Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak 14.520 euro bideratuko ditu Patxi Larrainzar eta Vázquez de Mella ikastetxe publikoetako eguzki-instalazio fotovoltaikoetako panelak berritzera

Udalak 14.520 euro bideratuko ditu Patxi Larrainzar eta Vázquez de Mella ikastetxe publikoetako eguzki-instalazio fotovoltaikoetako panelak berritzera

Gaur egun 25 instalazio daude ikastetxe eta toki publikoetan, zeinek 207.000 kWh urteko ekoizten baitituzte, eta ondorioz 64 tona CO2 ez isurtzea lortzen da

Iruñeko Udalak 14.520 euro bideratuko ditu Patxi Larrainzar eta Vázquez de Mella ikastetxe publikoetako eguzki-instalazio fotovoltaikoetako panelak berritzera. 2003an jarri eta zaharkituta geratu diren bi panel dira. Horregatik, Nafarroako Kontratazioaren Atarian pantaila horien hornidura lizitatzen da orain. Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 19an amaituko da.

Bi panel didaktiko berriek instalazio fotovoltaikoak monitorizatzea ahalbidetuko dute; horretarako instalazioari konektatutako pantaila elkarreragile bat edo antzekoa baliatuko du, 32 hazbetekoa gutxienez, non agertu beharko baita instalazioari buruzko informazioa. Panelak atondoan kokatuko dira. Panelen helburu didaktikoei jarraiki, pantailako irudiek eguzki, hodei eta Lurra irudikatuko dituzte, eguzki-izpiei, erradiazio-maila zein -motei buruzko datuekin, eta instalazioa eta bere funtzionamendua grafikoki deskribatuko dituzte. Pantailak aukera emango du, funtzionamendu elkarreragilearen bitartez, irakasleek zein ikasleek galderak egin ditzaten, eguzki-energiaz eta sare-loturako instalazioaz.

Instalazioaren monitorizazioak hainbat datu eskainiko ditu: kanpoko zundei eta instalazioaren alderantzikagailuei esker lortutakoak, paneletara iristen den erradiazioa, kanpokoko tenperatura eta panelen tenperatura, bat-bateko ekoizpena, egunean ekoiztutako elektrizitate kopurua eta pilatutakoa, eta isuri ez den CO2 kopuruarekin lotutako datuak.

Ikastetxe Fotovoltaikoen Sarea 2001ean sortu zen, xede hartuta Udalaren ikastetxeetan eguzki-instalazioen sare bat sortzea, zeinari aplikazioak gehitzen baitzaizkio izaera pedagogikoa indartze aldera. Gaur egun 19 ikastetxek, Arrotxapean kokatutako Ingurumen Hezkuntzako Museoak eta hiriko beste bost puntuk osatzen dute sare hori.

Instalazio horiek, Iruñeko Udalaren Ikastetxe Fotovoltaikoen Sarera batutako gainontzeko zentroetakoek bezala, xede dute hezkuntza-komunitatea eta bisitariak sentsibilizatzea.

Instalazio horiek instalatutako potentziaren 181,4 kW dira, oro har, eta urteko ekoizpenaren guztizkoa, gutxi gorabehera, 207.000 kWh da (2016ko datua). Hala, instalazio horien ekoizpen berriztagarriari esker lortu da 64,17 tona CO2 ez isurtzea. Kopuru hori da, gutxi gorabehera, urtebetean 7.130 zuhaitzek xurgatzen dutena.

Iruñeko Udalaren eguzki-instalazio fotovoltaikoak

Iruñeko Udalak 25 eguzki-instalazio fotovoltaiko ditu hirian barna: 19, ikastetxeetan; 2, hiri-altzarietan (pergolak); 1, Sanduzelaiko Aquavoxean; 1, José Vila ikastetxean (Milagrosako Civivoxa); 1, Ingurumen Hezkuntzako Museoan; eta 1, Gaztediaren Etxean.

  • San Juan de la Cadena IP
  • Mendillorri I-II IP
  • Sanduzelai IP
  • Patxi Larrainzar IP
  • Vázquez de Mella IP
  • Hegoalde Ikastola
  • José Mª Huarte IP
  • Iturrama IP
  • Nicasio Landa IP
  • Ermitagaña IP
  • Amaiur Ikastola
  • El Lago-Mendigoiti IP
  • Cardenal Ilundain IP
  • García Galdeano IP
  • San Jorge IP
  • Víctor Pradera IP
  • Buztintxuri IP
  • Azpilagaña IP
  • Rochapea IP
  • Ingurumen Hezkuntzako Museoa
  • Gaztediaren Etxea
  • Sanduzelaiko Aquavoxa
  • José Vila IP (Milagrosako Civivoxa)
  • Antso Abarkaren pergola
  • NUPeko pergola

Iruñean, 2017ko urriaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI