Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak harrera egin dio Yamaguchi hiri senidetuaren udaleko zein Merkataritza Ganberako kideek osatutako ordezkaritzari

Iruñeko Udalak harrera egin dio Yamaguchi hiri senidetuaren udaleko zein Merkataritza Ganberako kideek osatutako ordezkaritzari

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako kideek harrera eginen diete gaur arratsaldean Yamaguchi hiri senidetuaren ordezkaritzari, Uudal japoniarreko zein Merkataritza Ganberako kideek osatua. Ekitaldian, segizio japoniarrak gonbidapen bat helarazi dio Iruñeko alkateari, haren homologo japoniarrak sinatua, 2020an antolatuko diren ekitaldietan parte hartu dezan, bi hirien arteko senidetasun-tratatua sinatu zeneko 40. urteurrena ospatze aldera.

Honako ordezkari hauek parte hartu dute udal japoniarraren izenean: Gai Orokorren Alorreko zuzendari nagusi Masayuki Ota, Ekonomia Garapeneko Dibisioko zuzendari Takaaki Kaneko, eta Udal Politikak kudeatzeko Bulegoko zuzendari laguntzaile Akira Matsuo. Ordezkaritza osatuz, honako hauek izan dira: Merkataritza Ganberako presidente Yasushi Kawano, Turismo eta Batzarren Elkarteko zuzendari Tatsutoshi Oba, Yamaguchiko Prefekturako Enpresetako Zuzendarien Zirkuluko Nazioarteko Batzordeko zuzendariorde Chikako Yoshimizu eta Merkataritza Ganberako ohorezko presidente Tsutomu Nakano.

Gaur arratsaldean, harrera-ekitaldiaren ondoren, ordezkaritza Yamaguchiko Udal Liburutegira joango da, zentro horretan japoniar kulturan espezializatutako alor bat baitago, eta literatura japoniarrari buruzko zenbait irakurketa-talde baitaude, baita haikuak sortzekoak ere. Yamaguchiko ordezkariek San Frantzisko Xabierkoaren bizitzari buruzko kamishibai bat oparituko diote liburutegiari. Bihar, Yamaguchi parkera eta Galaxiako Lorategira bisita egitea aurreikusita dago, Udaleko lorategietako arduradun Mikel Baztanen eskutik. Ondoren, segizioa Malagara joango da, non Espainia-Japonia Foroan parte hartuko baitu, urriaren 18tik 20ra arte.

Iruñeak senidetze-hitzarmena sinatu zuen Yamaguchirekin 1980ko otsailean, San Frantzisko Xabierkoaren itzalaren babesean. Aurrez, 1960an, antzeko agiri bat sinatu zuen Baionarekin, bi hirietako biztanleak gerturatzeko asmoarekin, kultur jarduerak eta ikasleen arteko trukeak barne hartuko lituzkeen harremana sustatze aldera. Halako harreman batean sartu zen hirugarren hiria Alemaniako Paderborn izan zen, 1992ko abenduan. Senidetze horren 25. urteurrena ospatu da aurten, ekitaldi-sorta batekin, horien artean Udalaren ordezkaritza batek, alkatea buru zuela, Alemaniara egindako bidaia. Azkenik, Iruñeak hitzarmena sinatu zuen izen bereko Kolonbiako hiriarekin, zeina Pedro Urtsua baztandarrak fundatu baitzuen 1549an; armarria konpartitzen dute hark eta Nafarroako hiriburuak.

Iruñean, 2017ko urriaren 16an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI