Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalaren Txankletak’17 gazteen aisialdirako programan izena emateko epea zabaldu da, 35 urte artekoendako eta ez erroldatuendako

Udalaren Txankletak’17 gazteen aisialdirako programan izena emateko epea zabaldu da, 35 urte artekoendako eta ez erroldatuendako

Badira leku libreak ihes-jokoan, piraguismoan, eskaladan, urpeko igeriketan eta ohe elastikoetan salto egiteko

Gaur, uztailaren 17an, Txankletak"17 gazteen aisialdirako udal-programan izena emateko epea zabalduko da 35 urte artekoendako eta Iruñean erroldatuta ez daudenendako. Honako jarduera hauetan eman daiteke izena: Ziudadelako ihes-jokoa (12 eta 16 urte artekoendako), piraguismoa, eskalada, urpeko igeriketa eta ohe elastikoetan salto egitea. Jarduera-saio horien prezioak 4 eta 5 euro artean daude. Txankletak"17 programaren barruan ere, abuztuan doako jarduerak eskainiko dira egunero, Gaztediaren Etxean.

Izen-emateak Gaztediaren Etxean egin behar dira (Zangoza kalea, 30). Informazio gehiago eskatzeko, jo 948233512 telefonora edo www.pamplonajoven.es eta http://www.pamplonajoven.wordpress.com./ webguneetara. Izen-emateak banaka zein taldeka egin daitezke, jarduera batzuetarako txartelak eskuratu baitaitezke. Gazteari hobe datorkionean erabili ahal izango dira jarduera non egingo den eta instalazio horietan. Proposamen honekin aisialdi-tarteetarako eskaintza zabala egin nahi du Iruñeko Udalak, besteekin elkartzea sustatzeko eta aukera eskaintzeko bestelako zaletasunak ez dituzten gazteei haien intereseko jardueratan has daitezen.

Ihes-jokoa Ziudadelan, eta kirol jarduerak Iruñean eta Iruñerrian

Udalaren ihes-joko honek Verboomen legatua izena du, eta arte garaikidearen alorrean girotuta dago. Ziudadelako Arma Aretoan egingo da: hiru solairuko eraikina, 1.279 m2-koa, egun erakusketa-areto dena, eta bere garaian, artilleria biltegi izandakoa. Saio bakoitzean, lagun-talde batek egoera jakin baterako irtenbidea topatu beharko du, pistak eta hari-mutur guztiak lotuta. Pista horiek eraikinaren 300 urteko historia barne hartuko dute. 30 leku daude egun bakoitzeko, eta talde bakoitzak bost kide izan ditzake (guztira 180 leku daude). Abuztuaren 5, 11, 19 eta 25ean eta irailaren 1 eta 9an izango dira saioak, 20:30ean hasita, eta gutxi gorabehera 90 minutu iraungo dute.

Kirol jarduerei dagokienez, honako hauek eskaintzen dira: eskalada edo errapela, Rocópolis-en; urpeko igeriketa, Arantzadiko igerilekuetan edo Guelbenzu Jolaslekuan; akrobata hegalari bihurtu, Salting Iruñako ohe elastikoetan; edo Argan piraguismoa egiten ikasi, Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolan. Guztira taldeka egiteko 10 saio eskainiko dira. Jarduera horietako 8 udako ostiraletan egingo dira, irailaren 8ra arte, data eta ordutegi ezberdinetan, halako moduan non partaide bakoitzak eskaintzen diren jardueretako bat baino gehiago egin ahal baititu. Bi eskalada saio, lau urpeko igeriketa saio eta bi salto saio izango dira. Bi piraguismo saioak uztailaren 22an eta abuztuaren 15ean izango dira (larunbatak). Jarduera taldeka eginez gero, saioak 4 euro balio du lagun bakoitzeko.

Jarduerak bakarka egin nahi dituztenendako, banakako 400 txartel daude (100 kirol-modalitate bakoitzeko), ekainaren 22tik irailaren 15era bitarte jarduera non egingo den eta bertara joan ahal izateko. Txartelak Gaztediaren Etxean eskuratu daitezke. Izena emateko ere bertara jo behar da. Bakarkako txartela erosiz gero, saioak 5 euro balio du. Jardueretan parte hartzeko betekizun bakarrak igeri egiten jakitea eta arropa egokia eramatea dira. Jarduera bakoitzaren prezioan dagokion asegurua sartuta dago.

Doako 26 jarduera, abuztuaren 1etik 31ra

Abuztuaren 1etik 31ra eta 14 urtetik gorako gazteendako 26 jarduera egingo dira Gaztediaren Etxean, egunero bat ezberdina, 19:30etik 21:00etara. Guztiak doan izango dira eta ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Astelehenetik ostiralera eskainiko dira jarduerak (abuztuaren 15ean salbu, jaieguna denez Gaztediaren Etxea itxita egongo baita).

Dastatzeko menu moduko bat izango da eskaintza: salsa, hip hop, dance hall eta sabel-dantza master classak eta autoestimu, grafitti edo antzerki-inprobisaziozko lantegiak, txandaka. Buztina modelatzeko, lurrinak egiteko, arropa kustomizatzeko eta eva gomazko orri-markatzaileak egiteko parada ere izango da. Robotika laborategian eta ziber-ikasgelan ere jarduerak eskainiko dira udan, zeinen bitartez ikasiko baita avatarrak eta Android mugikorrendako bideojokoak egiten, etab. Arratsalde dibertigarria pasatzeko modua izango da, eta bide batez, urte osoan zehar Gaztediaren Etxean egiten diren jarduerak ezagutzekoa, zeinak irailetik aurrera berriro ere hasiko diren.

Iruñean, 2017ko uztailaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI