Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñearen historia eta Ziudadelako sekretuak ezagutzeko gotorlekuetara bisita gidatuak antolatuko ditu Iruñeko Udalak, uztailaren 24tik irailaren 3ra

Iruñearen historia eta Ziudadelako sekretuak ezagutzeko gotorlekuetara bisita gidatuak antolatuko ditu Iruñeko Udalak, uztailaren 24tik irailaren 3ra

Egunero egongo dira bisitak, 10:30ean eta 18:30ean, asteburuetan antzerki erako bisitak, eta ostegunetik igandera bestelako proposamen batzuk

Iruñearen historia eta Ziudadelako sekretuak ezagutzeko gotorlekuetara bisita gidatuak antolatuko ditu Iruñeko Udalak uztailean eta abuztuan. Uztailaren 24tik irailaren 3ra bisita gidatuak egingo dira egunero, 10:30ean eta 18:30ean, eta ostegunetik igandera 20:00etan ere bai. Halaber, asteburuetan antzerki erako bisitak egingo dira harresien zaindariak ezagutzeko. Bisiten prezioa 4,5 eta 5,5 euro artekoa da (10 urtetik beherakoendako doan, zenbait kasutan) eta dagoenekoz izena eman daiteke Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es eta visitamurallaspamplona@gmail.com helbide elektronikoetan, eta 948 420700 telefonoan. Hona hemen bulegoaren ordutegia astelehenetik larunbatera (10:00 - 14:00 eta 15:00 - 19:00), eta igandeetan (10:00 - 14:00).

Lau bisita gidatu mota daude. Iruña: historia harresien artean deitzen da lehena, eta egunero egingo da, 10:30ean. Iruña gotor-hiria izateak hiriaren historia baldintzatu du, eta nola eta zergatik izan den hori ezagutzea proposatzen du Iruñeko Udalak, bisita honen bidez. Eskarmentudun gidarien eskutik, parte-hartzaileek hiriaren zenbait leku esanguratsu ezagutuko dituzte: hiru burguak, Portalapea etxarteko Erdi Aroko harresiaren hondarrak, San Zernin gotorleku-eliza, edo Kontuen Ganberako egoitza, Erresumaren administrazioaren adibide bat eta Iruñean zutik dirauen eraikin gotiko zibil bakarra. Ondoren, ibilbidea Gazteluko plazara helduko da. Bertan izan ziren bi gazteluek agerian uzten dute hiriaren babeserako joera historian zehar. Jarraian, bisita Aro Modernoan eraikitako hiriko harresietaraino zuzenduko da. Bisita Gotorlekuen Interpretazio Zentroan amaituko da, non harresien historia sakonki ezagutu ahal izango den, baita mendeetan zehar munduko poliortzetikan izan duten garrantzia ere.

Bisitak ordubete eta erdi joko du, gutxi gorabehera, eta 5,5 euro balio du pertsonako (10 urtetik beherakoendako doan). Pamplona-Iruña card txartelarekin, sarrerak 5 euro balio du. Halaber, bi egunez, abuztuaren 5ean eta 19an, bisita euskaraz egingo da, 11:00etan.

Bigarren bisita mota, egunero egingo dena 18:30ean, Bidaia bastioien barnealdean zehar izenekoa da. Izenak dioen bezala, bisita honek Magdalenako aurrealdeko eta Frantziako aurrealdeko bastioien barnealdera bidaia bat egitea proposatzen du, hiriaren babeserako elementu bezala erabili zireneko egoeran ikusteko eta bere sekretuak, funtzionaltasuna eta zentzua ezagutzeko. Bastioiak pentagono itxurako gotorlekuak dira: bi horma-atalek bat egiten duten tokian irtena egoten da eta hormari atxikitzen zaion erpin bat dute, bi aurpegiduna, kanpoalderantz proiektatzen dena. Bisitan zehar gidari espezializatuek bastioien babeserako eginkizuna azalduko dute, baita gotor-elementu hauen inguruko bizimodua ere. Normalean jendearentzako itxita egon ohi diren lekuetara sartzeko aukera ematen du bisitak.

Bisita hauen prezioa 5,5 eurokoa da (10 urtetik beherakoendako doan), eta Pamplona-Iruña card txartelarekin, 4 eurokoa. Bisitek ordubete eta 20 minutu irauten dute, gutxi gorabehera. Kasu honetan ere bai, bi egunez euskarazko bisitak egingo dira: abuztuaren 12an eta 26an, 11:00etan.

Hirugarren proposamenaren izena da Ziudadelako sekretuak. Barruti gotortua erakusteko bisita hau ostegunetik igandera egingo da, 20:00etan, eta honako toki hauek ezagutuko dira: guardia-gorputza, kaserna, arma plaza, kasamata, antzinako kapera, poterna eta Laguntza atea. Bisita honen prezioa 4,5 eurokoa da, Pamplona-Iruña card txartelaren erabiltzaileendako 4 eurokoa, eta 10 urtetik beherakoendako doan. Bisitak ordubete eta 20 minutu iraungo du.

Antzerki erako bisitak asteburuetan

Asteburuetan eskaintza horri antzerki erako bisitak gehituko zaizkio. Abuztuaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an egingo dira, 11:00etan. San Bartolome gotorleku txikitik irten (Gotorlekuen Interpretazio Zentroa) eta Zaldi Zuriraino, aktore batek harresiarekin lotutako hainbat pertsonaia antzeztuko ditu: gainbehera etorritako Joris Prosper Verboom injinerua, zeina itsututa dabilen harresien etengabeko hobekuntzarekin, Erdi Aroko infanteriako soldadu isekari bat, eta Frantziako Portaleko atezain bizizale eta maltzurra. Antzezlanak gotorlekuek gizon-emakumeengan duten eragina jaso nahi du, Iruña bezalako gotor-hiri bateko bizitza nola aldatu den, eta hori azaltzeko, gotorlekuekin lotutako hainbat lanbide eta egoera erakutsiko dira, bisitaria garai haietaraino eramateko asmoz.

Bisitak ordubete eta 15 minutu inguru iraungo du. Bisita hauen prezioa 5,5 eurokoa da helduendako, eta 2,5 eurokoa 5 eta 10 urte arteko haurrendako. Pamplona-Iruña card txartelarekin, 5 euro helduendako, eta 2 euro haurrendako.

2017ko udako bisita gidatuak (Uztailak 24 - Irailak 3)

IRUÑA: HISTORIA HARRESIEN ARTEAN (GAZTELANIAZ)

  • Ordua: 10:30
  • Egunak: astelehenetik igandera
  • Prezioa: 5,50 € lagun bakoitzeko 10 urtetik beherako haurrak doan. Pamplona - Iruña card txartelarekin: 5 €
  • Abiapuntua: Turismo Bulegoko atea
  • Iraupena: Ordubete eta 30 minutu, gutxi gorabehera
  • Ibilbidea: Udaletxea - Portalapeko etxartea - San Saturnino eliza - Kontuen Ganbera - San Frantzisko plaza - Kontseiluko plaza - Gazteluko plaza - Katedrala
  • Oharra: Sarrera horrekin, Gotorlekuen Interpretazio Zentroa merkeago bisitatzeko aukera dago. 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
  • Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan, edo 948 420 700 telefonoan.

 

BIDAIA BASTIOIEN BARNEALDEETARA (GAZTELANIAZ)

  • Ordua: 18:30
  • Egunak: astelehenetik igandera
  • Prezioa: 4,50 € lagun bakoitzeko 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona - Iruña card txartelarekin: 4 €
  • Abiapuntua: Zaldi Zuria
  • Ibilbidea: Redíngo Bastioia - Guadalupeko Bastioia (sarrera) - Barbazan ingurabidea - Labriten Bastioia (sarrera).
  • Iraupena: Ordubete eta 20 minutu, gutxi gorabehera
  • Oharra: gomendagarria da oinetako erosoak eta linterna txiki bat eramatea. Euririk eginez gero, bisita bertan behera geratuko da. 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
  • Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan edo 948 420 700 telefonoan.

ZIUDADELAKO SEKRETUAK

  • Ordua: 20:00
  • Egunak: ostegunetik igandera
  • Prezioa: 4,50 € lagun bakoitzeko 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona - Iruña card txartelarekin: 4 €
  • Abiapuntua: guardia-gorputzaren ataria (Armada etorbideko sarrera)
  • Iraupena: Ordu bat eta 20 minutu, gutxi gorabehera
  • Ibilbidea: Guardia-gorputza - Kaserna - Arma plaza - Kasamata - Antzinako kapera - Poterna - Laguntza atea
  • Oharra: 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
  • Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es helbidean edo 948 420 700 telefonoan.

Sarrerak Turismo Bulegoan jaso beharko dira, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Igande arratsaldetako bisiten sarrerak aldez aurretik jaso beharko dira, bulegoa igande arratsaldean itxita baitago.

ANTZERKI ERAKO BISITA: HARRESIEN ZAINDARIAK

  • Ordua: 11:00
  • Egunak: abuztuak 5, 6, 12, 13, 19 eta 20 (abuztuko lehenengo hiru asteburuak)
  • Prezioa: helduak, 5,50€; 5 eta 10 urte arteko haurrak, 2,50€ Pamplona - Iruña card txartelarekin: 5€ helduak, eta 2€ haurrak.
  • Abiapuntua: San Bartolome gotorleku txikia (Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa).
  • Iraupena: Ordubete eta 15 minutu, gutxi gorabehera
  • Ibilbidea: San Bartolome bastioia - Labriten Bastioia - Barbazan ingurabidea - Zaldi Zuriaren zokoa - Frantziako portalea
  • Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetan edo 948 420 700 telefonoan.

IRUÑA: HISTORIA HARRESIEN ARTEAN (EUSKARAZ)

  • Ordua: 11:00
  • Egunak: abuztuak 5 eta 19
  • Prezioa: 5,50€ lagun bakoitzeko. 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona - Iruña card txartelarekin: 5 € lagun bakoitzeko.
  • Abiapuntua: Turismo Bulegoko ataria
  • Iraupena: ordubete eta 30 minutu.
  • Ibilbidea: Udaletxe plaza - Portalapeko etxartea- San Saturnino eliza - Erret Kontuen Ganbera - San Frantzisko Plaza - Kontseiluko plaza eta Gendulain jauregia - Gazteluko plaza - Katedrala
  • Oharra: 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
  • Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetaan edo 948 420 700 telefonoan.

BIDAIA BASTIOIEN BARNEALDEETARA (EUSKARAZ)

  • Ordua: 11:00
  • Egunak: abuztuak 12 eta 26
  • Prezioa: 4,50 € lagun bakoitzeko. 10 urtetik beherako haurrak, doan. Pamplona - Iruña card txartelarekin: 4 € lagun bakoitzeko.
  • Abiapuntua: Zaldi zuria
  • Iraupena: ordubete eta 20 minutu.
  • Ibilbidea: Redíngo Bastioia - Guadalupeko baluartea (barnealdea) - Barbazana Pasealekua - Labriteko Bastioia (barnealdea)
  • Oharra: 10 pertsonako taldea osatu beharko da, gutxienez
  • Informazio gehiago jasotzeko edo sarrerak erreserbatzeko: aurrez aurre Iruñeko Turismo Bulegoan, oficinaturismo@pamplona.es edo visitamurallaspamplona@gmail.com helbideetaan edo 948 420 700 telefonoan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI