Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Asteburu honetan, Merkataritzarekin, hiria, hiriago programaren barruan, jarduerak Arrotxapean, Zabalgunean eta Donibane-Ermitagaña-Mendebaldean

Asteburu honetan, Merkataritzarekin, hiria, hiriago programaren barruan, jarduerak Arrotxapean, Zabalgunean eta Donibane-Ermitagaña-Mendebaldean

Ermitagañako eta Zabalguneko udal-merkatuek loreak banatuko dituzte gaur, eta Ermitagañakoan, bihar, haurrendako sukaldaritza-lantegia

Asteburu honetan, Merkataritzarekin, hiria, hiriago programaren barruan, jarduerak izanen dira Arrotxapean, Zabalgunean eta Donibane-Ermitagaña-Mendebaldean. Duela hamarkada bat baino gehiago abiatu zen programa, Iruñeko Udalak sustatuta eta Alde Zahar, Zabalgune, Iturrama, Martín Azpilcueta kalea, Mendillorri, Donibane-Ermitagaña-Mendebalde eta Arrotxapeko (El Salvador) merkatari-elkarteekin elkarlanean. Ekimenaren helburua da auzoko establezimenduak auzokideei hurbiltzea eta merkataritzaren presentzia hiriaren bizitzan sustatzea. Dastaketak, kontzertuak, puzgarriak, lantegiak eta dantza-erakustaldiak egonen dira, dendariak kalera irtengo dira, eta ziklo bereziak ere egongo dira, besteak beste, Gau zuri-gorria.

Jarduerei hasiera emateko, gaur, ekainaren 16an (ostirala), Arrotxapeko Marcelo Celayeta etorbidean animazioak, zumba-erakustaldia, Arrotxan Kantuz-en kontzertua, haur trena eta musikaz girotutako paella-jana herrikoia egonen dira. Larunbat goizean gaztelu puzgarriak izanen dira, Arrotxapeko Erraldoien Konpartsa irtengo da, zaharrei omenaldia eginen zaie eta bi ikuskizun egonen dira: La Rondalla-ren ikuskizuna bata, eta Duguna Dantza Taldearena, bestea.

Gaur ere, Donibanera, Ermitagañara eta Mendebaldeara iritsiko da Merkataritzarekin, hiria, hiriago programa. 16:00etatik 21:00etara, puzgarriak, segwayak, salmenta kalean eta kontzertuak egonen dira, Irunlarrea pasealekuan eta Baiona etorbideko 56an, Golem zinema-aretoen eta Tramontana estatuaren ondoan.

Zabalgunean, Kirolarekin, hiria, hiriago zikloak bi egun iraungo du. Lehen egunean, ekainaren 17an, San Fermin Marathon lasterketarekin bat eginez, dendetan apaingarri zuri-gorriak paratuko dira, eta biniloak hiri-altzarietan; gainera combat- eta zumba-erakustaldiak egonen dira Karlos III.aren etorbidean, San Fermin eta Tafalla kalearen artean.

Sanferminetako kartelen erakusketa 95 dendatan, ekainaren 19ra bitarte

Udal-ekimen beraren barruan, auzo guztietako 95 establezimendutan ikusgai egonen dira -ekainaren 19ra bitarte- 99 kartel, aurtengo sanferminetako nazioarteko kartel-lehiaketara aurkeztutako 371 lanetatik aukeratuak.

Asteburuko jarduera-programa osatzeko, ekainaren 17an, larunbatarekin, sukaldaritza-lantegi bat egonen da Ermitagañako udal-merkatuan. Izen-emateak 2 euro balio du haur bakoitzeko, eta 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan egin behar da (948420100 telefonoan, Iruñeaz kanpotik, mugikorretik edo tarifa lauaz deituz gero). Azkenik, gaur, udari ongietorria emateko, Zabalguneko eta Ermitagañako udal-merkatuetan loreak banatuko dira bezeroen artean.

Merkataritzarekin, hiria, hiriago

  • Arrotxapea. Ekainak 16
  • 17:00: haurrendako trena. Marcelo Celayetako geralekua
  • 18:15: animazioa, zumba-erakustaldia. Marcelo Celayeta
  • 18:30: Arrotxan Kantuz-en kontzertua. Marcelo Celayeta
  • 20:00: paella jana herrikoia, musikaz giroturik. Marcelo Celayeta
  • Arrotxapea. Ekainak 17
  • 10:00: Auzoko merkatariak, plazara!
  • 10:30: gaztelu puzgarriak. Maiteminduen parkea
  • 11:00: Arrotxapeko Erraldoien Konpartsa. Marcelo Celayeta, Bernardino Tirapu, Plaza Gorria
  • 11.30: omenaldia, zaharrei. Marcelo Celayeta
  • 11:30: dantza-erakustaldia, Duguna Dantza Taldearen eskutik. Marcelo Celayeta
  • 12:00: La Rondalla-ren ikuskizuna. Marcelo Celayeta
  • Donibane - Ermitagaña - Mendebaldea. Ekainak 16
  • 16:00 - 21:00: puzgarriak, segwayak eta merkatariak, kalean. Irunlarreako pasealekua.
  • 16:00 - 21:00: puzgarriak, tren turistikoa eta merkatariak, kalean. Baiona etorbidea, 56, Golem zinema-aretoen eta Tramontana estatuaren ondoan.
  • 21:00: kontzertuak. Irunlarrea pasealekua eta Baiona etorbidea, 56, Golem zinema-aretoen eta Tramontana estatuaren ondoan.
  • Zabalgunea. Ekainak 17. Kirolarekin, hiria, hiriago
  • Apaingarri zuri-gorriak jarriko dira establezimenduen erakusleihoetan eta biniloak hiri altzarietan, San Fermin Marathon lasterketari babesa emate aldera. Lasterketan izen eman dutenendako proposamen bereziak eginen dituzten establezimenduen plano bat argitaratuko da.
  • 12:00 - 14:00: combat, zumba, etab. Karlos III.aren etorbidea, San Fermin eta Tafalla kaleen artean
  • Ermitagañako eta Zabalguneko udal-merkatuak.
  • Sukaldaritza-lantegiak haurrendako; udako edizio berezia
  • Ekainak 17, larunbata, Ermitagañako merkatuan
  • Izen-ematea: 010 eta 948420100 Herritarrendako Arreta telefonoetan. Prezioa: 2 euro
  • Bizi uda merkatuetan. Lore-banaketa. Ekainak 16, ostirala

lruñean, 2017ko ekainaren 16an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI