Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak frankismoaren krimenen kontrako kereila bat aurkeztuko du ostiralean, 17 kasu ardatz hartuta, eta horietako 4k pertsonalki bat egingo

Iruñeko Udalak frankismoaren krimenen kontrako kereila bat aurkeztuko du ostiralean, 17 kasu ardatz hartuta, eta horietako 4k pertsonalki bat egingo

Hiri batean frankismoan egindako gizateriaren kontrako krimenak ikertzeko eskatzen duen lehenengo kereila da Estatu mailan.

Iruñeko Udalak Iruñeko Instrukzioko epaitegian kereila bat aurkeztuko du martxoaren 17an, ostiralarekin, non eskatuko duen ikertzea Gerra Zibilean eta garai frankistan hirian izandako 309 heriotza eta 1.000 kartzelaratze baino gehiago. Kereilak Udalak azken hilabeteotan hartutako konpromisoak irudikatzen ditu eta 17 kasu zehatz hartuko ditu ardatz. Kasu horietako lautan atxikimendu pertsonalak ere badaude -izan lehen pertsonan izan senideen bidez- eta salaketarekin bat egiten dute. Hortaz, salaketa ez da Udalarena soilik zango, partekatua baizik.

Frankismo garaian hiri batean gizateriaren kontra egindako krimenak ikertzeko eskatzen duen lehen kereila izango da hau, estatu mailan. Hala azaldu du gaur goizean, prentsaurrekoan, Iruñeko alkate Joseba Asironek. Frankismoaren errepresioari buruzko Oroimen Historikoaren Informazio Bulegoko zuzendari Emilio Majuelo eta Lourdes Etxeberria abokatua ere agerraldian izan dira.

Gizateriaren kontrako krimenak

Salatutako egintzen kalifikazio juridikoak aintzat hartzen ditu bai araudi nazionala bai nazioartekoa. Hots, genozidioaren edo gizateriaren aurkako krimenaren tipifikazioa nazioarteko araudiarekin bat etorrita, eta barruko Zigor Kodearen araberako zigorra ezartzea, zeinak dagokion delitua zehaztu eta zehapena ezartzen tduen, hala nola erailketa, atxiloketa ilegala, bortxazko desagerpena, lesioak, torturak edo sexu-erasoa. Prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, nazioarteko araua barruko esparruan integratzea erabat legitimatuta eta babestuta dago, Konstituzioaren 96. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Espainiar estatuko justizia-epaitegiek ez dituzte inoiz penalki ikertu kereila honen bidez salatutako egintzak, eta hori "zuzenbidezko estatu batean erabat ezegokia da eta horrek nazioartean ez-zilegitasun egoera argi batean kokatzen du, Nazio Batuen mekanismo ezberdinen hainbat txosten eta ebazpenetan adierazitakoaren arabera". Gainera, nazioarteko krimenak dira "hala jasotzen baita espresuki Nazioarteko Zigor Gortearen Estatutuko 5. artikuluan (Erromako Estatutua), 1998ko uztailaren 17koan, eta Espainiak 2000ko urriaren 19an berretsi eta 2002ko uztailaren 1ean indarrean sartu zena. Araudi horri Nüremberg-eko printzipioak gehitzen zaizkio, 1945ean Londreseko Kongresuan onetsiak.

Iruñean, 2017ko martxoaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI