Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 80 gaztek –iaz baino 10 gehiagok– sari bat jaso dute 2016-2017ko ikasturtean 40 ikastetxetan egindako berriemaile lanagatik

80 gaztek –iaz baino 10 gehiagok– sari bat jaso dute 2016-2017ko ikasturtean 40 ikastetxetan egindako berriemaile lanagatik

Hijas de Jesús ikastetxeak eta Basoko BHIko María López Valerok eta Alejandro Basilio Galván Pérez-Ilzarbek aintzatespen berezia jaso dute

80 gaztek -iaz baino 10 gehiagok- sari bat jaso dute, 2016-2017ko ikasturtean Gaztediaren Etxeko berriemaile gisa egindako lanagatik. 14 eta 30 urte arteko gazte horiek hainbat gairi buruzko informazioa helarazi diete ikasturte osoan zehar haien ikaskideei: bekak, diru-laguntzak, bidaiak, jarduerak, hiriko gazteendako informazio interesgarria... Hau da, Gaztediaren Etxearen korrespontsalia lana egin dute 40 institutu, ikastetxe edo elkartetan -aurreko edizioan 35 izan ziren-. Gainera, gazteenen ezinegonak Udalari helarazteko bide ere badira. Egindako lanagatik 300 euroko saria jaso du bakoitzak Iruñeko alkate Joseba Asironen eskutik, eta ekitaldian parte hartu duten Udalbatzako kideen eskutik.

Gainera, Basoko BHIko María López Valerok eta Alejandro Basilio Galván Pérez-Ilzarbek sari berezi bat jaso dute ikasturte honetan. Haien ikastetxeko korrespontsalia abiatu eta mantentzean egindako lan ona, inplikazioa eta jarraitutasuna aintzat hartu ditu epaimahaiak. Saria 150 eurokoa da ikasle bakoitzeko.

Zentroen kategorian, Hijas de Jesús ikastetxea (Jesusen alabak) izan da saritua, korrespontsalia sustatzeko egindako lanagatik, eta material zein denbora ekarpenagatik, baita ikasleek egindako lana jarraitzeagatik ere. 300 euroko txartel bat jaso dute liburuak eta eskolako materiala erosteko. Beste ikastetxe hauen lana ere accesiten bidez aintzatetsi da: Sagrado Corazón ikastetxea, Liceo Monjardín, Donapea IIP, eta Nafarroako Down Sindromearen elkartea. 100 euroko txartel bana jaso dute, liburuak edo eskola-materiala erosteko.

Ikastetxe, elkarte, eta gazteendako programak dituzten aisialdirako lokalei irekita

Udalaren ekimen honetan parte hartu dezakete ikastetxe publiko zein itunduek, ikastetxe nagusi zein ikasle-egoitzek, gazteekin zerikusia duten programak garatzen dituzten gazteen aisialdirako lokalak eta ofizialki erregistratuta dauden gazte-elkarteen lokalak, beti ere Iruñean badaude. 1996-1997ko ikasturtean abiatu zen programa hau, eta aurtengoa 21. edizioa izan da. Denbora tarte horretan ia 1.200 gaztek parte hartu dute, haien institutu edo ikastetxean gazteendako informazio-gune bat sortu eta eguneratuta mantentzen.

Korrespontsal bikoteen (bi korrespontsal ikastetxe edo elkarte bakoitzeko) zeregina da gazteendako informazio-gune bat kudeatzea, Gazteendako Argibide Bulegoarekin koordinaturik eta horrek gainbegiratuta. Korrespontsalak Gaztediaren Etxera joaten dira astean behin, gazteei informazioa helarazteko berriemaile gisara egiten ari diren lanaren jarraipen teknikoa gauzatze aldera, eta programaren garapenaz arduratzen diren teknikariek ematen dizkieten prestakuntza eta aholkuak jasotzen dituzte. Ikasturtean zehar, berriemaileak bi bisita gidatutan izan dira: bata Nafarroako Unibertsitate Publikora, eta bestea Nafarroako Unibertsitatera, biak ere Gaztediaren Etxeko berriemaileen Topaketa izeneko jardueraren barruan.

2016-2017ko berriemaileak

  • ANFAS: Estíbaliz Garde eta Bárbara Trébol Casero
  • I Becchi gazte-elkartea: Claudia Buldáin Narváez eta Paula Creixell García
  • Nafarroako Down Sindromearen elkartea: Miren Cía Sanchez eta Ivan Dévora Abad
  • Eunate BHI: Goiuri Borda Rodrigo eta Lierni Mendive Hernández
  • Mendillorri BHI: Ainara Esarte Adot eta Olaia Romero Ezquerra
  • Nuestra Señora del Huerto Ikastetxea: Helen Soransh Gaibor Ghamba eta Laura Santana Casado
  • El Molino HBI: Miguel Castillo Blanco eta Sara Larrión Maeztu
  • Nekazaritza eta Basogintzako II: Daria Jessika Twarda eta Brahim Bizghourane
  • Hezitzaileen Eskola IILH: Laura de la Fuente García eta Andoni Sola Martínez
  • Virgen del Camino IIP: Salma Georlenny Medina Merino eta Iker Maestu Sombrero
  • Donapea IIP: Abigail Morales Yoldi eta Maite Eseverri Zarzuelo
  • María Ana Sanz Ikastetxe Integratua: Haizea Gómez Arana eta Rocío Huamani Soto
  • Cuatrovientos Ikastetxe Integratu Pribatua: Asier Huici Aguirre eta David Grande Alonso
  • Calasanz Ikastetxea (Eskolapioak): Elena Barado Galé eta Maya García de la Barrera
  • Claret Larraona ikastetxea: Irati Cadenas De Miguel eta Ainara Cemboráin Martínez
  • Sagrado Corazón ikastetxea: Marina Valdazo Vester eta Javier Repáraz Martínez - Bayarri
  • El Redín ikastetxea: Pablo Bada Merino eta Bei Lei Chen Xu
  • Hijas de Jesús ikastetxea (Jesusen alabak): Laia Ortuño Farré eta Oihane García Goñi
  • La Compasión Escolapios ikastetxea: Iván Armañanzas Martín eta Cristián Noboa Castillo
  • Salestarren ikastetxea: Juan Fernando Cobo Nieto eta Iñaki Serrano Zamora
  • San Cernin ikastetxea: Marisleyssi Castillo Santos eta Sofía Navarlaz Ramos
  • San Ignacio ikastetxea (Jesulagunak): Mª Ángeles Razquin Soriano eta Génesis Tapia Alarcón
  • Santa Catalina Labouré ikastetxea: Salomé Castillo Celma eta Nicole Sarah Vargas Castro
  • Santa Teresa de Jesús ikastetxea (Teresatarrak): Mario Rubio Idoate eta Beatriz Zudaire García
  • Santísimo Sacramento ikastetxea: Alazne Oyarzun Gómez eta Laura Silanes Beltrán
  • Santo Tomas ikastetxea (Domingotarrak): Leyre Estefanía Correa Campos eta Noor El Mouktassid El Hafiane
  • Vedruna ikastetxea: Camino Esparza Elía eta Andrea Unzu Redín
  • Iruñeko Udalaren Arte Eskola (Hasierako lanbide kualifikaziorako programa): Eneko Salguero Ruiz eta Adrian Valerio Suárez
  • Nafarroako Eskola Politeknikoa (LH): Saioa Torrano Moreno eta Naia Artola Loidi
  • Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa: Erika Urbeltz Eleta eta Yefrin Londoño Usma
  • Elkarte Fundazioa: Ángel Guagua Arrollo eta Cristian Vladut Mihai
  • Biurdana BHI: Iraia Lecuona Pinillos eta Anne Ganuza Jorge
  • Basoko BHI: María López Valero eta Alejandro Basilio Galván Pérez-Ilzarbe
  • Julio Caro Baroja BHI: Ayrton Sarango Mejía eta Íñigo Leránoz Tierra
  • Mendillorri BHI: Vera Hualde Vaca eta Alba Di Blasi Irurita
  • Navarro Villoslada BHI: Ángela Fernández Rodríguez eta Juan Diego Alzate Ospina
  • Padre Moret-Irubide BHI: Daniela Zlatkova Yuzekchieva eta Itziar Arrondo Villaplana
  • Gurutzeko plazako BHI: Julio Javier Montañana Hidalgo eta Nagore Arranz Ituráin
  • Iñaki Ochoa de Olza DBHI: Jennifer Dicastillo Ripa eta Beatriz Goñi Miranda
  • Francisco de Jaso ikastola: Naiara Grande Ilzarbe eta Maider Murugarren Ilundáin
  • Liceo Monjardín - Urtsulatarrak ikastetxea: Nerea Barberena Martín eta Andrea Iráizoz Iráizoz

lruñean, 2017ko ekainaren 16an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI