Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Haur Eskolen erakunde autonomoak sei zentrotako jantoki-zerbitzuak eta hirutako garbiketa-zerbitzua berriz Udalaren eskuetara itzultzea planteatuko du

Haur Eskolen erakunde autonomoak sei zentrotako jantoki-zerbitzuak eta hirutako garbiketa-zerbitzua berriz Udalaren eskuetara itzultzea planteatuko du

Erakunde autonomoak, urtarriletik aurrera, orain arte lan horiek bi enpresa pribaturentzat egin dituzten 21 langileak subrogatuko lituzke

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen erakunde autonomoak sei udal Haur Eskoletako jantoki-zerbitzuak eta beste hiru zentroetako garbiketa-zerbitzua, urtarriletik aurrera, berriz Udalaren eskuetara itzultzea planteatuko du. Astelehenean Erakunde autonomoaren Gobernu Batzordean eztabaidatuko den proposamenak hiru aurrekari ditu: orain arte bi kontratu horie kudeatzen zituzten enpresek uko egin izana, zerbitzuak udalaren eskuetara itzultzeak izan ditzakeen ondorio ekonomikoen azterketa (70.000 euro inguru aurreztuko direlaestimatzen da) eta egun bi zerbitzuak betetzen dituzten langileen lan-baldintzak (subrogatuak izango lirateke). Proposamena onartzen baldin bada, erakunde autonomoak zuzenean kudeatuko lituzke jantoki- eta garbiketa-zerbitzuak hamaika udal zentrotan -Iruñeko Udala hamabi Udal Haur Eskoletako titularra da-. Salbuespen bakarra José María Huarte HE da. Haur Eskola honek, egonaldi erdiko lekuak soilik eskaintzen dituenez, ez du jantoki-zerbitzurik, eta eskola-ordu gutxiago daudenez, kanpoko enpresa batek egiten du garbiketa, kontratu txiki batekin.

Gaur egun, jantoki-zerbitzua eskaintzen duten hamaika haur eskoletatik seik (Mendillorri, Hello Buztintxuri, Mendebaldea, Goiz Eder, Izartegi eta Hello Azpilagaña) zerbitzu hori kanpoko enpresa baten esku dute, Aibak enpresari esleitutako kontratu baten bidez. Garbiketari dagokionez, hiru haur eskolek Clece enpresarekin dute kontratua (Mendillorri, Mendebaldea eta Izartegi). Gainontzekoetan, Erakunde Autonomoko langileak arduratzen dira bazkariak prestatzeaz eta garbiketaz, izan funtzionarioak izan langile kontratudunak. Bi kontratuak halabeharrez luzatu dira 2016ko abenduaren 31ra arte, esleipena duten bi enpresek zerbitzua ematen ez jarraitzeko asmoa idatziz agertu baitute.

Horregatik, erakunde autonomoak kudeaketa modu zuzenean bere gain hartzea planteatzen du, bi kontratuak berriz ere lizitaziora atera ordez, eta horretarako, legeak agindu bezalaxe, bi enpresetako langileak subrogatuko lituzke egun dituzten ordutegiekin. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, 21 langile horiek lan-kontratudun etengabe ez finkoaren izaerarekin sartuko dira erakunde autonomoaren plantillan, egun duten kontratu egoeraren araberako lanpostuaren osagarriekin. Baldintza horiekin subrogatuko lituzkete, lanpostu horietara dagokien hautaketa prozesua egin gabe sartzen direlako -enplegu publiko batetako hautaketa prozesu orok bete behar ditu berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak-. Zehazki, kontratuak subrogatzea proposatzen da Mendillorri, Hello Buztintxuri, Mendebaldea, Goiz Eder, Izartegi eta Hello Azpilagaña haur eskoletako sei sukaldari eta sei sukalde-laguntzaileri, eta Mendillorri, Mendebaldea eta Izartegi zentroetako bederatzi garbiketa-laguntzaileri.

Iruñean, 2016ko urriaren 6an 2016

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI