Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Nafarroako lehen etxebizitza kolaboratiboak Iruñean egongo dira: orube publiko batean egingo dira, gizarte-kolektiboek sustatuta, eta 50 urtetik gorak

Nafarroako lehen etxebizitza kolaboratiboak Iruñean egongo dira: orube publiko batean egingo dira, gizarte-kolektiboek sustatuta, eta 50 urtetik gorak

Aste honetan bizitoki alternatibo eta hirian bizitzeko alternatiba diren cohousing edo etxebizitza kolaboratiboei buruzko hausnarketa egingo da Kondestablen

Cohousing delakoa duela mende erdi asmatu zen Danimarkan, eta kontzeptu hori etxebizitza kolaboratibo gisa itzul daiteke. Bizitoki alternatibo hau, batez ere AEBetan eta Kanadan hedatua, komunitateak sortzeko eredu bat da: familia bakoitzaren independentzia eta intimitatea mantenduta, komunitate-ingurune bat sortzea sustatzen da, non familiek partekatzen baitituzte ardurak eta erabakiak, etxeko lanak, haurren hazierako zenbait parametro, eta abar.

Sistema bikote gazteak elkarrekin bizitzen hasteari begira sortu bazen ere, une honetan hedatuago dago adinekoen kolektiboen artean. Iruñeko Udalak beste bizitoki-sistema batzuen alternatiba gisa ikusten du, eta bultzatu beharreko bide gisa, Nafarroan ez baita oraindik halakorik abiatu. Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak azaldu duenez, sistema honek Etxebizitzako Foru Lege berriaren esparruan izan dezakeen ibilbideari buruz hitz egiteko, hain zuzen ere, jardunaldi batzuk egingo dira ostegun eta ostiralean, Kondestablearen jauregian, Partekatzen eta elkarlanean bizitzeko modu bat. Cohousing edo etxebizitza kolaboratiboak izenburupean.

Hausnarketa hori Etxekiderekin elkarlanean egingo du, 50 urtetik gorakoendako ezaugarri horietako proiektu bat bultzatzen ari den kolektiboa. Abaurreak iragarri du, Nafarroako lehen esperientzia den aldetik, Udalak Etxekideri lagako diola udal-lurzati bat, behin kolektibo honek proiektua osatu eta formalki eskatzen duenean.

Iruñean, 2017ko urriaren 17an 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI