zenbakien arteko eraikinek osatzen duten bizitegi multzoari dagozkie (Iruñeko Udal Planaren IX. unitate integratuko Z-7 Sektorea. Beloso).

Hiriko eremu horretako biztanleak biltzen dituen Bidezar auzo-elkarteak sarritan helarazi dio Iruñeko Udalari eraikinetan birgaitze-lanak egitea sustatzeko eta errazteko neurriak hartzeko beharra, betiere auzoko ikuspegi integral batekin. 2016ko irailean, adibidez, bi auzotar izan ziren Hirigintza Batzordean udal-taldeetako ordezkariei azaltzeko eraikinak zein egoeratan dauden eta zer behar dituzten, eraikin bakoitzean jarduketa isolatuak egiteaz harago.

Iruñean, 2017ko urriaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI