Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gaztediaren Etxeak Hamaika plan eskainiko dituen programa berri bat abiatuko du abuztuan, doako 26 jarduera ezberdinekin

Gaztediaren Etxeak Hamaika plan eskainiko dituen programa berri bat abiatuko du abuztuan, doako 26 jarduera ezberdinekin

Saioetan gai ugari landuko dira, besteak beste hip-hopa, saltsa, kamisetak kustomizatzea, xanpu eta kakao naturalak, antzerkia, autoestimua, eta lepokoak nola egin

Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxeak programa berri bat abiatuko du udan, zeinak Hamaika plan eskainiko baitizkie 14 urtetik gorako gazteei. Doako 26 jarduera ezberdin dira, abuztuaren 1etik 31ra bitarte egitekoak, arratsaldero, astelehenetik ostiralera (abuztuaren 15ean salbu, jaieguna baita eta Etxea itxita egongo baita). Ordutegia beti bera izango da: 19:30etik 21:00etara. Egun bakoitzeko proposamena ezberdina izango da, eta proposamenen artean daude hip-hopa, asertibitatea, kamisetak kustomizatzea, saltsa, xanpu eta kakao naturalak egitea, antzerkia, eta lepokoak egitea, besteak beste. Robotika-laborategian eta ziber-ikasgelan ere jarduerak eskainiko dira udan, avatarrak eta Android mugikorrendako bideojokoak egiten ikasteko, etab. Jarduera guztiak doan izango dira, Gaztediaren Etxean (Zangoza kalea, 30), eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago jaso daiteke 948 233 512 telefonoan, casajuventud@casajuventud.com helbide elektronikoan, edo zentroan bertan. Udan astelehenetik ostiralera zabalik dago, 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.

Saio bakarreko lantegi eta masterclassez osatuta dagoen "dastatzeko menu" moduko bat da eskaintza, halako moduan non gazteek proposamen entretenigarri bat duten 0 euroan, udan, trebetasun dibertigarriak ikasten dituzten bitartean. Programazio anitza da, hainbat gustu eta zaletasun barne hartzen dituena, hala nola dantza-jarduerak, eskulanak, garapen pertsonala eta teknologia berriekin loturikoak. Bide batez urte osoan zehar Gaztediaren Etxean egiten diren jardueretako batzuk lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da. Jarduera horiek berriro hasiko dira irailetik aurrera. Abuztuko jardueren arduradunak ohiko begiraleak izango dira, eta haiek emango dituzte jarduera bakoitzean erabili beharreko materialak. Mugimenduzko jardueretarako beharrezkoa da arropa erosoa janztea. Halaber, Gaztediaren Etxera gerturatzeko aukera bat izango da, eta Udalaren baliabide honetan egiten diren jarduerak eta zerbitzuak hiriko gazte berrien artean hedatzeko.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI